Segidan dire Galesko portutako entradak eta mirafurdeko portutako entradak
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu Caldeien zarra zaite Caldeko Irlan eta emazu Irla suestean eta noizere deskubrituko baituzu Irla Barneko eskilla-dorre xumea muillazazu herrriaren trebesean eta izanen duzu baxamarean lau braza eta erdi eta plemarean 11 brasa.
Iakiteko duzu nahi baduzu sarthu mirasurden barna entrada d'Atza est uest eta ioanen tzare ababorreko puntaren erdirat bezala, bada Eliza bat eta iragaten duzunean Ermita bat zeiña baita istiborreko aldean eta muillatuko duzu 5 brasetan, eta nahi baduzu esagutu mirasurdeko portua, bada herri bat zeiñari baitaritza dulle, ikusiko duzu ababorreko buruan Irles itsasoko aldetik lekoa bat zabal Farrilonsetarik esteko partetik eta bada harea bat portutik hurbil, eta leihorrean esteko partetik guzia da plana eta arrasoa, eta egiten du hirur buru balire bezala.
Iakiteko duzu plemarean Caldey dela luzeago eta betheago, eta bada Eliza biribil bat zeiñak baitirudi gastelua eta Caldeies esteko partetik ikusiko duzu arroka bat hirias est nordesteko partetik han da portua zeiñetan egoten baitire baxamarean ensekean; kaldeik eta tenebiyrik artean badire baxa gaisto batzuek zeiñetan estalzen baitire marea erditan eta heldu bazare Caldeitik mirafurderat bada baxa bat aitziñean eta begirautzu hurbilzeaganik atherat ilkizen den entradari eta baxagatik guardatzeagatik idukazu Caldey deskubritua leihorras kanpotik eta baxa da esteko puntaren trebesean, eta gero doblatzen duzunean estuzu deuzenzat beldur behar eta ioanen tzare muillatzerat.
|