Segidan dire Espaiñiako trebesiak nort esu arrutan
Iakiteko duzu Bokalzaharra eta Ondarrabiako, Igere dauntzala nordest esuduest harzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik eta dire batetik bertzera, 10 lekoa.
Iakiteko duzu Bokal Zaharra eta Punta mala, nor esu hartzen duzula aphur bat noroestetik edo suestetik eta dire batetik bertzera, 18 l.
Iakiteko duzu Punta mala, nort esu hartzen duzula nordestetik edo suduestetik eta dire 18 l.
Iakiteko duzu Donibane eta Bordeleko aiñak nort esu eta dire batetik bertzera 45 l.
Iakiteko duzu Armainnaca eta Chardinneroko buruba nort esu eta dire batetik bertzera, 5 l.
Iakiteko duzu Pasaie eta Antucha nort esu eta dire, 55 l.
Iakiteko duzu Donostia eta Seint Estenne Dars nort esu eta dire, 60 l.
Iakiteko duzu Gethariak eta Baleak nort esu eta dire, 60 l.
Iakiteko duzu Mutriko eta Sen-Gil nort esu eta dire, 60 l.
Iakiteko duzu Machicacu eta Huge[ nahi baduzu ] nort esu eta dire 65 l; arruta hortan guardia emozute orkaniei.
Iakiteko duzu Zentoiña eta Berila nort esu eta dire, 80 l.
Iakiteko duzu Saint Andrer eta Irla de Groy nort esu eta dire, 85 l.
Iakiteko duzu Sen Vicente de la Barquera eta Glaran nort esu, eta dire batetik bertzera, 80 l.
Iakiteko duzu Lannes eta Pesmare nort esu eta dire, 90 l.
Iakiteko duzu Villa-Viziosa eta Outannant nort esu eta dire, 95 l.
Iakiteko duzu Cap de Pena eta Zaiñak nort esu hartzen duzula aphur bat nordestetik edo suduestetik eta dire batetik bertzera, 95 l.
Iakiteko duzu Arribedaustik eta Zurlingarat nort esu eta dire, 135 l.
Iakiteko duzu Sen Sabriango Irlak eta Gatafurgeko dorrea nort esu eta dire batetik bertzera, 120 l.
Iakiteko duzu Cap de Priol eta Gabobiezo nort esu eta dire 100 l.
Iakiteko duzu Cap de Turriane eta cap de Clara nort esu eta dire batetik bertzera, 140 l.
|