|
VII
Aspaldi neure gogara,
Libertatez biz'izanik,
Orai dakusat harzara
Neure buru'atzamanik,
Gotor, eta gor izatez
Galdu nahi n'aien batez.
Erran baderaukat ezi
Oro harena nizala,
Nehor ere, hura bezi,
Onhetsirik eztudala,
Bana horregatik hura
Ezta nizaz arrengura.
Alabaina nik eztakit,
Zerbitzatzez, ohoratzez,
Othe niroienez akit
Ene beti honlakatzez,
Edo berur'ene penez
Nozpait kexa laiteenez.
Maite'otoi ikuskizu
Mirakulu zaukezuan,
Nitan hotzak hatzen dizu,
Oren oroz, gortarzuna,
Zu niganat hotzen-ago,
Ni zuganat gortzen-ago.
Urruntzen nitzauzunean
Nizaz eztuzu orhitzerik,
Ez, hurrentzen nizanean,
Zein ere den ikertzerik,
Ez behin-ere gogorik,
Niri hunki egitekorik.
Ene ditxa gaitz'egieki,
Ardura dut borogatzen,
Zure hontarzunareki
Nitan gainen gudukatzen:
Batak etzitukedala,
Baietz bertzeak dioztala.
Zein ahal den egiati,
Zuk bezi ehork etziakizu.
Bain'engoiti Jainkoagati
Dakidan nik'er'egizu.
Ezi ordu dut jakinzu izan,
Hil, ala bizigei nizan.
|
|