www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARANTZAZU-KO AMARI

 

Aloña mendiko

Euskal Erregiña,

eguzkiya bezin

alai ta atsegiña:

Andre samur eta

guztiz altsua,

zein ederra zauden

arantza orretan,

ta, nola zabaltzen

dezun basoetan

zeruko lorien

usai gozua!

 

Euskalerri zintzoaren

Ama, zu zera, Maria.

Menditarren eskariya

zuri dijoaki.

Kupida zaitez ba guzaz;

adi gaitzaten errukiz.

Gure malkoen samiña, arren,

ezti zaiguzu, Ama.

 

Euskalerriko zerutar zaindaria,

zure ardurapean artu, Maria,

zure semeak.

Euskaldun leialak

zaindu gaitzatzu,

Ama maitea.

 

Bildu gaitzatzu zure babesean,

atsegin gaitezen zure itzalpean.

Zuregana gatoz zuri

agur egitera:

Agur, Maria; agur, Maria;

agur, Ama.

 

Ama, entzun ezazu gure eskaria.

Entzun bai, entzun ezazu gure eskaria.

Entzun, atsekabe gogorrez

beteta gaude.

Alaitu gaitzazu, ene Ama,

alaitu gaitzazu.

 

                        Aranzazu (1966) 378.

 

aurrekoa hurrengoa