Segidan dire Saltesko Irletarik eta Oliereraiño eta Christeraiño eta Beualmaresraiñoko trebesiak
Halaber Baldresi eta Garmensiko Irla nordest suduest eta dire 18 lekoa Baldresinek baitu ezagutzazat buruas kanpotik bi irla eta pasaia ona du hegien artetik eta badu mendi bat eta etradan badu irla bat zeiñak pasaia ona baitu barneko aldetik eta iragaten bazare kanpoko aldetik guardia emozu baxa bati, zeina [Unita] irlatikan kable bat apart eta noizere pasatu baituzu baxa muilla ahal dezakezu 20 brasetan.
Halaber iakin behar duzu Baldresitik eta Carabantko entradarat badirela 4 l; kosta hura datza nor nordest susuduest Carabanen trebesan den menditik, eta olierat badire 6 lekoa eta mendia eta Cadolier dauntza noroest esuest hartzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik, ta olierko buruak badirudi cap de Toro gaiñean badu Ispillon iduri bat eta badu Irla bat hurbillean susuduestetik Caraboneko entradako leihorra Oliereraiñokoa leihor arrasoa da, olierik urruitidañikan egiten du saihetzean Irlak balitu bezala.
Halaber Baldreseko Irlak eta holier nort esu eta dire 12 lekoa Carabneko entradaren badire mendijak zeñak baitire Carabaneko aldaketan barneko aldetik beaulmareseraiño.
Halaber iakiteko duzu holierko buruaren gaiñean leku ona da muillatzeko eskilla-dorrea uest suduestean eta punta noroestean uestean laurdenean eta izanen duzu abrio uest noroestetik nordesteraiño heldu zarela holiertik begirautzu baxa batetarik zeiña baita estalia eta saistoa.
Halaber Dholier eta Curyko Irla nort esu hartzen duzula laurden bat nordestetik edo suduestetik eta dire 2 lekoa eta Irla hark badirudi pika ba luxe luxea; irla hartarik L'Ermitarat badire 6 lekoa eta pausu ona da parte guzietan eta dauntza est nordest uest suduest.
Halaber Ermiteko burua eta beaulmaresko Irla noroest esuest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire 4 l beaulmaresko puntako entradako Irlak badirau Kanporat puntatikan eta bada baxa halto bat zeiña ageri baita jusent laurdenas gerostik zertaneko aldetik baditu erroak eta nahi baduzu sarthu iduki behar duzu behar duzu deskubritua suesteko burua harik eta lehenbiziko zertaneko pasatuartean zara zaite istiborreko alderat han zinduben zunda berzan eta ez ioan khanalaren gaiñerat zeren baxak baitire.
Halaber Balmaresko irlatiketa Goienerat badire bi lekoa eta daunza nordest esuduest goiene da leihor halto bat, eta badirudi irla eta nahi baduzu muillatuko duzu 5 brasetan eta izanen duzu abrio suestetik eta uesteraiño baiñan esta garbia Ermitaren aitziñean garbia da.
Halaber iakin behar duzu Beaulmaresetarik ioatekotz khristrerat eramazula goiene buru harekin zeiña baita handikan lekoa batean gehiago khristre eramazu deskubritua galea baten luzetazunean noizere baitzare barrako entradan ikusiko tutzu Gasteluak eta noizere baituzu bat emanak, orduan izanen zare hers isenean goiene eta Port menut daunza est uest eta dire 8 lek.
|