|
Segidan dire Sen Pieretarik hasi eta Cap de Grateraiñoko arrutak eta entradak, eta errekistak
Iakiteko duzu Sen Pierretako uesteko burua eta Angeleterrako uesteko burua dauntzala noroest suest eta dire batetik bertzera 6 lekoa.
Iakiteko duzu S Pieretarik eta Cadarrairat dela arruta noroestean uestean laurdenean hartzen duzula apur bat noroestetik edo esperen suestean estean laurdenean hartzen duzula apur bat suestetik eta dire 38 l, baiñan iakiteko duzu S Pieretarik eta Cadaraik arteko kosta edo Berjesak deitzen direnak leku gaistoa dela, ezta baxa itzurik eta baxa ageririk eta irla xumerik baizen halaber iakin behar duzu goaia handiak dabilzala ezen konturik emaneskoak, baita.
Iakiteko duzu Cadarrayko hegoako burua eta norteko burua dauntzala nort esu, eta dire 4 lekoa ; iakin behar duzu hegoako burutik lekoa erdi bat edo bi herenetan zabal hegoak burutik uest noroestean badirela bi baxa zeiñaz doidoia ageri baitire, eta itsasorik batere denean hekien gaiñean hausten baitute. Halaber iakin behar duzu bi buruen artean dela portuba, zeiña baita Irla Arraso batean, eta da norteko buruaren aldean. Halaber iakin behar duzu Portu xar bat dela eta nahi baduzu muillatu hango arradan muillatuko duzu zertaneko Ithurriaren trebesean, aingurak izanen diren lekuan, harea gogorra da eta hartarakotz han ere perill izanen duzu ibilzeas caseando, eta baldin eta ioaten bazare caseando atherat gustietan arrokarik baizen ezta, hartarakotz izanen zare abisatua nezesitateak baizen ez harat eramatekotz.
Iakiteko duzu cap d'Arrayko norteko burua eta ulicilloko portua dauntzala est uest hartzen duzula laurden bat nordestetik edo suduestetik eta dire 12 lekoa. Iakin behar duzu ulizilho ezagutzekotzat badela Cadarrayk eta ulicilhorik artean bide erditan barratxo bat, zeiñetan Xalupak sartzen baitire. Halaber iakin behar duzu berak baduela sarzean istiborreko aldetik irla bat, zeiñak baitu oihana gaiñean irlarik eta zertanarik artean baxamarean ezta ibilliko xaluparik, zeren ensekatzen baita. Halaber iakin behar duzu Irlaren arrasean atheko aldetik dela lau edo sei brasa ur eta noizere sartu nahi baituzu egiñen diozu amor istiborreko hareasko puntari apur bat, zeren puntas Barneko aldetik baita ur xumea puntako harea hartan berean ondan ioanen zare istiborreko alderat lehenbiziko oihanaren trebeserat muillatzerat edo plazer duzun lekurat eta nahi baduzu emanen duzu probisa leihorrat.
Halaber, heldu zarenean athetik iakitekotz ea non den ulicilloko portua, ioanen zare fundamenean den mendirik handienetarat eta han kausituko ditutzu erran diren merka hauk eta potua. Halaber iakin behar duzu portu hark badirudiela athetikan estela unziaren egoteko lekurik harik eta bereran ioan artean, eta barnat sartus gerostikan hagitz da leku ona eta segura.
Halaber iakin behar duzu Cadarrayko norteko burua eta Sen Georgeko suduesteo punta dauntzala nor nordest susuduest eta dire 10 lekoa; halaber suduesteko puntatik eta Irlarat dire 2 lekoa.
Iakiteko duzu nahi baduzu sartu Sen Georgen Irla ababorreko aldetik utzirik ioan behar duzu zertanaren aldetik, zeren bitu zubi bat Irlako aldeti ur xumea duena, eta ioan beharko duzu hagitz barna zertaneko leihorra bezala muillatzerat, baiñan ezta handik sartzen untzi guti baizen eta guti kallatzen dutenak edo f[leu]ltak baizen. Nahi baduzu sartu Irla istiborretik utzirik entrada nausitik, deskubrizazu entrada gustia, zeren nordesteko puntak baititu baxak lekoa heren bat zabal bethi hausten dutenak, eta deskubritu ondoan ioanen tzare heooan barna harik eta irlako nordesteko punta ekar dezakezun artean noroesterat, hartzen duzula laurden erdi bat uestetik eta orduban izanen duzu barratxoa trebesean edo deus gutirik barnean suestean estean laurdenean, baiñan behar duzu hartu zabaltasuna leihorretik edo zerthanetik lekoa erdi baten inguruba.
