www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

IL-OBIAN

 

Nor zaitugu, gorputz eder? Nor zeran'ka naiz asi.

Zein asten zaio mintzatzen illaren gorputzari?

—Naigabean bere aurra aitari naiz amari—;

baiña ni, Jauna, zoroan ez naiz izketan ari.

 

Etzera Zu gorpu zurrun beste denen antzera;

anima bakandu arren, Jainkoa or da gera.

Nortasunaz bat egiñik Jainko-gorputza zera.

Emen nator Norbait dugun Jainko au jaurestera.

 

Dabid'ek esanik dakit, etzera ustelduko;

Zeuk esanik, etziramon tiñel zera piztuko.

Gorputzari lo ederrra au azkenez sartuko;

pizturik, etzera ilgo, etzau loak artuko.

 

Piz-bear ook ill-obian sar gaitzazu Zurekin.

«Il gera, baiña bizi au or dago Kristorekin».

Nagon or beti izkutu. Zu piztutzearekin,

itxaropen dut nik ere betiko piztu nadin.

 

Esna zaite, piztu zaite, gu ere piz gaitzazu.

Abraan'degitik anima deitzea naiko duzu.

Zildaiez itxi zaitute, gudariz inguratu.

Arkaitza zulatu gabe, obia uts dukezu.

 

Agur, Jainkoaren gorputz, oinbeste min jasana.

Betor anima leenbaileen gorpu zurrunagana;

guri bizi emateko abean il zerana!

emaiozute alkarri biziaren laztana!

 

aurrekoa hurrengoa