|
XXVI Laur karbarien eresia
Ora- gauan laur karbari
Karban hanxe ziren ari,
Egarriz borx' egon-eta / nehork ez hek urrikari.
«Nozbait,ala dioite elgarri,
Aho hoien hezagarri,
Nonbait zerbait ezpadugu / galdu behar gara sarri»
Hori erranik, hauk doazala
Hetarik biga, berhala,
Baratzez baratze, xori / ihiztariak bezala.
Ezt' izan ehon hesirik
Hanbat goraki hersirik,
Non eztituzten gaintitu, / oillarrasiki jauzirik.
Joanez, joanez, azkenean,
unhe-hurran zirenean,
Sagardoibaten barnera / sar ziten, oren honean.
Han pikotzebat baturik,
Frutaz oro kargaturik,
Pot eta besarkaz lotu / zauzko, belhaunak gurturik.
«O zuhatz orsto-zabala
(Dioitela) luzez izala
Horl' ukensu, horl' ekoizle, / orai izana bezala;
Zuhatzetan hi lehena
Aiz, hoben' et' ederrena;
Dohatsu hir' orsto-adarrak, / dohatsu hir' ekoizpena.
Etzen ez deitatzekoa,
Noizten, frutu bizizkoa
Eu' amasok jan zezana, / bana bai, o hi pikoa.
Zeren hartarik alhatu
Zelakoz, zen heriostatu
Eua, baita haren leinu / oro minberaz kozatu;
Aldiz, pikoa, higanik,
Hil-hurrenean izanik,
Zitikeguk, guk biziak / osagarri hik emanik».
Hanbateki bata jauzten
Adarretar', eta hausten
Ari d' aldaken, bertzea / zuhatzaren iharrausten.
Bild' uken duten bezala,
Biek jasan ezin-ahala,
Herena, karbategiti / hetara haur datorrala.
Laurdenak ezpaitzakien,
Ber' egonik zer zaidien,
Sorgin, et' ohoinen lotsaz, / auzora laster zegien.
Hango atea, barax, jorik,
Morroinbat han-berekorik
Ager zekion, begitartez / anderauren-gisakorik.
Ustez zen anderaurena,
Ager zezon bere pena
Bai et' eska hur, edo arno / apurbaten ahamena.
Hark, zer zen gauz' ikasirik,
Barnera sar erazirik,
Eznez erregala zezan / bere zurati erautsirik.
Hanti-landan er' urzeki
Zezan, gogo handireki
Karbategira, bait' egin / karb' aldibat han hareki.
Gero bertzen, urrundanik,
Jin- herotsa hautemanik,
Berhez ziten, brist' elgarri / pot eta besark' emanik:
Arte hartan, hauk direla,
Jauziz jauzi, nol' igela,
Bertze hirurak, alzoak / pikoz bethe dakarztela.
Laurdena, (punsu jarririk)
Herenak han ber' utzirik,
Kexa zedin (alegia) / egon zela galetsirik;
Herenak zinhardetsana:
«Eztinat nik ogen, bana
Hihaurk, falta hirea dun / eneki jin ez izana».
Morroina beh' aurkintzetan
Baitzauten, aldarte hetan,
Zer egin ziroen,oldarbat, / egon zedin pensaketan.
Ger' oharturik, gazt-ara
Hizkatzerik eskukara
Jin zaitezkiela, joan zedin, gordailuti hek beitara.
Han jarririk ararteko
Bilhakaiden baketzeko
Igor zezan arno-bilha / pikoekin ezkontzeko.
Noizbait, bakeak eginik,
Arno' ere orduko jinik,
Uxtia zedin, pikoekin, / garhaitu gab' utzikinik.
|
|