www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1950-1954

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Orixe. Idazlan guztiak II: Sorkuntzazkoak, Nikolas Ormaetxea Orixe (Paulo Iztuetaren edizioa). Etor, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ERODES'ENEAN

 

                (6 ta 6, ustekabean aldatua).

 

Zuriz jantzi zaitu! Bai eder zuria!

margo bikain, margo denen nagusia.

Oker autatu da zoroen jantzia;

Zuri da Zuurtasun, Aitaren argia. (Sap. VII, 6)

 

Azari! Ill-obi azal-zuritua!

i lakoentzat duk Jauna mintzatua.

Orregatik zegok orain ixildua.

Galdegiok. Au duk Bildots mintzuldua.

 

Ixil zegok, ez dik zuritu bearrik.

Errurik badaukan ez duk galdetzen ik.

Iragarle aundi dugula ba dakik.

Emak zer-atera! Erantzunik ez dik.

 

Iskribauek, aski zorroztuz eztena,

galdu nai likete erru gabe dena.

Mirari bat nai duk? Or duk ederrena,

ixillik jaunago ager denarena.

 

Zoro Zu!... Urliak, billatuz aitzaki,

zoro-medikura nindun eramaki.

Ez da lotsatzeko. Barrenak ba daki

urrundik bederen zaizula jarraiki.

 

Zorotasun omen Zure Gurutzea;

zuurtasunik bada, au bedi nerea

Zoraldi, zuurraldi, nolanai deitzea,

gerta lekit neri or eriotzea!

 

aurrekoa hurrengoa