www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa  

MIRAMAR 1954

 

                Anima mea desideravit te in nocte.

                         (Is)

                Nere barrenak gauez irrikatzen zaitu.

 

Betieran sartzen ote naiz asia

tarteka bederen? Ez muga, ez aldi,

ez tarte laisterrik; betaren barnean

beti dan Arekin bete nago geldi.

BAT. Ala zakurra eizez dabillala,

isats-eraginka, ikara belarri;

baiñan oillagorra suma dula, kuzkur,

batera biltzen tu, lotuz gorputzari.

Buru ta biotza alde banatara

doazkit egunez, bi liran iduri;

gauaren mendean bat biurtzen dira

ezin bakanduaz: orduun naiz bat-bat ni.

Gauezko pakean egin ez duenak

otoitza xortzeke, zer dan ote daki?

Gauak? Ixillak? Zerk ote nauka kuku?

Indar oro batuz zer ote naiz ari?

Egonean jardun, jardunean egon,

eragiñik gabe norbaitek naragi.

BETA, Jainkoaren beti'ren antzera

noiz asi, noiz buka, ezer ez dit neri.

Tarte onek ez du laisterrik; egonak

aaztuazi dit noiz otoitza nun asi.

Ari naiz, ba nago. Betaren pakean

ez-axolik nago otoitza noiz utzi.

Xaguxar bat egan bekoki gaiñean...

lurrean nagola dioket igerri.

Murgiltzen naiz berriz beta paketsuan,

jardunean egon, egonean ari.

Katu elur-margo, marrakaz isatsa

legunduz, atea zaiodan zabali,

eizetik irten da; atzarriz berriro,

lurrean nagola dioket igerri.

Arraiak uraren axalean zenbait

mamu atzemanka eiten baitu jauzi

ura galdu gabe? Alaxe berriro

arnasa galtzeke murgillik naiz geldi.

BETE. Utsarterik, aldarterik gabe

ni bete; neronez ez xortu, ez aantzi.

Baiñan utsa naiz ni; Jainkoak nau bete.

Ark ez baitu bazterrik, nik ez dut bazterrik,

ez baita mugitzen, enaiz ni mugitzen;

oro naiz Arekin, oro dut nerekin.

Miramar eipea! gauez bitan goxo.

Agur! baiñan emen barne zaitut beti.

Noranai noala nerekin zaramat,

ez baita neretzat utsik, ez tarterik.

Gizaingeru diran Muyshondt'arrak oro

emen barne ontan nigaz deramatzit.

BETI. Sar banendi betian zatika...

oro bat dirade oso eta zati.

Anima betian bizi zait; gorputzak

ba du, zorigaitzez, aldarteen berri.

Zeru goxo onek lurreko minkaitza

ez galtzen! Erria lur ontan atzerri!

Bizi nadin, Jauna, naizaño, Zurekin,

Zurekin biurtuz BAT BETE ta BETI.

aurrekoa