|
Segidan dire guardak ea zer denboretan edo zenbat egunen buran haize laurden batez tardatzen duben
Horren egitekotz iakin behar duzu urthe bates duen tardamenduba dela 24 orenena edo baldin egun badire guardak estean ianbieren hogoi eta borzean gaberditan, estire izanen berris guardak estean edo hurreneko urthean ianbieren hogoi eta borzeraiño, hartakotz bada badkizu urthean egiten duben tarramendu gustia dela 32 haize laurden bada halaber badakizu urthe komunak ditubela, 365 egun, baldin bitsuste urthea espada eta bitsuste urthean direla 366 egun, kontu hau izanen da hirur ehun eta hirur hogoi eta bortz egunduben urthekotz zeren nola baita gaitz ezagutzea goardetan minuta batetaraño hargatik ematen ditut 365 egun kontu hunen egitekotz, zeiña egiten baitut fazoin huntan 365 egunak partitzen tut 32 haize laurdenez eta heldu dire 11 egun, eta errestatzen dire 13 egun.
2ean, 13 horiok ekartzen tut orenetarat, 24 multiplikatzen tudala, eta heldu dire 312 oren hauk partitzen tut 32 haize laurdenez, eta heldu dire 9 oren, eta errestatzen dire 24 oren.
3ean 24 oren hauk ekartzen tut minutetarat multiplikatzen tudela 60, zeren orenean 60 minuta baitire, eta heldu dire 1440 min.
4ean 1440 minuta hauk partitzen tut 32 haize laurdenez, eta heldu dire 45 minuta, edo oren baten hirur laurden errepusta, 11 egun, 9 orenes eta hirur laurden.
|
|