|
SEASKATXO BAT!
Jaiki gizonak, jaiki artzaiak,
Jauna omen dator eskale;
egin dezagun Aur Jaungoikoa
animen guztien jabe.
Ara emen aur bat
jaio berria,
Jaungoiko izanik
lurrez jantzia...
Begira nago
Aur pozgarria,
nola daukazun
zer miraria!,
esna biotza,
lotan begia.
Lotan zaude Zu
lasto gañean,
esna ta deyez
atai gurean,
intzez beterik
gau illunean,
arrenez eske,
dei samurrean,
ar zaitzagula
guk, biotzean.
Ai, nere Jesus,
atoz nigana!
Zorioneko
Zu zaukazana!
Zuretzako det
nik biotz dana,
ta naiz Zuk eman
samiñ ta lana,
Zaude nerekiñ,
Jesus lastana!
Gizon lurtarrak,
esna ta jaiki,
jaiki ta zabal
biotza ireki.
Jauna da eskale!
Zein ezta erruki?
Egiñ animan,
epel ta garbi,
seaskatxo bat
Jesus Aurrari!
Euskal Erria 39 (1898) 597;
Euskalzale 2 (1898) 403-404;
Euskalerriaren Alde 1 (1911) 355-356;
Euskal-Esnalea 1 (1911, 12.zk.) 170-171;
Boga-Boga (1964, maiatza-ekaina) [19];
Ondarrak, 149-150; Aranzazu (1965) 353a;
Ondarroa (1989) 105.
|
|