XXVIII
Zalgiz jaun, Paueko Korte gehienean
Erregeren konseillari zenaren gorazarretan.
HAMALAURKUNA
Nabusi lehenek lan berri guzietan
Anhitz elhesari jardiresten dute,
Hatsarrea zeren emaiten baitute,
Zein erdia baita gauza gehienetan;
Ban' ere dutenek beteginzarretan
Ezarten lan hura gehiago bute,
Ezenez eskasik utziten balute,
Ed' urhent-peiturik zenbait eretzetan.
Halakotz hik, Zalgiz, Eskaldun Poeta,
Burura behar duk erramu-boneta,
Zeren, nola baihaiz Parnason gainean,
Bederatzi ahizpez maiteki hazia,
Heiek erakatsiz hik, gur adinean,
Burutar' eman duk bertzek doi-hasia.
|