www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

PAMPAETAN IZAR

 

Illun dago lurra, illargirik ez da, izar dago zeru.

Bi obo biribil, bat beltza, bat urdin. Ni naiz erdileku.

Izarrei begira, mendi gabe, doi dut jaso bear buru.

Zerua bertago izarrak gorrigo. Zelaia paketsu.

Begi-klixka batez negurtuak ditut millakan eremu;

giltzerdi neregan, eta beste klixkaz buka dut inguru.

Alper da bat-banan izar bakoitzan geldi begiratu;

guzien nir-nirak itz bat egiten du: «tiñel gaituzu gu!»

Bazter orietaz arago ba dira beste milla mundu:

ibil eta joan, nork ote lezake mugarik aurkitu?

Ez xilborrik ere. Jainkoaren kutxak ertza non ote du?

 

Galtzen naiz bereela. Nere gogoeta zertako luzatu?

Nere belarrien betiko xixtua ezin dut sumatu,

kolkoan arnasa bakan, biotzean pilpira larritsu,

izarren ixillak, nekatuen loak, entzuten uzten du.

Ixil da burua, izketan biotza; baiña nork atzitu

zer dion? Berak, bai, oiartzunik ez dun itza bere baitu.

Noizbait burutik oin, biotzaren garrak osorik nau artu:

guzia biotz naiz; itza dut nerekin, ordu bat, bi ordu.

Itzik ixillen au biur ledi mintzo, biur lekit oiu,

asperen bederik...! nonbait utzi lezan gar onek erraiñu.

 

Gero... barne-barnez artu dut arnasa, bakarrean iru:

gorputz unatuak bere saria nai, oiera dei digu.

Lo bete daudenak esnarazi gabe, ixil nauzu sartu,

oin, gerri ta beso, izaretan erdiz, beroaren izu.

Gogoa bil-bil dut gorde magalean, laister sogor, itsu;

baiña lo-aurrean, gar berriko sua nigan oi dut piztu:

Zertako nai ditut izar eta tarte ameska berritu?

Nere biotzean, ain toki gutxitan, guzia zaude Zu.

Ernai, ametsetan, lotan, argiz, gauez, Zu zaituda zeru.

 

aurrekoa hurrengoa