www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

aurrekoa hurrengoa

NAIKUA JUAT

 

Bakartadeko baserri gañ-gañekua,

goi zagozana zeru onduan ain baketsua,

bekaizkotzen dot zugan daukazun bizitz gozua;

zugandik dago asko urrerago gure Jainkua.

Maitetan zaitut, maitetan zaitut, baserritxua,

zarialako neure asaben bizilekua;

maitetan zaitut zarialako lengo-lengua,

erdera baga bizi zerana beti dontsua.

Alde egin deutsat, beian itxi dot uri arrua,

auxe dalako euskaldunentzat oneen lekua,

auxe dalako iñor ez dagon toki ezkutua,

emen poz pozik dakit nik joten txirolarrua,

mendi-mutillak, artzaiak legez gaztaiñ txistua;

ementxe onduen dakit esaten nire kantua,

ementxe onduen... eztago iñor?... astera nua.

 

Garbia ta urdiña zerua gañian,

zelai loratsua dana apaindua,

arbolaz beterik inguru guztiak,

erreka garbia, txori-kantua...

 

Au da toki bikaiñ ta zoragarria!

Emen dago loren usaiñ gozua!

Abarka oñatzak bide txindorretan...

Ez dau erdaldunak emon pausua.

 

Ezta ona eldu erdal-berbetarik,

ezta emen entzun oraiñ artian.

Ez al dau eukiko sekula indarrik

igoteko ona, bizi gaitian!

 

Nai ta bazter baten nai genduke bizi

eta bizi deilla gure euskeria;

ezta berezkua izatia maite

norberaren gauza ta bizitzia?

 

Zergaitik aukezten dabe euskeria,

zergaitik kendu nai gure ekanduak?

Ez garalako gu erdaldun gisara,

ez garalako gu eurak lakuak?

 

Arbola gañian dagon txoritxuak

gizonen gisara eztau kantetan;

baiña orregaitik, zeñek esan leike

eztala kantu au ona benetan?

 

Ezta birtutia ezkutuan bizi?

Eta dauka berak argi biarrik,

baldin bada argia mundu guztirako,

baldin bada argia bera bakarrik?

 

Bizi beitez beian erdaldun guztiak,

beian bizi beitez uri-zaliak;

Itxi guretzako baso ta zelaiak,

itxi guretzako gure mendiak.

 

Maite badozue zeuen erderia,

zeuentzat beietan gorde egizue;

erdera bagarik ondo bizi gara,

bakarrik euskera nai dogu gorde.

 

Iñor eztago entzuten nire kantu-soñua,

menditik mendi oiarzunetan aidian dua;

aritzak eta gaztaña-arbolak aixiak juak

dabiz sosiguz, gora ta bera euren buruak...

Mendietako baimena dauka nire kantuak?

Eztot besterik bat bere biar: naikua juat.

 

                        Euskal Erria 22 (1890) 562-563;

                        La Baskonia 12 (1905, 426. zk.) 426;

                        Ondarrak, 111-112.

 

aurrekoa hurrengoa