XXVII
Etzintezkea jagoiti unha
Ene hain gaizki tratatzez?
Beti zuzaz ezin enzuna
Lan duketa deitoratzez?
Deia dembora handi dizi
Onsa dakizun bezala,
Zuk eman esparanzaz bizi
Et' ez deus bertzez nizala.
Sagartzeak, lilitan jarten
Bad' eta, lilitu-ondoan
Orstatzen ere, gero ekarten
Du frutua ber' aroan.
Nik hatsean, lili-orde, zutan
Bat' ukan ditut karezak,
Gero ere bai orsto lekutan,
Aski handirik promesak;
Bana zer probetxu azkenean,
Haltza bezalakaturik,
Lilitu, orstatu zarenean
Ezpadakarzu fruturik.
Zur' ikusteko, eginik nago
Borz lekoa bide lauretan,
Bait' are hamar gehiago,
Ez behin, baizi anhitzetan;
Ban' ezdeustzat zuk dadukazu
Nik neke hartzen dudana,
Et' eskerrik ezterautazu,
Jiteaz hala zugana;
Aitziti ni ekus-eta, gorde
Nahiz zabiltz' et' itzuri,
Eta, hunki-jin erran orde,
Ari zitzauzat belzuri.
Hal' ere zugana jiteti,
Urrunak, ez belzuriak
Enendezak' ez Jainkoaz peti
Begira mundu guziak.
|