|
III Argia daritzanari
Gauik, egunik
Eztinat hunik,
Hireki ezpaniz Argia:
Hireki ezpaniz
Itsu hutsa niz,
Zeren baihiz en'argia.
Hirekil'aldiz,
Bederak'aldiz,
Bazter lekutan baturik,
Nonbait banago,
Nun botzen-ago,
Ezi Errege gertaturik.
Lagun-artean,
Hel nadinean,
Elhaketan, erhogoan,
Eznun dostatzen,
Eznun mintzatzen,
Hi beti, beti, aut gogoan.
Nik dudan lana,
Ezin errana,
Zer koeinta dudan higati:
En'exil, eta
Maiz pensaketa,
Egonak ziotsan nigati.
Kadran-orratzak,
Burdin-aitz latzak
Hunki-eta buztan mehea,
Xuxen, han hara,
Eguerditara
Diadukan punta xehea.
Ni, hala hala,
Tiraz bezala,
Hik joz geroz bihotzean,
Hiri gorpitzez,
Beti, ed'orhitzez
Narrain, bait'are lotzean.
Bana herabe
Staliri gabe
Dinat, Argia, jitera
Hir'etx'irira,
Leku agerira,
Jenten minz'erazitera:
Beraz higanik
Egin, jadanik,
Noiz nakidana dakidan
Jin, eta nura,
Gorde-lekura,
Eta hi han bat akidan.
|
|