VI Maitenaren gal-kexua
«Complainte de la perte de la Maistresse»
Amets, al'egia, d'ote nik enzuna,
Emaiten duzula zur'edertarzuna,
Hon eztaritzotzunari,
Moien apurbaten sari?
Laur urte du, zuri beti jarraikitez,
Higatzen naizela, bai zerbitzu egitez
Ezteiari gertatzea
D'auherretan higatzea.
Eztuzu zer uka, zarel'ogenduru,
Ez zer har ait'amen nahia ztakuru,
Ezta, maitezko gauzetan,
Haurren borx'ahalik hetan.
Egundan'ez-ailiz jaio gaxtagina
Ederza, nezkato onaren zegina,
Edo jai'-eta, berhala
Hil ailiz, inhar bezala.
Onarzun-truku huts, alab'ezkontzea,
Ezta hori ezkontze, bana da saltzea;
Haren erosle senarrak
Zer merezi luke? adarrak.
Ikus, jende hunak, ikus ene pena:
Alxatzen darote nik nuen maitena;
Hurren uste nuenean,
Haur dakusat urrunean.
Gau-egun, goiz-arrats, edate-jatean
Ebilte-gelditze, jaikite-etzatean,
Zuzaz dizut pensamendu
Neure penen luzamendu.
Kexeri, deitore, nigar-herakiak,
Hek ene baraskal, hel auhal-jakiak,
Zipak ene lo-lehenak,
Gau-korrongak hasperrenak.
Behar dudan gero zuzaz net etsitu,
Et'ezteiaritzat lurrean gelditu,
Betor betor herioa,
Bizi'ene hastioa.
|