|
XXI
Nunc dimittis,etc. Zimeonen kanta.
Jaun' orai, zure hitzara,
Duzkizu bere gogara
Bakez zure motila;
Zeren zur' oldez sendatu
Behar nauena, miratu
Dut neure begiekila;
Zein apaindu baitzenduen,
Argitzat, herri bilduen
Begitart' aitzinean;
Jenter gorde' agertzeko,
Eta glori' emaiteko
Izraeltarren artean.
Glori' aitari, semeari
Eta gogo sainduari
Eman bekie batetan,
Hala nola hatsarreti
Baitzen, orai eta beti,
Mente mentekoetan.
|
|