Segidan dire ea nola kausitu behar den, ea den bitsuste urthea edo zenbat garren urthea den
Nahi baduzu kausitu ea den bitsuste urthea edo zenbatgarren urthea den ala den lehenbiziko urthea ala bigarrena ala hirurgarrena.
Lehenbizik zuk urthe desideratzen duzunetik kendu behar ditutzu milla eta sei ehunak, eta zenbat errestatzen baita, hura parti laues zergatik lau urthetarik lau urthetarat baita bisuste urthea eta baldin errestatzen bada partizioñearen gaiñeko aldean batekoa izanen da lehenbiziko urthea, eta baldin errestatzen bada partizionearen gaiñeko aldean bia, izanen da bisustetik bigarren urthea, eta baldin partizionean errestatzen bada gaiñeko aldean hirur izanen da bisuste urthetik hirurgarren urthea, eta baldin partizionearen gaiñeko aldean espada deus errestatzen edo heldu bada izero izanen da urthe hartan bisuste urthea.
|