Segidan dire zizergatik ioatekotzat Angleterrako khanalerat eta hango zundak
Iakin behar duzu unzi bat partitzen denean Zizergatik eta ioaten denean Ouchanten bilha nornordest edo susuduesteko arrutan eta baldin zundatzen badu eta kausitzen 100 edo 90 edo 80 brasa eta baldin horiotan atrapatzen baduzu zundan Iondoni Iaquaco maskorrak edo basa orduan motinesko partetik edo Irla [ ]aco aldean, eta baldin marea bada, ioanen zare nortean Uchantengatik goardatzeagatik.
Iakiteko duzu Uchanten bilha ioaten zarenean nornordesteko arrutan eta duzunean 80 edo 90 brasa, izanen duzu saiñetarat 13 edo 14 l eta baldin atrapatzen baduzu basa seiñale xeherikan gabe izanen zare Irlan eta brasaia estuzu xumetuko eta baldin zundatzen baduzu eta hartzen 80 brasa eta atrapatzen baduzu zundan Iondoni Iaquaco maskorrak besalakoak, ioanen zare xuxen nortean Ucahnty ez hurbilzeagatikan harik eta nordesterat ekarri artean.
Iakiteko duzu Uchant duzunean nordestean 85 brasetarikan izanen duzu Uchantat 22 lek eta ekarriko duzu seiñaletzat zundan harea xehea eta 80 brasetarikan 20 l eta 75 brasetarik 15 l eta 70 brasetarik 10 lekoa leihorrat.
Iakiteko duzu ioaten zarela nort nordestean eta zundatzen baduzu eta kausitzen 75 edo 80 brasa eta hetan kausitzen baduzu harea xehea eta Ferdekarakoa izanen zare uchantik hurbil, eta baldin denborak obliga arasten bazaitu edo Klar izanak ioaterat nordestean Uchanten bilha izanen dire Uchantat 10 edo 12 lekoa.
Iakiteko duzu baldin zundatzen baduzu 70 brasetan eta ekarzen seiñalea mazkorrak harea harri bezala eta izanen zare Uchantes barnetik eta ilkiko zaitzu suestean khanalaren barrenean zaren erespeturat Uchantik eta longaneosik artean zundatzen baduzu eta hartzen 70 brasa harea larria eta gorrikara izanen tzare Cap de Corneil alderat eta izanen duzu leihorrat nornordest edo susuduest 15 edo 16 lekoa.
Iakiteko duzu Corneil aldaketan segidan dela eta noizere baitzare burues barnetik eta zundatzen 50 edo 53 brasa eta ekartzen seiñalea harri belxak Mazkor Korala bezalakoak izanen zare Cap De Alizarten ingurutan eta baldin bazare grabas edo sarrazoiñarekin Cap de Alizarten aldeketan ez hurbil 50 edo 45 brasa baiño gutiagotarat.
Iakiteko duzu Saiñik eta Surlingarik artean nornoroesteko edo susuesteko arrutan kausituko duzu 70 brasa Uchantik artean eta estean Uchant noroest edo suest hartzen duzula laurden bat nortetikako edo hegoatikako arrutan kausituko duzu 75 brasa, eta ioaten zarela Uchantik noroestean kausituko duzu 66 brasa, ioaten bazare Uchantes itsaso alderat kausituko duzu 75 brasa ioaten zarela suestean doblatuko duzu zain.
Iakiteko duzu Saiñek duzunean nortean 100 brasetarik izanen duzu Saiñotra 15 lekoa, 90 brasetarik 13 lekoa, 70 brasetarik 8 lekoa, 60 brasetarik 4 lekoa outanant duzunean nortean, 64 brasetarik 4 lekoa Outanant duzunean nortean, 64 brasetarik izanen duzu outanant 4 lekoa, baiñan egizu ungi goardia zeren goaiak handik dabilza uchantik eta zaiñik artean eta arrutan da 50 brasa ez baxa gehiagotarat, eta baldin marea badoha, zoas nornoroestean eta etxatuko zaitu erroten gaiñerat, zeren goaiak hagitz manatzen baitu.
Iakiteko duzu ioaten bazare turianeren edo cap de Alizarten bilha, 80 brasetarik izanen duzu cap de Alizartat 40 edo 45 lekoa, eta kausituko duzu harea larria mesklatua Cap de Alizarten trebesean 8 lekoa itsasorat kausituko duzu, 57 brasa seiñalea gorri zara harea larria hurik eta longaneosik artean kausituko duzu khanalean 60 brasa.
