|
X
Hanbat nago penatan,
Nik eztakit nolatan,
Gau et'egun gorbatek / naduk'arrenkuretan.
Izena du Graziana,
Graziaz beth'izana;
Dohainetan naduke / harzaz maitatu izana.
Ezta gupi, ez zeihar, ez,
Bana xuxen bizkarrez,
Zehe-batez lait'izar / gerri hori, meharrez.
Adatz ikustekoa,
Aztaleranokoa,
Leunez,baitare mehez, / zetaren gainekoa.
Ederrenen bardina
(Ezpadohat'aitzina)
Da begitartez, eta / diskret oboro ezina.
AhoƱo, mihi ozena,
Hortzik den aratzena,
Begi bizi, so hutsaz, / maitarazi diroena.
Lepo'arrai miratzeko,
Goxo besarkatzeko,
Bolharr' ask' ilhunbean / argi zerbitzatzeko.
Oina, kaizuz, nolako?
Ikusten gogarako:
Ukaraia, besoa, / arhan-lil'-itxurako.
Esku eta zango biak,
Xuri bezain guriak,
Erhi mehe, gaineti/ zilharstatu ikusriak:
Hanbatez beud'erranak
Agerriz dadutzanak,
Eztazkit ezterraket, / gordailluan daunzanak.
Elkoit dakit elkorra,
Esker gabe, gotorra,
Del'enetzat, bait'are / harri bezain gogorra.
Erran draukat ardura,
Zer den en'arrenkura,
Eta nola jabetzat / hartu dudan berura.
Nola nitan botere /
Duen, handi hal'ere,
Eta berze maiterik / nol'eztudan batere.
Bana hura, hargati,
Nizaz ezt'axolati
Et'enu itoiten, berak / sartu nauen, penati.
Kausit ahal baneza
Nonbait berhez-berheza
Hunl'ene penatzea / baka bide baileza.
Haren begitartea
Garbi, arrosaz bethea;
Halaz da gertatu ere / bihotzaren jabea.
Lepo'argi miresteko
Goxo besarkatzeko,
Bulhar'ask'ilhunbean / bela zerbitzatzeko.
Oina xoil onz'ansatu,
Halakoz engrainatu,
Eskua bol'iduri, / beso ezne-gatzatu.
|
|