Segidan dire Franciako eta Bertainako portutako entradak Flandreseraiñokoak
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Arcachunen entrada prinzipaletik hurbil nor esuko puntarik ioanen zare puntetarat, 4 brasetaraiño eta eramazu oihan xume bat zeiña ikusiko baituzu est suestean eta hala estuzu perillik punta Malarenzat gero ioanen zare barnat.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu zolako pausurik emazu Cordan nortean eta zolako Santan Maria est suestean eta han den harea mendirik handiena zeiña deitzen baita Puy-blanc est nordestean eta ioanen tzare Puy-blancat arruta hortan iruilles barnetik ioanen tzare harik eta Arugango gastelu zaharra zeiña baita hautsia, hartuko duzu bardonko puntatik aphur bat deskubritua gastela zahar hura da unzi baten bela bezain handi; orduban utziko duzu Puy-Blanco merka, eta ioanen tzare xuxen bardongo puntarat, bethiere daramazula puntatikan gastelu hura deskubrituba, entrada hau haiñitz aldis mudatzen da horratxe edo hunatxe eta da baxamarea ura, 2 brasa eta erdi.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Bordelleko aiñetarik emazu Cordan estean eta Rondele handia zeiña baita [ nahi baduzu nahi baduzu ] nordestean estean laurdeneko aldetik eta ioanen tzare nordestean nortean laurdenean harik eta puiurik eman dezazuken Santa Maria zolakoarekin unzi baten bellaren zabaltazuna idokia eta den orduban Cordan nordestetik ordu hartan izanen tzare maubeseren trebesean eta idokiko duzu Cordan suestea hegoan laurdenean eta noizere doblatzen baituzu maubese izanen duzu lagran Rondele nortean, eta begiratzeagatik Maueseganik ekarriko duzu eskilla dorrea bela bat bezala lehorbetzaren burubaren gaiñetik orduba izanen zare maubeseren ondoan gero ioanen zare lehor arras amor ekiten diozula lehorbelzari zeure plazerera.
Iakiteko duzu heldu bazare arrotxella aldetik eta nahi baduzu sarthu bordelleko aiñetarik ez hurbil 12 brasas gutiagotarat harik eta lehen erran diren merkak hartu artean eta entrada hartan mareak bethi exar arasten du maubeseren gaiñerat eta baxamarak aiñen gaiñetarat eta ez hurbil aiñei 10 edo 12 brasetarik, zergatik zundatzen batetarik bertzerat goaiak etxatuko baitzaitu hegien gaiñeras baldin itsasoa handi bada zeronek ikusiko dituzu hausten eta aiñarik eta maubeserik artean bada 22 brasa aiñen entradan 7 brasa ura.
Iakiteko duzu Malmisones uestetik ikuziko duzu Olorongo dorrea eta noizere baitzare Oloron haren trebesean idurituko zaitzu dorre hura unzi bateko belaren gisa eta Olorongo dorreas uestetik ikusiko duzu Eliza bat zeiñari baitaritza Sen Gorge eta Eliza hartas uestetik ikusiko duzu xardiñero eta xardiñero hark iduriko du hirur edo lau harea murru eta guziek bat dirudite eta noroesteko parteko murua da handiena edo gorena xardiñeros uestetik ikusiko duzu Sen Denis; es-estetik ikusiko duzu bihaise errota, zeiñak baitire mendi biskar baten gaiñean.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Arrotxellan antuxatik ekarzu deskubritua Arrotxellako hiri gustia Porneufeko puntaren gaiñetik suesteko partetik eta goardia emateko Santa Mariako Coralei eta Blanchari eta banku bati zeiñarik baitaritza kalabardin eta eta muillatuko duzu xedeboxen 6 brasetan eta nahi baduzu ioan unziarekin ligan barna behar tutzu ur-biziak eta plemara, eta nahi baduzu ioan Palizat edo itsasorat pertuxatik erditik est nordestean noizere baitzare kalabardinen trebesetik deskubrizazu Palisko baia eta ioanen zare xuxen ala badierat, eta muillatuko duzu aphur bat albadiatik suesteraxeago eta izanen duzu leku ona bendebal guzies hasi suestetik eta noroesteraiño.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu pertuxatik zeiña entrada baitatza est suest edo uest noroest idukazu aphur bat zertaneko aldearekin eta aparta zakisko Sen Martingo aldeari eta erabilzazu zunda Sen Martin aldetik, eta ioanen zare muillatzerat Sen Martiñat; gero ioanen zare Port-neufko bururat xuxen, zeren zertan alde guzia leku sanoa da.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu zundan unzi handiarekin behar duzu ur bizitako plemara zergatik baxamarean entrada gustiak ensekatzen da eta barnean bada putzu bat zeiñetan baita 3 brasa eta erdi.
