|
XI Beltxaranari
Nik hanbatetan errana
Nahi eztuna sinhetsi,
Aizel' onhetsi
Nizaz, anhitz, Beltxarana?
Bada dela hori egia,
Prest nun erakustera,
Et' egitera
Mana nezana guzia.
Ezar nezan porogutan,
Ordea hanbateki
Ez, isireki,
Har den' eztela burutan;
Zer probetxu edertarzuna
Da hire gorputzean,
Tink bihotzean
Badatxen gogortarzuna?
Zor din maitatu izateak,
Ordainetan, maitatze;
Zer al' ahatze
Zauzkin maiteri-legeak?
Aldiz dun maitariaren
Mait' orde hig' ukena,
Eder eztena
Hi bezalako ederraren!
Halaz gaizkitze hunetan
Nun alabain ezarri,
Dolu-egingarri,
Huna niagon hil minetan:
Ezpanun hant' idokiten,
Zordun izan bezala,
Hik hil nunala,
Dinat hil aitor' utziten.
|
|