XVII Ezkontidearen hil-kexua, Museen kontra
BERTANKO ILHOTS HAUR gaztaroan egina ez
Izanagati, eritsi dut etzaokeela hemen gaizki.
Andreak luzez zerbitzatu
Zaituztet, eta nik hospatu
Dut herri hautan zuen izena,
Lehen guti ezagutu zena:
Nik zuen azturak et' atunak,
Gu baitan orano ez enzunak,
Argiratu' tut ilhunbeti,
Et' aterarik herratzeti
Guretu, et' eman hek Euskara
Kobla honzalen eskuetara.
Aspaldi nolha zuen norhabe
Izan bainaiz, zuek ene jabe,
Uste nuen nihaurk er' ekaitzak
Jo banenza, neure zurkaitzak
Zintuzkedal', eta habeak,
Neur' aizolbe, neur' aterbeak;
Uste nuen hala, ban' eskierki,
Enganatu izan naiz elgerki;
Ezi behar-beharrenean,
Hel-helez egon naizenean
Etzitzauzte hurbiltu, ez heltu
Aitzitik zitzauzte gibeltu:
Utzi derautazue hiltzera
Joana, ene bizi erazitera,
Berainik lurrer' etorria,
Edo zerutik igorria;
Joan', en' emazte karioa,
Ene bihotz' ene gogoa.
O zer hiltze latz' enetako!
Hura galduz gero zertako
Hemen, ala gaitz-beha nago?
Egonago, eta zordexago
Dukedala dakusat, ezi
Orai alderdi ezpainiz bezi,
Aitzinara naiz hebainduko,
Enbaldituko et' ezdeustuko;
Zeren bainaiz harzaz gabetu,
Zeinzaz sentatu eta hobetu
Uste bainuen, zahartu ondoan,
Nol' izan bainaiz gaztaroan.
Lehen neur' egitekoen haxe
Bakoitza baitzautan zortaxe,
Orai baititut baten' biga,
Haren', enea, nol' ez higa,
Nol' enainte jasan-ezinez,
Eta soinak ihes eginez,
Buruzpiko edo larrapoka
Eroririk, oro porroka?
Aspaldi du, hark arrenkura
Ezpal' ukan nizaz, zupura
Joan ninzatela, eta xixari
Ehunen egin han janhari.
Hura, noiz ere bainendukan
Ohaturik minak, dut ukan
Neure zain, et' egon zait beti
Igitu gabe sahietseti,
Geldi han, ern' et' iratzarri;
Et' ebilten has bezain sarri
Zerbizatu zait besapeko,
Erorteti begiratzeko.
Hark, erian nol' eheinatzen,
Sendoan er', ene geinhatzen
Zakien; bait' are pausu emaiten,
Bihotzak zautan-kal ehaiten;
Hur' ene soberaren doitzen
Jarririk, ari zen noiz goitzen
Ene samurreg'izanaren,
Noiz ene bihotz epelaren
Gar behar zen gauzetan, gortzen;
Et' egin bidean gogortzen.
Herriz kanpoan nenbilano,
Bertzen koeitak, neureak bano,
Hobetsiz, heier jarraikiten,
Hark zauztan neureak egiten.
Nangoenean noizpait udalen,
Andreak, zuen alhor zabalen,
Nihaurenak gibel-emanik,
Et' egin-gabez hetan lanik,
Ikusten nituel' ezteialtzen,
Hark zerauztan hutsak estaltzen;
Egiten nik egin-beharrak
Berak hartzen golde-nabarrak,
Bera jarten itots-emaiten,
ber' ereiten, ber'ogi epaiten,
Et' oro berak lant-ahala
Lantzen, izan baliz bezala,
Ez aitoralab', et' emazte,
Ban' ezein nekazale gazte.
Horik jakinik zuek gertuki,
Etzinaten hitzeraduki
Hartzaz bertz' art' idukitera,
Utzi gabe hal' hiltzera?
Badakit erranen duzuela,
Lurrean jagoitik eztela
Izan xipirik ez gehienik,
Zein bere mugan hil eztenik.
Bizi hunek (aitor dut hori)
Ezin dirauke beti ehori;
Bana hur' ezta hil zahartuz,
Baizik higatuz, et' eihartuz
Errekeituak eman-gabez,
Et' ez hek' hartzera herabez:
Nola baratze lantzekoan
Girofleiak, uda beroan,
Ur-peituz lehenik ximaltzen
Baitir', eta net gero galtzen.
Ezi balitu Jainko-axeter,
(Zeinen baitzarete bereter)
Izenez Phebuz daritzanak,
Hartan egin ber' esku-lanak,
Eta luen ikertu eta lotu,
Segur da zatela sendotu:
Bainan ezpaitzauzkot' otoitu
Hala hur' er', ed' ezt' orhoitu,
Edo zauke' orobat izan
Joana hil edo bizi lizan.
Beraz nizaz hain axol guti
Duzuen gero, zuen zerbitzuti
Naiz, oraidanik, ment' orotan,
Jalkiten, ez.itzultzekotan.
Bad' ez nehor niri obororik
(Eztudan gero gogorik)
Eske jar kobl' edo kantore,
Baizi nigar eta deitore;
Ezi eztuket berhain asperrik,
Joan' enea zenbait hil-errik,
Lupean, air' edo zeruan
Derakustano den lekuan.
|