Iakiteko duzu nahi baduzu ioan Irla d'Arcasat antuxatik ioanen tzare xuxen Irlarat eta utzazu Irla aborretik eta muillazazu baxamarean, 4 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Olonan zeiña baita 5 l pertuxatik noroesterat eta bada Olonarik eta pertucharik artean oihan handi bat zeiñak baitirau pertucharaino zeiñari baitzaritza Monte de Jarte eta nahi baduzu sarthu Olonan ioanen zare atradarat eta muillatuko duzu 10 brasetan eta handik hartuko duzu marea barnat sarzeko.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu sen Gilen ioanen zare xuxen arradarat sen Gilen bada eskilla-dorre bat eta muillatuko duzu 6 brasetan eta handik hartuko duzu sartzeko marea.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu ugesen muillatuko duzu herriaren aitziñean puntas suduestetik 6 brasetan eta nahi baduzu muillatu ugesen nordesteko haizearekin muillazazu gastellu-zaharraren trebesean zeiña baita Irlas suduesteko partetik 16 edo 18 bras.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Belilan ala Mariako buruan muillazazu 10 edo 12 brasetan leku ona da suduestes eta noroestaraiñoko haizeenzat.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Bellilan nmoroesteko buruaren alderat muillazazu 6 edo 7 brasetan bendebales leku ona da eta nahi baduzu muillatu Belilaren alentur guzietan muilla al dezakezuke erabilzen duzula zunda ben[de]boraren errespeturat.
Iakiteko duzu nahi baduzu ioan Murbianen bilha zarenean, Irla de Basen trebesean ekarri behar duzu noroesta lehor baten gaiñetik zeiñari baitaritza Sen Iacmedarmis eslehorari sobera hurbil eta ekarzu bethi idekia eskilla dorrea puntarekin Seint Gidasten trebesean bada baxa bat eta hartarik goardatzeagatik ekarrazu piñu xume bat zeiñetan ikusiko baituzu arriberan Irlas kanpotik zeiña Irla baita murbiango entradan; erran den piñu hura idukitzen baduzu Irlako trenkarekin ioanen zare baxa baten gaiñera, baiñan erran den piñu hura idukiko duzu alderdi batarekin edo bertzearekin eta segurki ioatekotz idukazu esteko leihorrarekin eta harekin idukitzen duzula izanen zare abisatua gauza guzies.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu benaudaren esteko entradatik idukazu glarango uesteko buruba Eliza iduri batekin zeiña baita glarango aldean harik eta zaren artean harea Pon-lauekoaren trebesean, eta deskubrizazu glarango Irla Montoneko Irlatik Galea baten luzetazuna norteko partetik eta baldin ezin ikus badezazuke glaran edo berze Irla ekarzu oihanxoa ponlabeko harearekin batean eta datza karrosa nordest edo suduest hartzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik eta ioanen zare costeando aborreko leihorra bezala harik eta hirur harri mendiak bat emanartean eta muillazazu aingura ensekean eta bertzea esterat Eliza baterat.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu uesteko parteko khañaletik eta baldin baduzu ezagutza leihorrena ioanen zare oihanxoetarat bezala zeiñak baitire benodeten aldetik eta emazu nordestean hartzen duzula aphur bat nortetik eta datza nor nordest edo susuduest.