|
XII
Aspaldian nabila
Hor, hebe, laztan bila
Et' orai, nahi-nola / batu naiz batekila.
Hur' ezagutzen duten
Oro haren bertuten,
Goresten, eta bertzer / ari dir' eranzuten.
Haren eder izana
Da hain gauza bekana,
Ezi eztuela kiderik / baita jenden errana.
Nol' arrai miratzea
Baitu, eme mintzatzea,
Gozo, gozo ere handi / da ari behatzea.
Gorputza duelarik
Luzekara, halarik
Xuxen du, et' ezta lodi, / ez mehe soberarik.
Begi xiloak ditu
Izar bigez garnitu,
Begitartea hanti / zauka hanbat argitu.
Buruko bilo hori
Urhea bezain hori,
Bana gordetzen du, eta / salhatz' ezta hori.
Kristalez du belarra
Sudurr' oro zilarra,
Mazelak xuri-gorri, / perla hutsez bidarra.
Ezpainak badirudi
Dela kora-isuri
Hortzak, lepo, bulharra / elhurra bezain xuri.
Oin, tipiz, herotsduna
Zango aratsu, xuguna,
Eskua xuri, nola / arraulze berri erruna.
Horik nik hautemanik,
Eta gogoan emanik,
Hanti nag'orai haren /saretan atzemanik.
Nagoen han, nahibada,
Ezi sordex ezpada,
Haren presondegia / ene laketgia da.
|
|