Segidan dire Franziako eta Bretaiñiako kostako zunda uxanteraiñokoak
Iakiteko duzu heldu bazare denbora xar batekin Arcachungo kostan muillazerat es muilla 25 brasa baino gutiagotan zeren 20 brasetan itsasoak hausten baitu.
Iakiteko duzu Cordando dorretik uest suduestean bi lekoa zabal kausituko duzula 22 brasa.
Iakiteko duzu Iruilleak nordestean 25 brasetarik izanen da leihorrat, 3 lekoa eta handik ioaten bazare nordestean itsasoak zehatuko zaitu.
Iakiteko duzu aiñetarik eta Antucharik arteanioaten bazare nor noroestean kausituko duzula 18 brasa eta halaber handik eta baletaraiño eta halaber olonaraiño kausituko duzula, 18 brasa eta iragaten duzunean Olona ugeseraiño kausituko duzula hogoi brasa Ollona gaiñean zarenean 21 brasetan ioaten bazare uest noroestean ioan tzare ugesen erdirat.
Iakiteko duzu pertuxaren gaiñean 70 brasetan izanen duzu leihorrat 20 l 60 brasetarik, 18 l 50 brasetarik, 15 l 40 brasetarik, 12 l 30 brasetarik, 7 l 25 brasetarik, 4 l eta baldin, 25 brasetan kausitzen baduzu basa izaren tzare malmisungo aldetik eta baldin kausitzen baduzu baba bezelako harriskoak izaren zare baleen aldetik edo hekien ingurubetan.
Iakiteko duzu baleak nordestean, 100 brasetarik izanen duzu leihorrat, 25 lekoa, 90 brasetarik 22 lek, 80 brasetarik 19 lek, 70 brasetarik 16 lek, 60 brasetarik 14 lek, 50 brasetarik 10 lekoa, 40 brasetarik 7 lekoa, 30 brasetarik 4 lekoa, 20 brasetarik lekoa bat eta erdi.
Iakiteko duzu Olona duzunean nordestean estean laurdenean 28 brasetarik izanen duzu Olonarat 5 lekoa eta kausituko duzu zundan harea granoa bezain larria.
Iakiteko duzu Ugesko Irla duzunean nortean 80 brasetarik izanen duzu ugesat 27 lek, 70 brasetarik, 20 lek, 60 brasetarik 15 l, 50 brasetarik 12 l, 40 brasetarik 10 l; orkaniarik eta ugesik artean Irlari hurbillago 4 edo 5 l; irlatik zabal kausituko duzu 30 brasa.
Iakiteko duzu uges duzunean nordestean 100 brasetarik izanen duzu ugesat 24 l, 90 edo 80 brasarik artean izanen duzu 14 l, 70 brasetarik 12 l, 60 brasetarik 10 l, 50 brasetarik 7 l, 40 brasetarik, 4 l, 33 brasetarik dadukazula buruba noroestean eta Irla nordestean izanen duzu ugesat 2 lekoa.
Iakiteko duzu Ugesik eta Belilarik artean arrutan kausituko duzula 27 edo 30 brasa Belilarik eta glaranik artean est suest edo uest noroesteko arrutan kausituko duzu 40 brasa.
Iakiteko duzu berila nordestean duzunean 100 brasetarik izanen duzu leihorrat 21 l, 90 brasetarik 18 l, 80 brasetarik 15 lek, 70 brasetarik 11 l, 60 brasetarol 5 edo 6 l, 50 brasetarik lekoa bat eta erdi.
Iakiteko duzu Irla de Groy duzunean nordestean 55 brasetarik izanen duzu groiarat 2 l eta kausituko duzu basa ioaten zarela 3 l zabal Pesmarcik uest noroestean doblatuko tutzu saiñak eta baldin marea badoha hartuko duzu estetik edo uestetik zeren goaiak hagitz baitoas utanant edo saiñetarat.