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Pesmarken barna behar duzu ezagutza arroka handienarena eta dire bia entradan, bata esteko partetik eta bertzea hegoatik eta hegoako partekoa da handiena zergatik entrada hegoatik eta baldin heldu bazare sartzerat pesmarken borxas ioanen zare xuxen arrokarik handienetarat zeren han kausituko baituzu entrada eta arrokarik handiena utziko ditutzu aborretik eta ioanen zare xuxen harea baterat, eta muillazazu 7 edo 8 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Antonaren arras emanen diozu amor buruko farrillosi; iakiteko duzu mareak etxatzen dubela estebenetarat eta noizere baizar estebenetan zoas nortean nordestean laurdenean harit eta pasa dezakezun artean gulera eta sarzen bazare antonatik eta nahi baduzu ioan Gradonat barnetik letorlinga hartuko duzu lekoa bat nortean nordestean laurdeneko burutik baxa batetarik zeiña baitaza nortean eta gero ioanen zare xuxen torlingarat nort nordestean eta uziko dituzu ababorretik eta ioanen zare erditik gradungo leihorra bezala eta muillatuko duzu 5 edo 6 brasetan eta atherako zaizu S Maiko uesteko buruba noroestean.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu gradun zaharrea buru bat da haltoa entradako buruaren trebesean bi ajusta zabal bada baxa bat, zeiña baita deskubritua nagiz leihorrean edo ioan nagiz zabal eta muilla aizinean 5 edo 6 brazetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Bresteko baian entradaza estean eta khanalaren erdian badu arroka bazuek zeinei baitarizate silhetez marea erditarik harat estaliak dire eta baxamarean ageriak dire utzazu galñzarrerano ea nola duzun haizea hek dire khanalaren erdian deskubrizean hegoako baiako Irlak eta mullatuko duzu plazer duzun lekuban leku gustietan leku ona da eta garbia.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu bresten barna ioanen zare xuxen gastelurat eta uziko duzu istiborretik eta sarthuko zare khanalaren erditik xuxen eta muillatuko duzu Gastelubaren eta berze alderdian den harearen trebesean 7 edo 8 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu bertumen noroestarekin edo nortarekin edo nordestarekin muillatuko duzu harearen trebesean 4 brasetan eta uesta ethorriko zaitzu Irlako puntaren gaiñetik eta han da harea bat eta hartan bada ithurri bat zeinetan baita ur estia.
Iakiteko duzu berthumeko irlatikan herat badela baxa bat peza kolpe baten menean, eta haren gaiñean da bi brasa eta erdi ura.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu S Maion nortarekin edo nordestarekin muillatuko duzu 15 edo 16 brasetan eta nahi baduzu ioan S Maiotik bertumerat, idukiko duzu idokia bermigel eta S Maiuoko punta baxagatik zeiñari baitaritza Galinaterre.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu S Cicuen zeiña baita S Maios nortetik S Maiotik eta Conquetik artean da nordestarekin muilltuko duzu 7 edo 8 brasetan eta nahi baduzu muillatu Conqueten muillazazu 6 brasetan bainan leku gaistoan izaren zare zeren goaga handiak dabilza eta nahi baduzu sarthu Conquetko kajean urizi batekin bi brasetarik hartuko duzu plemara eta noizere baitzare Cagean ensekean egonen zare eta harea gogorraren gaiñean.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu balsanimen barrena muillazazu 7 brasetan lekuba ona da bendeballarekin, eta baldin bazoas S Maiorat edo hurrat barnetik ioanen batzare unatereren hurbil basanimko puntaren arraz baiñan apur bat, amor ekin beharko diozu punta berari; iakiteko duzu harea edo kosta xume bat badela conquetes nortetik eta unaterredaza est uest ; unaterre da arroka bat zeiña agertzen baita baxamarean eta bada pasaia nahi alderdi batetarik edo bertzetik.
