VIII
Zenbat leihorra zabal baita,
Ehon erakutsiko zaita
Anderaurenik, ez eta nezkatorik,
Ni nizan bezain, zorigaitzetakorik,
Ni nizan bezain, zorigaitzetakorik.
Maite dut, eta naiz maitatu,
Bana naiz hanbat dezditxatu,
Ni maite nuen, nik maitenik dudana
Ezt'ehon hauzu hurbiltzera nigana.
Nihauren azkazi hurrenak
Dira poxelatzen dutenak,
Eta nutenak nihaur er'asaldatzen,
Zergati baitut hura hanbat maitatzen.
Ezteia haur enganioa,
Jarriz geroz amorioa,
Lotsaz uste dutenean gal erazi,
Et'ehor gaizki tratatzez irabazi.
Maitarien jaun erregeak
Higu ditu bortxa-legeak,
Eta haren resuman libertatea,
Da gobernari, eta nabusi alkatea.
Bana begit'egin-ahala,
Zu gibel-ber etzazkidala,
Ene bihotz', ezi zu bazaud' eneki,
Ni bizi eta hil nuzu zureki.
Eta hargatik utzi baniz
Ahaid', adiskidez fida niz
Zeruko jaunak, hari gomendaturik,
Enuel'utziko net deskonsolaturik.
|