|
XX Eguberri-koplak
Zerik gogatu izan baita
Zeruko aita
Gure berherostera,
Seme bakoitza hartako,
Saritako
Igorri du lurrera;
Bere odolaz mundu hunen
Teiarzunen
Osoki garbitzeko,
Eta hilik zatzanaren,
Gizonaren
Bere hilaz pitzeko;
Eta zeren hal' atsegin
Baitzuen, egin
Zedin gure laguna,
Eta Jainko izanareki
Eretxeki
Ledin gizatarzuna,
Nezkasobat amatako
Galileako
Nazareten hazia,
Baderauka hautat' ukan
Baitzedukan
Zeinek izen Maria.
Aingerua hanbatekin,
Hitz hauekin,
Nazarete hirira
Ethor zedin berri haren
Mariaren,
Heltzeko beharrira:
Ongi zaren, o, lurrean
Izatean,
Bardinik eztuzuna,
Zu zara Jainkoaren ama,
Gaitzen zama
Jenter dedetezuna.
Zure bizitze zuhurrak
Zeru-lurrak
Derakarzke bakera,
Ezi Jainkoaz zar' izorra;
Hark nigorra
Hunen zuri erraitera.
Inhardets zezan hitz hotan:
Zer anzotan
Gerta laite diozuna?
Haurlanik gab' ama deia
Ene deia?
Haur jagoiti enanzuna!
Aingeruak: hori bada
Egia da,
Ala diotsu, Maria;
Jainko jauna zutan duzu
Ezaguzu
Haren indar handia.
Mariak berriz ziotsona:
Haur ni huna
Jaunaren neskatoa,
Jaunak hala badaritza,
Zure hitza
Nitan egin bihoa.
Bazedin ordu berean
Otoitzean
Jar belhaurikaturik,
Non senti baitzezan sarri,
Miragarri!
Elhe' aragiturik.
Geroz, zezano ainik- eta
Urhent-beta
Hil-bederatzurruna,
Jainkoari eskerren emaiten
Iragaiten
Zituen gau' et' eguna.
Erdi-mugan ohatzera
Betlemera
Joan zedin Josepeki;
Non, bertz' errekeitu gabez,
Zatzan gauez
Bordan, Arsto-idieki.
Hanxe gizon-iduritan
Gauherditan
Jesus jaio zekion,
Mihiskando' oihal lodiz,
Abel odiz
Ohakoa zegion.
Artzainak, jeusten hitz guti
Hauk zeruti
Enzunik (hergoretan
Bu gloria Jainko honak,
Bu gizonak
Bakea leihorretan).
Bertarik olhirietan,
Nekotxetan,
Artaldeak utzirik,
Jesusen adoratzera
Betlemera
Joan zitezen larririk:
Zeinek eskuan matoina,
Zeinek zoina
Gaznaz bete daroa,
Zeinek erdi berriari,
Goiz-askari
Lakioan anhoa.
Ager ziten' ger' ondorik,
Nonbaitkorik
Hiru zuhur, batetan,
Hirurak herri handien
Jaur-gehien
Zein ber' aldirietan.
Hauk goiztirir' izarbati
(Zenagati
Berri) beha jarririk,
Hartan Judu erregearen
Sortzearen
Senale' ardietsirik,
Lehia handirekila,
Haren bila
Judeako herrian
Non dugu-otsez, jarri ziren
Hur' ediren,
Hari gurtu-nahian.
Jerusalemera jinik,
Et' eginik
Han hitz Herodeseki,
Xurpail zekien hila-legez,
Judu-erregez
Aipu enzuteareki.
Karrointaturik odola,
Hala nola,
Orduz, merkataria,
Saparretik oldartzean
Ez-ustean
Bide-zelhataria:
Edo zerik ikaratzen
Eta latzen
Bait' erhaile gaxtoa,
Datxekonean lepoti,
Edo ukoti
Erregeren besoa.
Gero berak, alegia
Gutizia
Joan Jesusi gurtzera,
Hangaintik itzuli litezen,
Egin zezen
Otoi, berri ekartera.
Eta baietz hitz-emanik
Hek, harganik
Bertan despeditzeko,
Erdu ziten Betlemera,
Izar bera
Jarririk aitzineko.
Han Jesus haurra baturik,
Troxaturik
Utzioan zatzala,
Gurrez jar zazkion apaltzen,
Nor ahal zen
Zakitenak bezala.
Insens' urh' eta mirrazko
Emaitz' asko
Eskeni deraukate;
Itzultzean, Herodesi
Bat-ihesi,
Bide berri daroate.
Zeren, zegitela hala,
Lo zauntzala,
Uken zuten manua,
Manu Jaungoiko aitaganik,
Goradanik
Hetara bidaldua.
|
|