|
Segidan dire cap de Rutk nola ioan behar den Irla de Perza basterretarat, eta hetako arrutak eta portubak eta ankrazoiñak
Iakin behar duzu Cap de Ray eta xoritako Irlak daunzala noroest suest, eta dire hogoi eta sei lekoa, baiñan iakin behar duzu lekuhetan hagitz dabilzala goaia handiak ezin konturik emaneskoak, eta halaber iakiteko duzu xoritako Irles santakurutz alderat hagitz direla leku gaiztoak, sekera haiñitz eta baxa haiñitz; hartakotz eman behar da arruta nortean noroestean laurdenean, edo gutienean nor noroestean hartzen duzula pahur bat nortean noroestean laurdenetik harik eta estimatzen duzun artean ekarri ditutzula xoritako Irlak suduestean hegoan laurdenerat edo suduesterat bertzela ematen baduzu arruta noroesteratago beldurtazun handia hartu beharko duzu beldurres goaiak eraman zaitzan xoritako irletarat, eta handik emanen duzu arruta kartak ematen darotzun arrutan denboraren errespetarat, nitas denas nahiago nuke iduki aphur bat natiskoteko leihorrarekin, zeren natiskoten leihor handiak baitire eta urrundanik ageri baitire, eta asaiatuko zare Irla de Capusalen edo esperen deitzen dute bona Bentura haren bilha ioaterat.
Iakiteko duzu nahi baduzu amarratu Irla de Capusalen amarratuko zare baldin albirant bazare grabaren trebesean kaiatik unzirat adiarazi dezakezun bezala oihuba noroesteko partetik.
Iakiteko duzu Irla de Perza dela Irla halto bat eta irla de erditik xilahatuba eta xilho hartarik pasatzen da marean xalupa batetik berzera. Iakiteko duzu irla hartaraiño ensekatzen dela baxamarean.
Iakiteko duzu han muillatzekotz muilatzen dutela irla Gerize harturik leihorras suesteko partetik, han amarratzekotz. Iakiteko duzu amarra hagitz onak behar direla eta ungi behar dire lauiatu, zeren haiñitz aldis goaia alde batetik eta haizea berzetik, eta unzia den lekuban estuzu izaren haize erratekotik eta goaiak alxarasten duben esklataiak hagitz unziari arrola arasten dio, eta handik arrokek kableak pikatzen dituste, hartarakotz ematen tuste eprezukiko lauia batzubek piñus, zeiñak baitire tirtotxa bezain arin, eta errekuritzen tuste igande gusties arranzalek bertze obra gustiak utzirik.
Iakiteko duzu Irla de Perce eta Forcemolueko Irla xumea daunza nordest suduest, eta dire hirur lekoa xume; Forsemolueko Irla punta beraren gaiñean da Irla Percerik eta forcemoluerik arteko bide hark badirudi baia bat baiñan barne hartan ezta barratxo bat baizen, eta barna hartarat ezta ioaten unzirik.
Iakiteko duzu Forcemulueko puntan badela senadi bat zeiñetan Caispekoek hart grata egiten baitute, eta unzi xume batzubek amarratzen dire eta egiten kostera leihorras nordesteko partetik edo kaispeko aldetik.
Iakiteko duzu Forsemolueko punta eta caipesko punta dire nordest suduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik, eta dire hirur lekoa, eta Caispeko puntak badu Irla xume bat puntan ez hari sobera hurbil denbora kalmekin, zeren erremulia handia dabilla bira.
Iakiteko duzu handik eta graberat edo unziek muillatzen duten lekurat bada lekoa xume bat eta han amarratzen tuste unziak kaiaren trebesean eta finkatzen dute probiza leihorrean.
Halaber, baldin ioan nahi baduzu fundamenerat edo dela amarra gabes edo berze fazoiñes, ioanen zare istiborreko leihorra bezala apur bat amor egiten diozula harik eta ababorreko ladeko hareazko puntaraiño, eta egiñen diozu amor hagitz punta hari, zeren lehenik egorri behar baituzu xalupa buiaren ematerat ea non den ur xumearen punta, eta utziko duzu buia hura leihor aldetik, eta gero buia doblatu ondon ioanen zare ababorreko alderat plazer duzun leihor, eta emanen duzu kable on bat edo ahalik hoberena noroesteko baiarat, eta berzeak zure komoditaterat.
Iakiteko duzu irla de perceko suduesteko burua eta chegoanchisco punta daunzala nordest suduest harzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik, eta dire hamasei lekoa.
