|
XXV Ederragoari
Zurekin ezagutze hartzen
Hasiz gero, Ederragoa,
Sendi dizut nitan eihartzen,
Berzetratko amorioa,
Orai eta sekulakoz
Zure nizatelakoz.
Ban' alaz! hanbat dizut hugu
Zureki minzatu ezina,
Zeren jagoitik ezpaitugu
Bi hitzen erran aizina;
Orai, eta sekulakoz
Zure nizatelakoz.
Mirets ziniro bazeneki
Gau et' egun, zein ardura,
Nahiz batzarre egin zureki,
Jin nizan zur' okolura,
Orai eta, etc.
Zurekin izatera haizu
Ezpaniz ere gorpitzez,
Alabadere banarraizu
Bethi gogoz, et' orhitzez,
Orai eta, etc.
Maitatu banazu, berzez goiti,
_Nik zu zaitudan bezala,
Zuganik hon ardietsi engoiti
Pens' ezazu ordu dudala,
Orai eta, etc.
Zuk niri uko badagidazu,
Nik zuri galde bezanbat,
Eridenik eztadukazu
Nik nola maita zitzanbat,
Orai eta, etc.
|
|