Segidan dire Irlandako zundak eta Saltesko Irletakoak abisatzen zaitut nort esukoak
Iakiteko duzu unzigarabek estuela baxatu behar saltesko Irletarik eta cabobiesoraiñokoan edo dela gabas edo dela sarrazoiñarekin 25 edo 30 brasa baiño gutiagotarat; halaber cabobiesotik eta cap de Claraiñokoan etzaitezela hurbil gabas edo sarrasoinarekin 40 edo 45 brasa baiño gutiagotarat, eta cap de Claratik eta blasquesetaraiñokoan etzaitezela hurbil 60 brasa baiño guziagotarat, non estuzun leihorra ezagutuba.
Iakiteko duzu ioaten bazare Irlandako Kostaren bilha jocleren edo Gatafudreren paradetarat, eta ioaten bazare leihorraren bilha, iakin behar duzu parada hartan lekoa bakotxekotzat abaxatuko zarela brasa bat ures, eta baldin bazare cabobiesoko edo gizailleko paradetan lekoa batenzat abaxatuko zare brasa bat eta erdi ures, eta baldin 7 chateusen paradetan lekoa bakotxarenzat xumetuko zaitzu ura bi brasas eta erdis eta baldin ioaten bazare viceren bilha lekoa bakotxekotzat abaxatuko zaitzu ura hirur brasas eta erdi hau aditzen da bankuaren entradan ioaten zarela norteko arrutan hunela iakiñen duzu canon izanen zare.
Iakiteko duzu baldin bazare surlingarik eta cap de Clararik artean eta baldin bazabilza luietan eta baldin zundatzen baduzu eta hartzen 60 brasa, baldin basare surlinga duzula est suestean izanen duzu surlingarat 10 edo 12 lekoa eta baldin parada hortarik ioaten bazare nornordestean edo nordestean nortean laurdenean kausituko duzu 55 brasa eta ekarriko duzu seiñalea harea larria belza eta estuzu beldur behar leihorrat konpasu handia duzun, eta baldin zunda hortarik baldin bazare 7 edo 8 lekoa, eta hartzen baduzu 65 brasa eta basa handia izanen duzu cabobieso nordestean hartzen duzula apur bat estetik, eta baldin zunda hortarik baldin bazare uest noroesterat 3 edo 4 lek eta kausitzen baduzu 50 brasa harea garbia izaren zare Zurlingarik eta Cabobiesorik artean.
|