Segidan da deniz Diapan erregeren ordenaz pilotukoa irakazten duenak berriro egiñikako iguzgiaren deklinazionearen thaula
Iguzkiaren deklinazionea eman baiño lehen abisatu behar zaitut marxoaren hogoiyean eta setemeren hogoi eta biyean iguzkia liñan dela.
Eta baldin harzen baduzu haltura marxaoren 20etik eta setemeren 22año, nola iguzkia liñaz haltoago, edo norteko bandan baita denbora hartan haltura baleztrillas harzen baduzu, begiaren eta martilluaren arteko graduei ajustatu behar diotzatzula deklinazioneko Thaulak egun hartan ematen tuben gradu eta minutak.
Eta baldin harzen baduzu haltura setemeren 22tik eta marxoaren 20ño, nola iguzkia liña baiño baxoago, edo hegoako bandan baita, begiaren eta martilluaren arteko gradu eta minutetarik kendu behar tutzula iguzkiaren thaulak egun hartan ematen tuben gradu eta minutak, eta fazoin huntan kausituko duzula zure lekuko nortesuko gradizionea, edo haltura.
|