Iakiteko duzu nahi baduzu ioan S Maiortik auhurat eta hartubak baitutzu markak zoas nortean nordestean laurdenean eta emanen duzu S Maioko Eliza deskubrituba conquetko puntatik bela bat baiño gehixeago eta hunela ioanen tzare hurrat.
Iakiteko duzu unzi bat ioaten bada balsanintik hurrat ematen badu S Maioko Eliza conquetko Silerezin ioanen da baxa batetarat zeiña baita Irladeogarren trebesean.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu barbaraquen uesteko partetik esagutu behar duzu port Sautko leihorra eta gero izanen tzare arroka batzubetarat zeiña baitaunza entradatik est uest eta arroka hek badidurite organoak eta noizere baitzare hekien trebesean ioanen zare estean; ioaten zarenean estean, ikusiko ditutzu nordesteko partetik arroka batzubek eta hemengo markak dire hauk Eliza bat zeiña baita mendi xume baten gaiñean eta badirudi labe bat eta itsasoaren aldean arraso dela eta emanen duzu erran den Eliza hura merka hetan eta deskubrizazu entrada, zeren Elizako merkak utzi behar tutzu baxa batengatik, zeiña baita zartzerakoan entradan ababorretik eta noizere baitzare baxa haren trebesean begirazazu istiborrerat eta deskubrizazu hareasko mendi bat, entradako lehenbiziko arroka handiarekin, leihorrean denarekin; gero ioanen zare plazer duzun lekura, zeren guzietan leku ona baita eta garbia.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu norteko khanaletik, barbaraquen ezagutu behar tutzu barbarak hartako errekistak eta entrada ondoan ioanen tzare mendi batetarat eta gero mendi hartarik barbarako errejistetarat eta noizere baizare entradan begiratuko duzu susuduesteko alderat eta ikusiko duzu leihorraren gainean haize-errota bat eta gero denbora guziekin ioanen zare errota hartarat, hatik eta entrada gustia deskubritu artean; gero nois ere baizare entradaren erdian ioanen zare kanporat plazer duzun lekurat.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Irla Debasen barna izanen duzu ezaguzeko S Pol Leongoko eskilladorrea zeiña ageri baita itsasotik hagis urrundanik, zeinak baitiduri direla unziaren bi mastak.
Iakiteko duzu nahi baduzu ioan hurtik barbarakat edo dela gabas edo dela sarrasonarekin haize handiarekin ez hurbil leihorrat, 40 brasas gutiagotarat, zeren arroka beren kontra bada 35 brasa.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu nahi baduzu S Gidasten, ikusiko duzu Eliza xuri bat harrobi baten gainean, eta emanen duzu Eliza habraren erdit sar zaite barnat, eta emozute amor suduesteko puntari harik eta baxa itsuak puntas kanpotik deskubritu artean eta muillatuko duzu plazer duzun lekuban barnean eta habra edo entrada daza nor noroest edo su suduest eta begirazazu barbaratik galbairat 35 brasa.
Iakiteko duzu galbaitik Irla de Baserano hurbil ahal zaiteske 25 brasetarat, harik eta leku planak aizinean dituskezun artean.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu brehacquen ankrazoinean uest aldeko puntan muillazazu 8 brasetan eta izanen duzu ondoa garbia eta ioan nahi baduzu hirirat zeina baita brehacez hegoatik zeiñak baitu izena Ponpul, muillazazu hurbil hiriari eta nahi baduzu ioan bilha Sen Michelen partitzen zarela breacko ankrazoinetik est suesteko arrutan kausituko duzu Cap de Lara eta badire batetik bertzerat 18 lekoa.
