|
IX Xuria daritzanari
Berritzen ar'iz, XURIA,
Nitan, egun guziez,
Noizten begiez
Egin erautan zauria;
Et'ene bihotz gaxoak
Higanik, maita-sari,
Herskailu ordari,
Zitin tragasa-xiloak.
Beti, joz-joz, daritzana,
Inkudeak bezala,
Diraukedala?
Ez ez, ahal aint'engana,
Eztun alzeiru, ez burdina,
Ez-eta berun hotza,
Ene bihotza
Ban'aragiz dun egina.
Hiltzen nun itzurbiderik
Ez deus salba nezanik
Eztun, higanik
Ahal nukeenaz berzerik;
Hobe duken ainik ere,
Honki egite', engoiti,
Ezi ez jagoiti:
Hel akit', berant bad'ere.
Zerbait eur'oontarzuneti,
Bihotz hunen pitzgarri,
Emadan sarri,
Begiratzeko hiltzeti:
Ezpadidan, lur orotan,
Zeren hik hil banuken,
Aipatu duken
Hir'izen', izen gaixtotan;
Sendotzen banun, ainziti,
Zeren nuken idoki
Halaz osoki,
Sartzeraz geroz, hobiti,
Hire sendagailu hunen
Berria herri orori,
Berri hon hori,
Dinat goraki eranzunen.
|
|