|
IV
Zuzaz bertzerik
Nehor maiterik
Eztudalarik herrian,
Zu bezain gorrik,
Ez hain gogorrik
Eztudala d'aguerrian.
Zu gabetarik
Dohatalarik
Aspaldi hontan denbora,
Banaiz jaikiten,
Banaiz etziten,
Zu zatozt beti gogora.
Bana, nabaski
Zuretako aski
Enaizela zinetsirik,
Zuk ni zureti
(Aiher naiz) beti
Nadukazu berezirik.
Atsegin ustez
Har zur'ikustez,
Beti, zu zaren lekura
So xuxen ari
Naiz, zenalkari
Okerraren eredura.
Zuk zenbat usu
Haur baitakusu,
Begi bazterraz laztana,
Alabadere,
Soz behin ere
Etzindezke jar nigana.
Zu nahiz batu
Eta minzatu,
Hora nol'erbiratzean,
Bazterrez bazter;
Bethiere laster
Ari naiz zure hatzean;
Bana jagoiti
Beheiti, goiti,
Zenbat ere bainabila,
Zur'oldez, ehun
Bat enaint'ehun
Urtez behin zurekila:
Aldiz naiz latzen,
Bilhatuz batzen,
Ban'ez ber zaitudanean;
Zer gaitz jasaiten
Dudan erraiten
Ezin derauzudanean,
Edo zoriak
Non-bait, bi-biak,
Noiz ere heltzen baikitu,
Han, ni nigartzu
Ikusiz, hark zu
Gogoeritzen ezpazitu.
Ni honen bero
Nakuszun gero,
Zure gogoz maitatzera;
Zu zerk hain haitu
Egiten zaitu
Nizaz ez gogoratzera?
Hel dait'asturuz,
Bertz'anhitz buruz
Norbait ons'eginagorik;
Bana ni bano,
Ez egundano
Nehor zuretarragorik.
|
|