Iakiteko duzu menturas heldu bazare Lorrenes kanpotik bidearen erdian da Roquetobas eta eta ioaten zarela est suestean ioanen tzare Senmaloako Konporteren erdirat eta baldin ezin sar basaiteske barnat, ioanen tzare lateko Gastelubaren trebesrat eta muillatuko duzu 8 brasetan.
Iakiteko duzu menturas muillatu nahi espaduzu eta baldin bazoas Conportetik, iakiteko duzu behar dubela abiasatuba gison batek untzi baten sartzekos merka hautan iakiteko duzu konporta dela aborreko aldetik eta badela han Eliza xume bat eta utziko tutzu aborretik eta gero hartuko tutzu merka hauk iakiteko duzu ikusiko duzula hiri bat zeiñari baitaritza zite Bielle Sen Maloas suestetik eta noizere baitzare konportan hartuko duzu Sen Maloako hiriko murailla eta zite bielekoa esteko partetik eta ioanen tzare Sen mloako hiriaren gaiñerat eta emanen duzu barnat marka hartarik eszifa baten luzerasuna eta muillatuko duzu Sen Maloako aldetik eta bada Irla xume bat zeiñari baitaritza Santa Marie de Boia, eta goardia emanen duzu etzoazen haren gaiñerat, zeren haren arras bada baxa bat, eta ioanen zare lehen erran den Sen Maloako eta zite bielleko muraillen merketan eta ioanen tzare muillatzerat Sen Maloaren trebeserat, eta baldin plemara bada 13 brasada ura eta baldin baxamara bda 4 brasa, eta baldin muillatu nahi espaduzu, ioanen tzare zite Beillerat eta ikusiko duzu ababorretik, eta ikusiko duzu barnean gastelu bat eta ioanen tzare muillatzerat haren trebeserat aiñgura bat emanen duzu leihorrean zite Bielleren alderat, eta bertzea hegoarat ensekean hunetan harea izanen duzu.
Iakiteko duzu baldin menturas ilkitzen bazare koportetarik kanporat eta ioan nahi baduzu brehazen bilha etzoazela uest noroestean baldin brehazen barna nahi espaduzu, baldin marea kontra baduzu eta baldin plemara badoha, ioanen tzare uest noroestean, eta baldin baxamara badoha, ioanen tzare noroestean uestean laurdenean, eta hunela ungi ioanen tzare bide erditaratis eta handik ioanen tzare bertze bidearen erdian uest noroestean, hau da, Lorrenetik Arroque Tobasat eta Arroque Tobastik Sen Maloarat.
Iakiteko duzu breatik landrigerat badirela 4 l eta badire bi khanal izenak dituste bata almades eta bertzeak torata, eta ezta posible sartzea non ezten itsasoa eder, eta bada Sengidasat lekoa bat, eta baldin bazoas Sen Gidasko arradaren gaiñerat kausituko duzu arbola bat, zeiña baita norteko partetik, eta daritza Port-blanc, eta badirudi dela Sen Gidasko entrada den arbola bat, Sen Gidasat bada lekoa bat arbola hartatik eta bi arbola hek hakitz dute bata bertzearen iduria, zeren haiñitz untzi sartzen da Port blanquen ustes eta Sen Gidasten sartzen delakotz, eta iakiteko duzu Sen Gidastek baditubela etxe batzubek mariñan eta badu hirias suduestetik Eliza bat, eta han zarzekotz hartuko duzu Eliza baten eskilla+dorrea esteko parteko portaleekin bezala eta ikusiko duzu arbola hura deskubrituba eta muillatuko duzu plazer duzu lekuban haizerik gaistoena da noroesta, hau da Sen Gidasten entrada d'Arza nornordest edo susuduest.
