Segidan dire Turianetik ioaten zarela Surlingaraiñoko zundak
Iakiteko duzu haeetzen baduzu zunda 60 edo 65 brasa kausitzen baduzu harea xehea zeinbait mazkor ttipi gorri duela, orduan izanen zare longaneosko paradan, eta baldin egiten badu klar, ikusiko duzu mendia eta hartas gidatua izanen zare, eta baldin gaba baldin bada edo sarrazoiña, ez ioan 50 brasa baiño gutiagotarat.
Iakiteko duzu Surlinga duzunean nortean nordestean laurdenean 80 brasetarik, ioanen duzu Surlingarat 18 lekoa, eta zunda ekarriko duzu bethea Ioandani Iaquaco maskor iduris, eta zeinbait harri piska eta Surlingako parte guzietan menturas atrapatuko duzu zeinbait mazkor eta hunelatan abisatua geldituko zare.
|