|
GAROA elebarriatik
76:
Seaska zarrak aur berria du
zeruetatik jetxia;
aingerutxoak ekarri dute
ezur t'aragiz jantzia.
Jaunak eman dit neretzat eta
nerea det nik Madalen.
Maite kutuna, ezaidazala
Jaun zerukoak berriz ken!
Goi urdiñean izarrik aña
daude zeruan aingeru;
Zabaletako baserritxoan
bat edo bat bear degu.
Nere laztana, nere bizitza,
nere erraien zatia,
ara zeiñ bigun jarri dizutan
seaskatxoan kabia.
Seaskatxoan nai ezpadezu,
zuretzako det altzoa;
egiñ ementxe lo ederrean
zerutar amets gozoa.
107-108 (berea ez?):
Bertso berri batzuek
nai ditut paratu,
pulamentuz esanaz
gaur zer dan pasatu.
Bizkai guztia emen
Guk degu ondatu...
Ezta Ixio Mari
aiñ gaizki portatu.
Gaurko apostu orrek
badu inportantzia,
itz bitan esango det
bere sustantzia:
Bizkaitarren diruak
bete dit poltsia,
ara zergatik au dan
nere alegrantzia.
231:
«Izarrik ezta
goietan, baña
argitan dago
lur guztia.
Belenen Jesus
jaio da eta
Jesus Bera da
gure Argia».
«Gure argi ta
gure zorion
pake pozaren
elkarlea.
Nola izan ez,
biotz ta anima,
Jesus, ni Zure
maitalea?»
«Illeak urre,
begiak urdiñ,
zerua bera
dirudizu.
Ai, aur ederra!
Ai, aur gozoa!
Ai maitetuko
baninduzu!»
|
|