Garnisen barna sartuko zare susuduesteko puntatik eta egiñen diozu amor puntari, zeren baita baxa bat puntatik bi abustetan leihorretik baxa hura agertzen da baxamarean, eta muillatuko duzu lehenbiziko harearen trebesean, eta nahi baduzu ioan hiriaren aitziñerat hartuko duzu plemara.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Chiribucquen muillatuko duzu aphur bat hirias uestetik 6 brasetan, eta izanen duzu abrio nordestetik suduesteraiño atheko haizea, eta nahi baduzu Chiliburquen barna sarthu, hartuko duzu plemara eta utziko duzu hiria istriborretik eta sarthuko zare erditik, zeren guzia ensekatzen baita.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu alahogan emanen duzu punta nor noroestean eta muillatuko duzu 6 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Villa-Ruillen hartuko duzu plemara, zeren baxamarean espaita braza bat eta erdi baizen eta entradako markak hartuko tutzu buru zuri bat zeiña baita taillatua eskallerak bezala, zeiña baita bive Flor gaiñean est nordestean eta ekarriko duzu deskubrituba buru hura Cap de Sente Maire Bive florkoarekin eskifa baten luzetazunean hunela sarthuko zare khanalaren erditik eta muillatuko duzu Rotierik haltoenean, 6 brasetan, eta ioan nahi baduzu Biveflorat hartuko duzu itsasoa eder eta marea ona baldin untzia handia baduzu.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Diapako orkaden muillatuko duzu 8 brasetan ageri dela iustizia eta noroesta erhorriko zaitzu puntaren gaiñetik.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu cap d'Arnesen muillatuko duzu heriaren trebesean, 15 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Calesko orkaden muillazazu 6 brasetan ziteren aitziñean eta nahi baduzu muillatu Calesen barna hartuko duzu plemara eta utziko duzu entradako dorrea istriborretik eta ioanen tzare costeando Palizade bezala, eta amarratuko zare ala Fosan, zeiñetan izanen baitzare ensekean.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu edo sarthu milanbarquen erabiliko duzu zunda eta hartuko duzu ostendako trebesea eta ioanen tzare 5 edo 6 brasetarik eta ioanen tzare horla harik eta Isko eskilla dorrea eman dezakezazun duringesko eskilla dorrearekin eta hartuko duzu markatzat Casolleko Eskilla-dorrea kable bates norteratago eziñez Irla de Chacolleko harea pugu bat zeiña baita arriberan, eta erran den marka hunetan ioanen tzare harizeta Sante Catharineko dorrea eta Descapolgo dorra biak bat eman artean; gero ioanen tzare nordestean harik eta bankuba iragan artean gasarolleko puntakoak eta hareraiño emanen duzu Chacolleko punta Retanburko Santa-Mariarekin, gero ioanen tzare est nordestean aphur bat hartzen duzula nordestetik xe harik eta Chacoleko bankuba iragan artean.
Iakiteko duzu Chacoleko dorrea duzunean susuduestean izaren tzarela Chacoleko bankubaren trebesean.
Iakiteko duzu merka hautan haiñ ungi sarahab zaiteskela noizere baitzare Carekonen emanen tutzu Santa Catalinako dorrea eta Descrapolgo dorrea biak batean eta ioanentzare nordestean harik eta Chacoleko punta emanen dezakezun artean Retanburko Santa Mariarekin, gero zoas nordestean estean laurdenean harik eta deskubri desakesun artean kable bat pichilingako dorrea lehen erran den bezala eta orduban estuzu izanen perillik Chacolleko bankubarentzat eta ez bertze garabenzat eta erabilliko duzu bethi zunda istiborreko aldetik, eta hurbilduko zaisko leihorrari 5 edo 6 brasetarat, zeren urik xumena da Carrosa hartarik eta noizere baituzu Retanburko Santa Maria lescluseko Gasteluko Kabailleriaren etxearekin bat izanen duzu baxamar guzies 4 brasa eta erdi khanalean basa handia da.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Zelanden edo Agnoczes trebesa noroestetik eta sartzekotz behar duzu haisea khanalekoa eta hartuko tutzu segidan diren merka hau; iakiteko duzu duneko dorrea harik eta ostenderik eta blanca bergeraiño eta duna gasteko dorrea eta durnigesko dorreak dauntaza noroest esuest dorre horiek marka onak dire Carrosatik sartzeko eta ioanen tzare zundan, 5 brasetarik costeando eta hartuko duzu duna GAsteko dorrea leihorretik zergatik harri mendi batzubek baitire arriberan dorreari datxeskala ekarriko duzu dorrea hareasko puiu batzubek dire leihor aldetik untzi baten belaren zabaltazunean, hunek goardatuko zaitu darangerko bankutik, hau badoha ostendeko kostarat eta handikan Santa Cataliñako puntarat.
