www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Itxasoko Nabigazionekoa
Piarres Etxeberri, «Etxeberri Dorre»
1677

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ixasoco nabigacionecoa, Etxeberri Dorre (Faksimilea). Txertoa, 1985

 

aurrekoa hurrengoa

LIBURU HAU DA HOIARSABALETIK ATHERATUBA

 

Aitaren eta, Semearen eta, Ispiritu seindubaren, izenean halabiz.

 

        Iakiteko duzu liburu hunetan konprenitzen direla arrutak, lekoak, zundak, eta marea kontubak, eta entradak, ezagutzak halturak halanola, lebantekoak, Espaiñiakoak, Franziakoak, Bretaniakoak, Normandiakoak, eta Picardiakoak, Flandeskoak, Angeleterrakoak, Irlandakoak, Eskosiakoak, eta Ternubakoak, halanola baitire segidan iskribatubak, plazer duten maistrubenzat edo pillotubentzat, edo itsasoan nabigatzen dutenentzat, perilletarik goardatzeko, eta lehenbizikorik Lebantekotz berzeak segidan ditubela.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu sparzellen barrena, Lebantean muillazazu 15 edo 16 brasetan bainan ezta sobera garbia.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu tarife barnean lebantean muillazazu hiriaren besteko partetik harea pilleren trebesean 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu ponatko Karnerako puntan muillazazu harea puguben trebesean 18 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu gilbartarren, muillazazu 5 brasetan hiriko portale aitzinean.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Alporisko dorreas leihorretik muillazazu, 20 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu ponantko Fugirolan muillazazu gastelubaren trebesean 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Malegede ponatko erroteran muillazazu 10 brazetan eta emanen duzu buruba hegoan, eta nahi baduzu muillatu ponatko ziten muillazazu 7 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Albenazar de ponat eta lebantean ankra zoin ona da Emazu probiza leixorrat.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebatean Kalubenako Irlan sar zaite nahi baduzun partetik Irlaren bi aldetarik leku ona da gustietan eta hartzazu Irla gerize eta muillazazu 7 brasetan eta emazu probiza leihorrat.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Ferode ponatko gastelubaren aspian muillazazu 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebantean A aguarde elemiak muillazazu 20 brasetan eta ethorriko zaitzu suesta puntaren gaiñetik.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu almerien muilazazu, 7 edo 8 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebatean kap de Gatan muillazazu 22 brasetan eta goardia egizu baxa bat baita puntan leihor hautsi batzuben trebesean zeiña baita gustia xuria.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Gely obesko portuban muillazazu 18 brasetan eta nahi baduzu muillatu les Frailezen muillazazu 15 brasetan eta ethorriko zaitzu fuduesta puntaren gaiñetik.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Mosca de Coldanen muillazazu 20 brasetan eta ethorriko zaitzu hegoa puntaren gaiñetik.

        Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu magaronen sartzaite ponako leihorraren arras eta muilazazu 10 brasetan eta emanen duzu ponantko leihorrerat probiza protu hau da Kartajenatik suduesterat.

        Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Cartagena de ponaten sar zaite erditik eta idukazu ponatko leihorrerat eta guardia egizu baxa bat baita erdian ankra zoinean ikuziko duzu baxa eta muillazazu 6 brasetan eta emanen duzu probiza leihorrat.

        Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Cartagena lebantean sartuko zare, Irlas barnetik eta Ioanen zare muillatzerat ponanko alderdirak erran den bezala.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu ponantko Cap de Palosen muillazazu 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebantean Irla de Grosen muillazazu irlaren gerisean 7 edo 8 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebantean cap d'Almuxen muillazazu dorrearen trebesean 5 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Allicanten eta zoazela ponantik sar ahal zaiteske irlas barnetik eta kaustuko duzu 6 brasa, muillazazu hiriaren aitziñean erran dudan bezala 6 brasean.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatulebantean Morianen muillazazu 12 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu au cap de Mine de ponanten muillazazu 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu endenia muillazazu hiriaren aitziñean eta hartzazu hara ioateko marea.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Balenziako plaian muillazazu 7 brasetan eta baldin nahi baduzu muillatu atherago 6 brasarano gustietan harea da.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu lebantean au cap d'Oropesa muillazazu 15 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu Tortosako afakesen sarzaite erditik guzietarik leku ona da eta muillazazu 5 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu au cap de lebanten Arimgo aldetik puntan muillazazu 12 brasetan.

        Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Barzalonako plaian de ponant muillazazu hiriaren aitziñean 10 brasetan.

 

aurrekoa hurrengoa