Halaber iakin behar duzu Sen Georgetik Oporportuko entradarat direla 7 lekoa eta auntza nordest suduest hartzen duzula apur bat nortetik edo hegoatik.
Halaber iakin behar duzu Sen Georgetik eta Portu Xarrerat direla 3 lekoa eta da Portu Xarra buru handi askenekoaren aspian.
Iakiteko duzu Portu Xarretik eta Oporportuko entradart direla lau lekoa eta gustietan kosta arrasoa da platanadi bat bezala, eta apartatuko zaisko apur bat kosta hari, zeren arroka batzuk badire kosta bera bezala, eta noizere baitzare puntan, iakin behar duzu punta har baduela zubi bat zeiña baithoa trebeserat edo baia erdirat bezala, hartarakotz bada erabilliko duzu bethi zunda, zeren zubiaren gaiñean ur xumea baita hartarakotz bada deskubrituko duzu baia guzia nordesteko arruta hartan hartzen duzula apur bat nortetik, eta noizere baitu gustia deskubritua, ioanen zare grauaden leihorraren aldetik edo idukiko duzu barnerakoan istiborreko aldeko leihorrarekin eta grauada kosta Platanadi iduri hartan, eta ioanen zare barnat harik eta ababorreko leihorrean den buru handiaren trebeseraiño eta muillatuko duzu grabaren eta buruharen trebesean baldin unzi handia baduzu muillatuko duzu buru handi hartarik abusta bat zabal, 16 edo 18 brasetan. Iakiteko duzu bertze batzuek muillatzen dutela grabetik bi abusta zabal, baiñan abisatzen zaitut Oporportuko puntatik nor noroestean barna badirela bi baxa itsu lekoa bat edo bat eterdi zabal leihorrerik, zeiñetan hagitz behar baitu itsasoa eder baldin hekien gaiñean itsasoak hausten espadu. Halaber abisatzen zaitut Sen Georgetik zoazenean eta oporreko baia deskubritzen duzunean ez sobera kurri aitziñat, zeren barraxoko alderat baxak baitire.
Gero iakin behar duzu badirela bi senadi buru hartarik eta tres Irletako Grat lekuraiñokoan, eta diraute senadihek bi lekoa, eta Grat lekua da oporportutik bigarren burutik tarte batean berehala, Grat lekuko burua da buru bels handi bat; handik baduzu berze buru handi bat tres Irletako burua baiño lehen, eta gero ondoko punta edo burua izanen da Tres Irletan sartzeko burua edo deitzen dutena Fraideko burua; baldin nahi baduzu sartu edo ioan tres Irletan muillatzerat ioanen tzare Irla guziak ababorretik utzirik, eta ioanen zare Fraideari d'atxequan leihorraren arras, eta kausituko duzu senadi handi bat zeiñari baitaritza baia xarra; hura iragan eta ondoan ikusiko duzu barnat sarzeko entrada, eta sarzean ababorreko aldetik duela graba hartarakotz bada ioanen zare zertanarik eta grabarik artetik apur bat amor egiten diozula grabeko puntari, zeren mihi bat baitu, eta ondoan ioanen zare barnat muillatzerat grabaren trebeserat edo plazer duzun lekurat, zeren susuesteko haizeak zeinbait aldis ezin erranesko haizeak egiten baitu portu hartan.
Halaber iakin behar duzu portutxoko suduesteko puntarik eta baia ederrarik artean badela portu bat zeiñetarat ioaten baitire portutxorat doazen unziak edo dela bankas edo haizea kontra izanes, eta portu hura deitzen da aingura xarreko portua, eta da portutxo suduesteko puntatik harat bi lekoa xume, eta daunza nort nordest susuduest.
Iakiteko duzu tres Irletarik lau lekoaetan direla kosteler bat edo baia ederretik suduesterat bi lekoetan, zeiñetan xalupa leihorrat lanxatuko baituzu eta emanen itsasoaren perillik izanen estuben lekura.