Iakiteko duzu borxak ezin gehiago egiñes sar-arasten bazaitu les clusen ioanen tzare costeando hala nola baldin baziñe les clanden ioanen tzare haretaiño eta emanen tutzu trois boisak Santa Cataliñarekin eta gero ioanen tzare harat merka hartan edo ioanen tzare suestean, zeren hala baitatza Carrosa lehenbiziko trois Boisetik eta gero ioanen tzare Kostabera gisa zerori iduritzen zaitzun bezala.
Iakiteko duzu menturas denbora xarres kurritzen bazindu Olandako kostan despazatzen duzula Zelande edo dela Fortunas edo dela denboras Zelandako Irlan bada gauza guzien gaiñetik dorre handi bat eta bi xume, bata bertzearen hurbil, eta izanen tutzu deskarpolen esaguzatzat harea handi batzuk zeiñetan harea hartan baita dorre handi bat luzea eta hertzia nordesteko partetik eta bertze xumeagoko bat luzea marka hautes esagutza hartuko duzu despasatu duzula Flandresko kosta eta leihor hau datza est suest edo uest noroest eta zunda zenba duzu kausituko duzu 18 edo 20 brasa etzaitezela hurbil 12 brasetarik ez hain guti hain barnasat, kosta hartan harik eta burubak ilki artean est uest hareraiño eta duzun deskubrituba entrada gero ahal zoaske istriborreko konsta bera bezala zundatzen duzula, 5 edo 6 brasetan harik eta Lesbogeseraiño, iakiteko duzu entrada hura dela bogesetik lescluserat bezala eta da baxamarean bogesen 3 brasa ioanen tzare horla eta izanen tzare abisatuba gauza guzies.
Iakiteko duzu baldin bazare menturetan ere Flandresko kostan pasatuak mongeko eta neuportuko bankua eta Zingletan ezin errepara badesakesuke kurrizazu nortean nordestean laurdenean eta ioanen tzare leku baterat zeiñari baitaritza cap de Untre. Iakiteko duzu bide hortan arruta hortan ioaten zarela kausituko duzu banku bat zeiñari baitaritza Flestande eta da luzetazunean 4 l eta zabaltazunean 12 l, eta hunetan ezta 18 brasa baiño gutiago, eta iakiteko duzu noisere kurritu baituzu nortean nordestean laurdenean 45 l kurrizazu nor nordestean eta ioanen tzare cap de Geserorat bada Ostendetik cap de Geserorat 22 l ikusiko duzu buru haren gaiñean bi mendi handi eta buruba arrasoa da, alderdi bat du noroest edo suest eta bertze alderdia nordest edo suduest noroest esuest dohan kosta, doha nogarat eta nordest esuduest datzan kosta doha apricarat noizere baitzare burubaren aldean suesteko partetik bada portuba nahi baduzun bezanbat;
iakiteko duzu partitzen zarela nieuportutik edo Mongesetarik kurritzen duzula nortean kausituko duzu leihor bat zeiñak baitaduka hauraren gaiña zeiñari baitaritza estuba eta da trebesia 32 l, eta da leihorra hareaskoa.
|