Iakiteko duzu Barbaraquen trebesean edo Irla de Basen trebesean uchant duzula suestean hartzen duzula apur bat hegoatik kausituko duzu zeinbat lekutan, 70 edo 75 brasa eta baldin hartzen baduzu 60 brasa seiñaleak dituela baba bezalako harriskoak izanen zare Irla de Bas alderat hurik eta gualbaien artean, 43 brasetarik izanen duzu leihorrat lekoa bat, eta 63 brasetarik bi lekoa zaspi Irlak suesteko partetik eta 53 brasetarik 8 lekoa leihorrat.
Iakiteko duzu baldin bazare Roquetobasen trebesean 40 brasetan eta baldin kausitzen baduzu harea larria gorri zara, ioanen tzare guzia norterat doblazeagatik cap de Grane Remiren trebesean kausituko duzu ur handia edo apika.
Iakiteko duzu Surlingarik eta cap de Alisarteraiñokoan baldin gabas bazare edo sarrasoiñarekin etzaitezela hurbil 50 brasa baiño gutiagotarat eta cap de Alisartik gaudesteraiñokoan etzaitezela baxa 40 edo 45 brasetarik; halaber gabarekin edo sarrasoiñarekin gaudesterretik eta Porlauserainokoan ez baxa 30 edo 35 brasetarik eta Porlaustik Irla Duicat eta Beochoperaiño edo Romaneoseraiño edo dela gabas edo sarrasoiñarekin etzaitezela baxa 20 brasetarik eta brasaia berean ioanen tzare dobraraiño.
Iakiteko duzu Irla de Bas eta Fabici artean kausituko duzu khanalean 55 edo 57 brasa eta Fabicques est suesteko aldetik Fabvictik 5 lekoa zabal kausituko duzu arrokadi bat zeiñetan haren beraren gaiñean espaita 12 brasa baizen eta haren abaizerean bada 50 braza.
Iakiteko duzu Artamuarik eta zaspi Irlen artean khanalean 47 brasa gaudesterrik 3 lekoa zabal kausituko duzu 35 edo 37 brasa, harea gorria mazkor nahaste; halaber kausituko duzu limen trebesean harea larria Por-lausko zaken sarthu artean baita halaber linberaren gaiñean kausituko duzu 38 brasa, baita halaber zundan ekarriko tutzu harrisko handiak.
Iakiteko duzu Portlausen trebesean bistan duzula Lim kausituko duzu 35 brasa eta seiñalea ekarriko duzu harrisko xehe xuriak eta 30 brasetan ekarriko duzu zundan leku batzutan harriak.
Iakiteko duzu Garniserik eta Porlausik artean badela khanalean 40 edo 45 brasa ioaten zarela kasketarik eta Porlausik artean doblatzekotz beouchep ioanen tzare estean nordestean laurdenean.
Iakiteko duzu Irla Duiquik eta Alahogarik artean khanalean dela 35 edo 40 brasa eta alahogako partetik guzia arrokas bethea da eta Angeleterrako partetik guzietan garbia da hunela merka haui goardia ematen diozutela iakinen duzu ea zein partetarik zaren.
Iakiteko duzu Torostik 4 lekoa zabal kausituko duzu 25 edo 27 brasa, eta Seint Elenes hegoatik 4 edo 5 lekoa zabal kausituko duzu 26 edo 27 brasa, eta ioaten bazare aitziñago kausituko duzu 35 edo 40 brasa eta estuzu beldurtasunik behar ioaten zarela estean nordestean laurdenean hartu beharko duzu ezagutza beochepena.
Iakiteko duzu baldin bazare 20 brasa eta etxazen bazaitu guaiak edo berze fazoines zite ville gaiñerat kausituko duzu zundan arroken kolpeen seiñaleak eta burunean harri desilatuaren gisakoak, orduan izaren zare zite vielleren paradetan, zunda hau zerbitzatuko edo segituko zaitzu, 6 Caleseraiño 20 brasetan ezagutza izateko Beochopena edo Herlagerena estretxuan sar zaitezen baiño lehen.
Iakiteko duzu beochepetik eta antiferik artean khanalean badela 30 edo 35 brasa, Diaparik eta Chanbrarik artean kausituko duzu brazaia bera baiño herlageses uestetik, 2 l zabal bada leku 10 edo 12 braza da.
Iakiteko duzu Dobrarik eta Boloinarik artean bada banku bat zeiñetan espaita 3 brasa edo 3 eta erdi baizen banku hau bera datza nordest edo suduest eta dobratik datza nor noroest edo susuduest eta bankuari daritza folok estan eta Angeleterrako leihorrarik eta bankuarik artean bada 25 edo 26 brasa, eta bankuarik eta Picardiarik artean bada 24 edo 25 brasa, zunda falsoa da bi aldetarik are falsago Picardiako aldetik ezin ez Angeleterrako partetik.
Iakiteko duzu dobrarik eta Saucaterrik artean badela 22 brasa eta leku batzuetan bada 27 brasa dobrarik eta Calesik artean bada 27 edo 28 brasa.
|