|
ERESIAK JESUSI
Danentzakoa
Goazen guztiok Belen aldera,
goazen guztiok len-bait-len,
sortu geranen Jaun da Iaubea
iai dalako Belenen.
Batena
Illuna dakust gaba,
eztago izarrik;
baiñan ez det:sentitzen
argi bearrik.
Iesus nerea!
Nun billatu zu baino
argi obea?
Ille kiskurrak ditu,
ta begi urdiñak,
zerua bera baiño
obeto egiñak.
Nere laztana!
zuri begjra dago
lurbira dana.
Pekatarien billa
zatoz lurrera,
maitasunez biotzak
irabaztera.
Maite nazazu!
Bada pekatari bat
emen naukazu.
Euskalzale 2 (1898) 8;
Ondarrak, 150-151.
|
|