|
XXIV
Argitzean, eguerditan,
Arratsean natzano,
Gaua goizak ordaritan
Biharamunt dazano
Zuri huts, et' ez bertzeri
Darraik' ene gogoa,
Zuzaz, nola bait' er' eri,
Nahiz izan sendoa.
Ile urrestatu horiek,
Nadukate harturik,
Begi leinhuru goriek,
Lasto-legez garturik;
Eta, zuk eginez baizen
Zenbait-ere hongoa,
Hoboro bizi ahal naizen
Da gauz' ezinezkoa.
Nik gortharzun, zuk gorrtarzun,
Derakuskegu elkarri,
Biek bardin bermetarzun,
Dugu hetan ezarri,
Eta goaz, ja haraitzina,
Ene zori gaitzean,
Zein ondoti, zein aitzina,
Zu ihesi, ni hatzean.
Nik nigarrak, zinkuriak
Ene bizi lagunak,
Zuk zuriak belzuriak,
Poru, handitarzunak:
Hezaz oradrano iraitzi
Ikusirik nuzula,
Orai onhestea gaitzi
Dakit dakidizula.
Otoi, otoi, ene minak
Gaurgoitik epa itzazu,
Oranoko gaizki eginak
Askitan edutzazu,
Enezazula gal gorrez,
Kalte jin lakidizu,
Bana galde nauzun horrez
Ukenduru negizu.
Edo nitan bad' ogena,
Eta den huts eginik,
Erakustazu zuzena,
Zeren hura jakinik,
Bertarik nuzu ikusiko,
Hutsaz urrikiturik,
Zur' aurkian belhauriko,
Sabel-lurreraturik.
|
|