www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

aurrekoa hurrengoa

AUÑEMENDIKO LOREA
elebarriatik

 

 

        31. orr.:

 

«Neure emazte

Manu Mari,

zeiñek ein nau ni

koblakari?»

 

Zugaz bizi nintzanean

baserri zar txukunean;

gorputz sendoa neukan, da

maitasuna biotzean!

 

Maite neban emaztea,

zar zanean naiz gaztea.

Maite neban! Eta nintzan

era berean maitea.

 

Gorputzean odolak otz,

buru zuri ta azur zorrotz,

gaur... bakarrik bizi naz ni

neure errian bertan arrotz!

«Neure emazte

Manu Mari,

zugaitik naz ni

koblakari».

 

 

        32-33:

 

«Neure emazte

Manu Mari,

zugaitik naz ni

koblakari».

 

Baiña zu baizen obeto

maite dot neure mendia,

euskaldunen iaio-leku

ta aitona zarren obia.

 

Arrotza emen ikustean

zaunkaz oi da zakurdia,

perill-ordu estuetan

ereztun koblakaria.

 

Ta ereziak berotzen dau

euskal baso-gudaria,

ta zaunkatik eztago urriñ

zakurraren ainkadia...

 

Zenbat bidar urratu dot

oiuka neure eztarria!...

Ozinbeltzek zenbat bidar

entzun dau nire irrintzia!

 

Zenbat aldiz beerotu dot

euskal gizonen biotza!

Zenbat bidar ikusi dot

nire ondoren eriotza!

 

Zenbat aldiz odoldu dot,

neure aizkora zorrotza!

Zenbat aldiz amaitu dot

bizar gorridun arrotza!

 

Zenbat bidar ikusi dot

gure mutill menditarra,

besoetan ipiñiaz

ekaitz guztien indarra!

Begietan tximistea,

ta infernuko su ta garra...

Ta aren aurretik igesi

mendiz beera prankotarra.

 

 

        33:

 

Gaur naz zarra, ta atzo gazte!

Zein arin doian guztia!

Bitartean idoro dot

urtien erakutsia.

 

Gaur badakit eztala ondo

sentzun baga zaunk eitea

ta bakean doianari

ortz-azurrak ezartea.

Geldi orain, menditarrak,

bakotxa geure lekuan:

Elduko da ereti ona,

ta aupa mutillak orduan!»

 

 

        34:

 

«Neure emazte

Manu Mari,

Iaunak ein nau ni

koblakari».

 

Illargi ta eguzki eder,

zeru goietako izarrak;

baso, txara, zugaztiak;

be-aldeetako ibarrak.

 

Mendi tantai, errekondo,

ibai zabal da itxasoak,

gizonentzat sortu ditu

gure Egille Iaungoikoak?

 

Beragaitik bizi naz ni,

beragaitik gara euskaldun...

Gauza guztien gaiñetik

euskaldunok maite daigun.

 

Maite dot nik sorterria!

Maite neban emaztea!

Baiña bien gaiñ gaiñetik

maite dot neure Egillea!

 

«Neure emazte

Manu Mari,

Iaunak ein nau ni

koblakari».

 

 

        102:

 

«Zu ioan zara zorionera.

Zu ioan zara ta ni ez!

Zure illoian laster naukazu

il da ni bere, zu legez!

 

Orma zarrean nengoan untza,

iausi naz orma zarragaz:

Bere azpian eguzki barik

ni azkar igartuko naz.

 

 

        102-103:

 

«Zeinek ian deutsaz, orma zarrari,

zeiñek ian deutsaz azpiak?

Ez prankotarren balenka motzak

ezpada euskaldun piztiak.

Auñemendi! Esna egon zaite!

Piztiak dabilz auzoan,

da kanpokoak gitxi dirala

piztiak zeure kolkoan!

 

Auñemendi! Pizti dongea

biotza iaten neuk daukot...

Eta alan bere, senarra legez,

nik parkatuaz ill nai dot.

Ian zuk, piztia, ian zuk biotza,

ta ni lenbait-len amaitu:

Nire biotzak, len ezpaziñan,

euskaldun egingo zaitu.

Euskalduna ta leiñargitsua,

piztikerien etsaia,

neure lesusen lege-zalea

gizon guztien anaia».

 

aurrekoa hurrengoa