Iakiteko duzu chegoanchisko puntari etzaiskola hurbildu behar hemezorzi brasa baino gutiagotarat, zeren handik bi agustat egin baino lehen izaren duzu hamabi brasa Chegoanchisko kosta gustian Karakik iragan artean, eta hamabi brasetarik berze bi agustaren burukotz kurri edo lau eta leku batzubetan ikusiko duzu leihorrat zarela bi lekoa, eta izanen duzu lau brasa eta hainitz lekutan menturas izaren zare lekoa baten arrastoa zabal, baxamarean xalupa enkailla daiteke gehien lekutan harea gogorra da chegoanchisko punta beraren gaiñean harea pugubek urrun diraute eta izaren zare abisatuba chegoanchisko puntatik eta Karakik iragan artean leihorhek hagitz dire arrasoak eta planak, zeiñetan ezpaita posible leihorrik ezagutzen ungi, non estuzun xalupa leihorrat egorzen edo behartu hura ezagutuko dubenak pezabiako leihorrak ezagutu, zeren norteko leihorrek mendi ezagutzekoak baitire, eta ezagutu ondoan leihor hetarikako arruten arrespetura hobekienik ezagutzen dute; hartakotz eman ditugu hemen hetako arrutak, iakiteko duzu xeken zeina baita pezebiakoak grata egiten duben lekuba, eta Chigoanchis daunza nort esu hartzen duzula aphur bat noroestetik, eta dire 12 lekoa.
Halaber iakin behar duzu Pezebiak eta estanzia daunza edo Pecheguy daritzan baia nordest suduest, eta dire hamalau lekoa, bainan iakiteko duzu menturas handik zerbiat beharres ioaten bazare estanzia hura da baian barna, baiñan iakiteko duzu noizere baitzare xaluparekin edo garraioarekin tarte herzi batean eta baldin ioaten bazare baxamara denean, ioanen zare sarzean istiborreko puntarat iendeen etxatzerat, zeren baxamarean xaluparik ezta iraganen baldin khanalen berria espadaki estanziarat eta estanzia da punta hartarik bigarren senoan, eta ezta ageri harik eta bererat ioan artean istiborreko aldean egizu kontu badela puntatik lekoa erdi bat.
Iakiteko duzu baldin bazabilza luietan hagitz dabilzala goaia handiak, eta komunski esterat hartzen dubela nordestetik, eta baldin bazare segoanchisko aldetik ez hurbil hemezorzi braza baino gutiagotarat, eta baldin bazare norteko partetik ez hurbil hogoi eta bortz brasa baiño gutiagotarat, baldin ioan behar baduzu Karakirat eta baldin gerthatzen bazare chegoanchisko aldetik eta kalmatzen bazaitzu, hobeki egiñen duzu iotea hemezortzi brasetarat han muillatzen baduzu, zeren berzela goaiak koratuko zaitu.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu edo sarthu chegoanchisen ioanen zare suduesteko punta suesterat ekarri artean, eta muillatuko duzu hemezortzi brasetan, eta handik hartuko duzu marea, eta denbora sartzekoa lehenetan ematen zitusten buiak han sartzekotz, bainan diote khanalaren entrada deskubritus gerostik ioan behar dubela suduesteko punta bererat, eta bethi ur handia kausituko dubela, baiñan niri apredizenzat leheneko zaharren legea hobe zait buien ematea: hango penagatik barnat sarthus gerostik ioan behar duzu muillatzera entradas den ababorreko punta arraso baten gerizerat, edo lehenbiziko punta meharraren gerizerat, zeiña baita piñalak egiten ditusten punta, eta kaia egiten dutena, eta ioanen zare amarratzera kaia egiten den lekurat, eta hañitzek ematen dute probiza leihorrat.
Halaber iakin behar duzu nahi baduzu sarthu Karakiken, lehenik egorriko duzu xalupa buien khanalean ematerat eta lehenbiziko aingura muillatu behar duben lekuban ematerat, baiñan khanalean hobe liteske bi aldetarik ematea, zeren ez baten bezala baita khanala, eta khanalak badirau lekoa baten arrastoa arradarat ioan behar du hamabi brasetarat, eta handik hartu behar du haize largoa eta marea.
Iakiteko duzu Karaxiko Irla hagitz dela gaitz ezagutzea, zeren ezpaita apart zerthanetik, eta irla bera oihana baitu zerthanak bezala.
Halaber nahi baduzu ioan Pezebiakat ioanen zare senadi hartan edo portu hartan den leihorrik haltoenaren trebeserat, zeiña baita sarzean ababorreko aldearekin, eta ethorriko zaitzu noroesta leihor handien haren gaiñetik, eta muillatuko duzu leihorretik bi agusta zabal, eta han zarela seguratzekotz mendi handi harik eta grabarik artean bada barratxo bat zeiñetan sartzen baitire xalupak.
|
|