Segidan dire Irlandako portutako entradak eta ezagutzak
Iakiteko duzu Blanquetinek duela suduesteko burua xumea itsaso aldetik eta baitu bi Irla eta burutik hurbillena du arrazoena eta itsaso alderat dena da handiena, eta da biribilla, eta haltoa, eta badu muillatzekotzat leku ona suestetik eta nordesteraiño Blanquetinetik eta Iocleraiño badire 2 lekoa, Iocle hura da mareasko portua, eta badu irla bat itsaso aldetik santa Clara irla bezalakoa.
Iakiteko duzu Iocletik armorrat badirela 2 lekoa; armorek badu arroka bat eta eskatadi bat, eta buruan badu baxa bat kable bat zabal barnean putzu ona da, 5 brasa ur etxe hautsi baten aitziñean, eta noizere baitzare putzuan ikusiko duzu eskilla-dorre halto bat eta idukiko duzu abrio suesteraiño.
Iakiteko duzu Dartunelagetik eta condorat badire 5 lekoa, Kondorda Rosik eta Port benturatik artean bada portuas suduesteko partetik Irla bates Bristoalgoa bezain handia; portuaren entradan bada Irla bat baiñan ez hain handia, Irla alderako bi punta eta bada 12 edo 14 brasa, eta baldin bazoas marketan puntarat baiño lehen ikusiko duzu puntan Iar+toki bat, eta ioanen tzare xuxen harat, zeren guzietan leku segura da, eta ioanen zare Clasieren kontra kontra, zeren baitire baxa itsuak kantoin guzietarik, muillazazu 10 edo 11 brasetan, Portu huntan Irlas esteko partetik edo uesteko partetik; Portu hunek badu esteko puntaren gaiñean dorre bat, eta hunetan ezaguza aha dezakezuke.
Iakiteko duzu nahi baduzu ezagutu drosei eta haren Irlak heldu zarela itsasotik ikusiko duzu hegoako partetik trebesean bi mendi haundi esteko partearekin, estuzu ikusiko leihor garabik lekat cap de Clara 3 lekoa biren eta brianen alderat esteko partetik, eta heldu zarela itsasotik, ikusiko duzu mendi handi bat est suesteko partetik; briango entradan baidre bibarra, ikusiko duzu gastelu xuri bat eta entradas uesteko partetik badu baxa bat bi eskatadiren trebesean, eta entrada datza nornordest susuduest.
Iakiteko duzu ioaten zarela uesteko burutik cap de Clararat ikusiko tutzu bi edo hirur mendi halto biribilak, zeiñak baitirudite irlak, eta badirudite itsaso zabaletik cap de Clara, eta bada mendi biribil bat norteko leihor guziak egiten du arraso lekat erran diren mendi hek eta hunela ezagutuko tutzu leihorrak, eta gero ikusiko duzu 7 Chateix eta arraso egiten du irla baten gisa, eta baidre gastelu bat edo bia Cabobiesos beherago, eta itsasorat lekoa heren bat badu baxa bat.
Iakiteko duzu baldin bazare cabobiesorik eta 7 Chateusik artean ikusiko duzu cabobiesos gaiñetik mendi biribil bat, hartas uesterago eta berze mendi bat galea baten gisa lehenekoa baiño handiago eta luzeago, eta ikusiko duzu bertze bat uesteko partetik zoas erdirat, nola cabobiesotik egiten baitu baxoa eta biribilla ioaten zarela hegoan cabobieso gaiñean leihor guziak egiten du arraso eta ikusiko duzu gastelu bat esteko partetik eta estuzu ikusiko bertze mendirik harik eta Ioclerano 7 Chateusen gaiñean uesteko partetik badu mendi handi doble bat bertzeak baiño handiago.
Iakiteko duzu Coerca de la Cabobiesotik 5 lekoa eta coercako entradatik uesteko alderat ikusiko duzu buru eder bat eta arrasoa arriberan eta leihor guzia hagitz da plana arradas nordestetik badirudi badela bertze arrada bat baiñan ezta, eta gero ikusiko duzu lalte de Mongarbay lalteren behereko ladean est suesteko partetik dire ocla eta Iocle biak dire mareasko portuak.
Iakiteko duzu Iocle gaiñean ikusiko duzu mendi handi bat eskonkarbaikoa bezain handia eta mendi hark baitu sei piller xorroits eta noizere izanen baituzu piller hura nornordestean; izanen duzu Iocleco entrada nornoroestean Iocles uestetik bado irla bat eta harea bat baiñan hau ezta Iocle bezain handi eta est nordesteko partetik bada buru eder bat.
Iakiteko duzu Mongarbay dela mendi bat eta ezta kosta guzian lekurik hain haltorik, noroesteko partetik egiten du arrasoena eta est suesteko partetik badu herreka bat, Mongarbaitik Gatasurderat badire 7 lekoa.
|