www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

  hurrengoa

ON PEDRO NOBIA SALZEDO-KUAREN
JAIOTZAKO LELENGO EUNKIDAN

 

                        «Nun dira orain zure semiak

                        Foru ta euskera-zaliak»

                                                    Arrese

 

Ara bat emen, neure adiskide

Arrese koblakarija;

ara On Pedro Nobia-kua

euskaldunetan andija;

berak egin dau liburuetan

Foru-zalentzat argija,

berak maitatu ta erakutsi

gure euskera garbija.

 

Zer diñostasu, adiskidia?

Eztala oingo gizona?

Eztozu ikusten eztala ondiño

antxiñetako aitona?

Ez al dakizu gure sustraija

dala zabal ta zakona?...

Ain laster, bada, galdu ete da

euskaldun arraza ona?

 

Egija al da foru santuak

eztoguzala maitetan,

egija al da gure euskeran

eztakigula kantetan?

Egija al da galdu giñala,

galdu giñala benetan,

egija al da eztaukagula

lengo odolik zanetan?

 

Galdu badira gure foruak

ta galdu ekandu zarrak,

ausi badeutsez gure aritzari

maite genduzan adarrak,

zer dogu egiten, adiskidia,

zetan gagoz bizkaitarrak?

Zer dabe egiten euskaldun seme

argitsu eta azkarrak?

 

Ondo dakizu, neure Arrese,

zer giñian ta zer garan;

gure izenak lenago iñoiz

munduba arritu beban,

asaba zarrak, erri-zaliak

kristinau ziran denporan...

Gaur... ago ixillik, neure lumia,

zetako gejago esan?

 

Izarraitz'eko mendi altua

eta Anboto'ko tontorra,

Gorbea ta Oiz, zuek lerdena

beti dozue gangorra;

ta naiz ikusi eguzki ederra,

naiz euri, edur, txingorra,

zuen burua makurtuteko

dozue gerri gogorra.

 

Bizi izaten ba'gendu ikasi

euskaldunak zuek gandik;

guzti-guztiok izan ba'giña

lengo-lenguak oraindik,

auspeztu baga gure burua

egon ba'giña zutiñik,

galduko ete zan gure legia,

galduko ete zan forurik?

 

Kontau egizu, koblakarija,

lengo bizitza zuzena;

ipiñi egizu kondairan ondo

erri andi baten izena;

kantau egizu oingo bizitza,

Errijarentzat zekena;

kantau egizu zelan genduan

aritz maitia lerdena.

 

A! Zure kantak esnatu al balei

euskaldunen lo-zorrua!

Zure kantuak esnatu al baleu

biyotz andiyen barrua!

Espatu al balitz emengo izate

biar dan beste arrua,

mundu guztia arrituteko

ez geunke egingo orrua?

 

                        Euskal-Erria 22 (1890) 53-55;

                        Ondarrak, 118-121.

 

  hurrengoa