EGAN
Bildur ikararik ez-baiña, larrua
bilduxe bezala kolkope xulora
sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz,
—zeru gaiña goibel— asi gera gora.
Dabidez naiz oroi: «Jaunaren egalen
itzalean nago, poza daridala».
Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,
kolko ximur au bein lasatzen didala.
«Uso banintza»rik ez iñork agotan.
Ixil, begi-kuku, burua makurrik,
arkume salgai antz or-emenka daude
zenbait jaun andere, goi-miñak arturik.
Aur bat: arat onat, lurrean bailegon,
jostetan; arekin dut ene jarduna.
Or beste bat: ama lo-nai utzia du.
Nini polit onek ba dizu laguna.
Osasun galdurik ez dute; barnean
ez kezkarik ere gaitz egiñarenik.
Aieri begira nagola, ba noa,
noizpenka lurrera begiak saietsik.
Odeia gaindituz ozkarbian gera.
Eguzkik ez emen lurrean dun garra.
Oiñetan daukagun odei axal onek
zer iduri digu? —Belar sail igarra.
Ezker dut gazte bat, ustez aski mardul,
ago-xabalka da, eziñik egurats.
Bero zakarrean alaxe txoria.
Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!
Ameriketan bai oian zabal, itsu!
Zertako da Larraun? An, muskillez muskil,
egun bat bidean lurrik uki gabe
millaka tximuen saldoketa dabil.
Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira
ikusi ta gero, jeixten asi gera.
Aize-magalean ontzia zanbulu...
ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.
|