Iakiteko duzu Portutxoan sarthu nahi baduzu lehenbizirik egorri behar duzu xalupa leihorrat, baldin unzi handia baduzu ematerat buia bat blanxadiko puntaren gaiñean den ur xumean; blanxadia da sarzean ababorretik eta utziko duzu buia hura sarzean ababorretik, eta ioanen zare buia hari apur bat amor egiten diozula, baiñan zenbait gerthazen da zirga istibor alderat edo zertanerat ematen dutela hartarakotz ori liteke han hartuko den penagatik, han ere eman ledin buia bat, zundas miraturik ea non den athereneko punta, zeiña baita deus gutirik barnean berze buia izanen den trebesean; halaber iakin behar duzu lehen erran dut on litekela istiborreko aldean ematean buia, orai hobeki erranen darotzut khanalaren erdiaz aphur bat sarzean, istiborreko aldetik badela blanxadi zuri bat, zeiñaren gaiñean baxamarean baita sei beso ur, eta hartan emanen duzu buia bat, ezta urrun handi blanxadiaren puntaren trebesetik, eta utziko duzu hura sarzean istiborretik entrada hura hagitz da xumea buia batetik bertzerat, eta da baxamarean hirur braza ur, eta baldin baxamarean ioaten bazare zertaneko blanxadi hartan buia ematerat ikusiko duzu bera zuri xuria, eta noizere sartzen baitzare zar zaite barnat istiborreko alderat bezala harik eta ithurriaren trebeseraiño bezala, eta muillatuko duzu; muillatu ondoan emanen duzu amarra bat blanxadirat, unzia eramatekotz kaiaren trebeserat, eta han amarratzen dute lau amarretan aitzen gibeletarik xalupa buthatzen dutenean ezkus kaiatik arrabik hartu gabe unzirat dohaken gisa portutxoa, nola baita xilo bat menturas xalupan ioaten direnak baldin aprendizak badire eta iragaten badire suesterat arrapatuko dute tarte bat portutxoas suesteratago, zeina deitzen baitute barbort zilho, baiñan iakiteko duzu portutxoak badubela irla bat erdian, zeiñetan hirurgarrenak arrain aphainzeko kaia egiten baitu, baiñan Barbot xillok estu halako irlarik, huntan ezagutuko duzu portutxoa egizu kontu dela batetik bertzera musketa tiro baten arrastoa.
Halaber iakiteko duzu baldin ioaten bazare Barbort xilotik suesteratago halaber bertze musketa tiro kolpe bat kausituko duzu baia bat zeiña deitzen baita portutxo zaharra, bainan munduba portutxoan unzia amarratzen atrebitus gerostik esta ioaten harat unzirik.
Halaber iakin behar duzu nahi baduzu sarthu ferrolgo portuban, eztela errekistarik amuixtik eta ferrolgo artean, eta ferrolek du entradaren erdian irla bat grau puska bat dubela, eta grabarik eta irlarik artean da baxa handi bat arroka ageri bat edo irla bat, eta da graba sartzean ababorreko aldetik, eta ioanen zare muillatzerat irla ababorretik usten duzula plazer duzun lekurat; batzubek ematen dute probisa grabean finkaturik, bertzeek amarratzen dute plazer duten lekuan, zerrori darrotzut hori.
Halaber iakin behar duzu unziak herrirat bela egitekos ioaten direla ferrol zaharrerat edo Españolek deitzen dute etxaire; portu hura da ferroldik lehenbiziko senadian eta amarratzen dire unziak senadi haren uesteko burubaren kontra probisa ematen dutela leihorrat, eta handik harzen dute denbora bela egitekotz, eta da senadi hura noroesteko partetik edo amuixko partetik.
Hemen emanen dut abisu bat baia hartan dabilza pilotu edo maistru lekuko berria eztakitenei arruta hautan tronpa estaitezen hagitz direla leku hartan goaia ezin konturik emaneskoak, eta komunski goaiek hagitz manatzen dute hegoako aldeko leihorrerat hartarakotz idukiko duzu baia erdiarekin edo aphur bat balsamuko leihorrarekin; halaber iakin behar duzu baldin bazare baia erdian aboatzen dudala kanporat ilkitzekos kanal hura datzala estuest, baiñan hartu behar duzu laurden erdi bat nordestetik han abilzan goaiengatik eta esparanza dut ungi ioanen zarela.
|
|