www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ARANTZEZKO BURUNTZA

 

                (Mc. XV, 16, sq; Io. XIX, 2 sq)

 

Emen jantzi gorri miña, Errege ziñarena.

Errege!... iñork Alkitik uzkail ez dezakena.

Alegiz jantzia dute egiz izango dena.

 

Arantzez eio buruntza, seskaz burua zaka,

zartakoz betondoa jo, belaunez egin ñaka;

begiz, ezpaiñez tximuka, mingaiñez gaitz-esaka:

betiko denen Erregek itxurarik ez daka.

 

Buruenik, aurpegira txu zikiña botaki...

—Ori ere xeme onek, zer dan, jasanez daki—.

Iraiñik itsusiena ixillik deramaki.

Errege pakezko dala orrek dio goraki.

 

«Ecce Homo!» Maxituko etsaiak azkenean;

suntsitu biotz-gogorrak burnizko zigorrean.

Semeook artuko gaitu besoen zabalean;

idekiko du biotza, gu artan sar gaitean.

 

«Ecce Rex vester»; denena, Gizaldiak baiño leen.

Aitak Sion'go mendian Errege jarria zen.

Sion ori Golgota da, an Gurutzera zuten.

Etsaieri, semeeri or zaigu nagusitzen.

 

«Ecce Deus». Au Jainkoa zeru-lurretan. Agur!

Lurpeak ere belauna murgil bezaio makur.

Au egi gizon egiña, beste guziak gezur.

Nauka zoro nai duenak; ni Zurekin beti zuur.

 

aurrekoa hurrengoa