www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
1657

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egileak: Iolanda Beristain, Maitane Amorena eta Iker Zaldua

 

aurrekoa hurrengoa

XVI

 

Nahiz ezpegi

Gauaz ilhargi,

Ni zure begi

Ederrek argi,

 

Heien gordatzen

Ezpazin' ari

Beti miratzen

Dagotenari.

 

Zuk hori egiten

Bezanbatetan,

Naiz eri etziten

Bihotz minetan.

 

Min' iragaiten

Zautan artean,

Nehorat joaiten

Zauzkidanean,

 

Zerik inhara

Naiteeno akit

Noa horra, hara

Nor' ezpaitakit,

 

Ustez naiteen

Hel erortera

Zu zirateen

Leku berera.

 

Halaz batzutan

Batzen bazaitut,

Baten lekutan,

Neke biga itut;

 

Zeren nik zuri

Emanik bahi

Bihotz', itzuri

Baitzauzkit nahi.

 

Zurekin batu

Et' aise gabe,

Su naiz bilhatu

Ta kisu labe.

 

Laster hil dadin,

Su haur egizu,

Ilhaunt enadin,

Ahal daidizu;

 

Maita nezazu,

Halaz hil daite;

Ezpanezazu

Hauts gertha naite.

 

aurrekoa hurrengoa