Iakiteko duzu glanan nortean duzunean 100 brasetarik izanen duzu leihorrat 24 l, 90 brasetarik 20 l, 80 brasetarik 18 l, 70 brasetarik 12 l, 60 brasetarik 7 l, 55 brasetarik 4 lek.
Iakiteko duzu glanan duzunean nornordestean 100 brasetarik, izanen duzu glananat 22 l, 90 brasetarik 18 l, 80 brasetarik 16 l, 70 brasetarik 12 l, 60 brasetarik 7 l, 50 brasetarik nahi baduzu 2 lekoa.
Iakiteko duzu Pesmare duzunean nortean izanen duzu leihorrat 100 brasetarik 20 l, 90 brasetarik 17 l, 80 brasetarik 14 l, 70 brasetarik 8 l, 60 brasetarik 6 l, 50 brasetarik 2 lekoa.
Iakiteko duzu Pespare duzunean nornordestean 100 brasetarik izanen duzu leihorrat 17 l, 90 brasetarik 14 l, 80 brasetarik 11 l, 70 brasetarik 8 l, 60 brasetarik 5 lekoa, 50 brasetarik lekoa bat eta erdi.
Iakiteko duzu saiñak ditutzunean nortean 100 brasetarik izanen duzu leihorrat 15 l, 90 brasetarik nahi baduzu nahi baduzu , 80 brasetarik nahi baduzu nahi baduzu l, 70 brasetarik nahi baduzu nahi baduzu l, 50 brasetarik lekoa bat eta erdi eta ez ioan gutiago ara zergatik saiñen beren kontra da 50 brasa.
Iakiteko duzu saiñak ditutzunean nornordestean 100 bras, kausituko duzun dan maskor larriak hautziak eta zunda guzia sartuko zaitzu basan.
Iakiteko duzu Lirlesen trebesean 76 brasetan kausituko duzu harze xuriak xeheak, zeinbait hautsi eta gero sartuko zare harea larrian.
Iakiteko duzu outanant gaiñaean 60 brasetan kausituko duzu baa norteko arrutan zoazela eta baldin marea badoha itsasoak zehatuko zaitu glananik eta pesmarquik artean arrutan da 40 bras. Gauza bera Pesmarkik eta saiñik artean audierna gaiñean kausituko duzu basa saiñik eta uchanti artean nortesuko arrutan, da 50 brasa goardia emozu mareak hagitz manatzen du Lirlesko senadirat eta utananko aldaketarat ere.
Iakiteko duzu ioaten zarela Belisla gaiñetik saiñen bilha atheko haizearekin ez ioan 55 brasa baiño guziagotarik eta zoaz 60 brasetarik uest noroesteko arrutan eta noizere baitzare glanan edo Pesmark bezain aitziña ez baxa 60 brasetarik baldin atheko haizea bada 60 brasa horiok segituko saiskitzu saiñetaraiño baita hek doblatu eta ere ordean uest noroesteko arrutan.
Iakiteko duzu glananik eta Pesmarquik artean kausituko duzu 60 brasetan basa eta segituko zaitzu brazaia hori audiernaraiño eta utanantraiño handik harat zundan kausituko duzu haiñitz kolore eta izaren duzu 60 brasetarik leihorrat 4 edo 5 lekoa.
Iakiteko duzu unzi bat baldin bada zaiñetako puntaren basterretan atrapatuko duzu 50 brasa eta punta beraren gainean 20 brasa eta puntas barnetik 40 brasa zeren baitire putzubak, zunda zazu mais zeren 45 brasetarik 40 brasetaraiño guzietan arrokak baitire.
Iakiteko duzu zaiñetako arranzalek diotela badirela bi baxa zaiñetarik est uest 24 lekoa, zabal halaber lekoa bat zabal badirela 3 baxa zaiñetan baxa marean deskubritzen baitire zaiñei baitaritzate baxen freredesateko baxen kontra bada 45 brasa eta leihorreko baxen kontr bada 40 zaiñen gaiñean abisatuba izanen zare ez hurbilzeas 50 brasa baiño gutiagotarat.
|