Segidan dire arrutak Franciako kostakoak eta Bertaiñiakoak
Iakiteko duzu Baleak eta Ollonako Dorrea noroest edo suest hartzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik eta dire 7 l eta baldin marea badoha arruta hortan begirauizu Busurat hurrupa etzaitzan.
Halaber iakiteko duzu ioaten zarenean S Estienne Darsko puntaren gaiñetik 8 brasetarat ioaten zarela handik nordesteko arrutan hurbil iraganen zaiskote balezi, eta baldin mareal badoha goardia emozu etxa etzaitzan hekien gaiñerat.
Iakiteko duzu pertucha datzala est suest edo uest noroest eta kausituko duzu entradan 13 brasa eta baldin bazoas Pertuchatik kanporat uest noroesteko arrutan estuzu hartu behar beldurtasunik Ollonako berjesentzat eta ioanen tzare bi lekoa zabal ugestik, Ugesek baditu bi entrada eta dire pertuchatik eta ugesat, 16 l.
Iakiteko duzu Baleak eta Ugesko Irla noroest edo suest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire 13 l.
Iakiteko duzu Baleak eta Orkañiak est uest hartzen duzula nahi baduzu laurden bat nordesterik edo suduestetik eta dire 11 l.
Iakiteko duzu Ollonako Berjesak eta Orcaniak nordest esuduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire, 10 l.
Iakiteko duzu Ollonnako Berjesak eta Uges est suest uest noroest eta dire 8 l.
Iakiteko duzu Ollonako Berjesak eta noroest edo suest eta dire, 5 l.
Iakiteko duzu Sen-Gil eta Ugesko Irla est uest eta dire, 4 l.
Iakiteko duzu Uges eta besa nordest edo suduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire 3 l.
Iakiteko duzu Uges eta Orcaniak nort esu eta dire, 10 l eta Orcannien bustanek diraute alantur, 4 l.
Iakiteko duzu Uges eta Bereseauko entrada nordest edo susuduest eta dire 3 l eta baldin marea badoha begirautzu etxa etzaitzan pilleretarat.
Iakiteko duzu Cruciko puntaren gaiñean den banku bat zeiñari baitaritzale blanchin eta Uges nort esu hartzen duzula laurden bat noroestetik edo suestetik eta dire batetik bertzera, 10 l.
Iakiteko duzu Ugesko eskilladorrea eta punta nordest edo suduest punta hau aditzen da Irlarik eta zertanarik artekoa eta ioanen tzare irlarik eta zertanarik artetik aphur bat irlako puntari amor egiten diozula.
Iakiteko duzu Uges eta Murbiango entradako Kardinalak nornoroest edo susuduest eta dire 15 lekoa eta Kardinaletarik Murbianat abanako entradarat dire 6 l.
Iakiteko duzu Ugesko noroesteko buruba eta pillerak nort esu hartzen duzula aphur bat noroestetik edo suestetik eta dire 7 l arruta huntan goardia emozu etxa etzaitzan mareak pilleretarat.
Iakiteko duzu Pillerak eta Xanparterak edo Pierre Perce edo Seint Nazere dauntzala nort nordest edo susuduest eta dire lau lekoa, halaber bada Pierre Percetik lekoa hirur laurdenetan nordest edo suduest baxa bat zeiñari baitaritza Lalanberte, goardatuko zare hartarik halaber bada bertze baxa bat Pierre Percetik leku bat hurre suesterat zeiñari baitaritza lebett, baia erdirat halaber goardia emanen diozu itsasoa aphur bat haundi bada hausten du.
Iakiteko duzu Pillerak eta Alamariako buruba est suest edo uest noroest eta dire batetik bertzera 12 l.
Iakiteko duzu Uges eta Bellila noroest edo suest eta dire, 18 l.
Iakiteko duzu Gruziko puntaren gaiñeko Bankua le Blanchin eta Cruziko punta nornoroest edo suduest eta dire 2 lekoa eta Blanchin d'Atza est suest uest noroest eta bada lekoa bat eta erdi Blanchin luze eta khanalak badirau lekoa erdi bat heogarat bien artean, 14 edo 15 brasa.
Iakiteko duzu Chanparteren ondoan den Pierre de Perce eta la Croix de Gerande est uest hartzen duzula laurden bat noroestetik edo suestetik eta dire 4 l.
Iakiteko duzu la Croix de Gerande eta Sein Iacmedarnis noroest esuest eta dire batetik bertzera 5 l.
Iakiteko duzu la Croix de Gerande eta eta Ugesko irla nornoroest edo susuest eta dire batetik bertzera 3 l.
Iakiteko duzu Ugesko Irla eta le Fur nort esu eta dire 3 l.
Iakiteko duzu Lauoge eta Eredongo entrada nornordest edo susuduest eta dire batetik bertzera 4 l.
Iakiteko duzu Latuneko entrada eta Portanion nordest edo suduest eta dire 4 l.
Iakiteko duzu geranda eta alamariako buruba est uest, eta hartuko duzu aphur bat nordestetik edo suduestetik eta dire 8 l, baiñan arruta hortan guardia emozu alamariako blachini kardinaletarat baduzu alamariako puntatik 5 l est suestean ioanen tzare baxa baten gaiñerat zeiñari baitaritza blachin.
Iakiteko duzu geranda eta alamariako buruba est uest, eta hartuko duzu aphur bat nordestetik edo suduestetik eta dire 8 l, baiñan arruta hortan guardia emozu alamariako blachini kardinaletarat baduzu alamariako puntatik 5 l est suestean ioanen tzare baxa baten gaiñerat zeiñari baitaritza blachin.
Iakiteko duzu hala-mariako buruba eta Concarbaraiko hegoako punta nort esu eta dire 4 l.
Iakiteko duzu Perlan eta Laporte nordest edo suduest eta dire 3 l.
Iakiteko duzu berila eta Concernau noroestean edo suestean eta dire 15 l.
Iakiteko duzu Berila eta Glaran noroest edo suest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire 12 l. Berilatik ioaten bazare uest noroestean estezu beldur behar glarango juenterentzat baiñan iraganen zaisko hagitz arras eta haren ondoan da 45 brasa baxa hura datza glarango esteko burutik suduestean lekoa xume bat zabal baxas leihorretik bada 40 brasa.
Iakiteko duzu berila eta saiñak est suest edo uest noroest eta dire 34 l.
Iakiteko duzu Irla de Groiako buruba eta blabetko entrada nordest edo suduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik eta dire 4 l.
Iakiteko duzu Irla de Groy eta glanan est edo uest eta dire 7 lekoa arruta huntan bada baxa bat zeiña baita bidearen herenean groiatik glanarat arrokaren kontra bada 27 brasa eta beraren gaiñean brasa bat eta erdi, gero pasa ahal zaiteske harts leihorretik eta deskubrizazu glanango Ermita puntas nortetik bi belaren luzetazuna eta idukitzen baduzu punta eta ermita biak bat ioanen zare baxaren gaiñerat glanenen haltoena eta baxa daunza est edo uest.
Iakiteko duzu glanan aldean den arroka handia eta Koncernau nort edo su eta dire 3 l.
Iakiteko duzu glanango junte eta Pesmarko harria est suest uest noroest eta dire batetik bertzera, 7 l.
Iakiteko duzu glanango esteko buruba eta benodet noroest edo suest hartzen duzula laurden bat nortetik edo hegoatik eta dire 4 l.
Iakiteko duzu les Montones eta Pesmarko harria est edo uest hartzen duzula laurden bat nordestetik edo suduestetik eta dire 5 l.
Iakiteko duzu Farrillon eta Pesmarko entrada eta baxa nordest edo suduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik.
Iakiteko duzu Persmark eta Sain est suest edo uest noroest eta dire 12 l. Baldin marea bada goardia emozu eraman etzaitzan Saiñen gaiñerat hartzazu uestetik zeren marea hagitz doha norterat.
Iakiteko duzu Sain eta Uchant nort edo su hartzen duzula laurden bat noroestetik edo suestetik eta dire 12 l.
Iakiteko duzu outantgo buruba eta saiñen uesteko buruba est nordest edo uest suduest eta hobeki doblatzeko saiñetako buruba ioanen zare suduestean zeren sen eta punta baitire nordest edo suduest hartzen duzula laurden bat estetik edo uestetik outanantik eta sanat dire bi lekoa eta sandik puntarat hirur lek.
|