|
REKOKILLART ETA ARIEDER
(BNP, FCB, MS 138. Roland pastoralaren barnean,
ASJU, 1973, 188-224)
(Jalki Hilera, mintzo paseiuz)
Hilera
Jente hunak, huna niz
Plazer badüzie behatü.
Egün nahi nitzaizie
Rekokillartez minzatü.
Diela zunbait egün huntan
Deseiña bagünian
Rekokillarten feitak
Behar güntiela erran.
Jente hunak, huna nüzü
Orai zier erraiteko,
Ménagü huntan dien gizunak
Triste girela oro.
Har ezazie exenplü
Egün Rekokillartetan,
Eta hura beno hobeki
Goberna zien denboran.
(Retira)
Rekokillart jalki eta mintzo.
Badizüt phena bat bihotzian.
Aspaldiko denboran,
Emazte zena hilez geroz
Estit errepausürik etxian.
Eta orai enetako
Ez hanbat propi,
Leiho onduetan ebiltia
Gai oroz bethi.
Atzo izan nündüzün
Ariederen etxen baraskaitan,
Harek badakizü ederki.
Gizunen karesatzen.
Eta minzatü izan gintüzün
Eskuntziaz kestiune.
Eta akort izan güntüzün
Biak hitz batetan barnen.
Arieder jalki, biak paseia.
Rekokillart, ene bürüzagisoa,
Net oküpatürik düzü,
Ene ezin aski unxa
Zureganik begiratüz
Bena nik zesa eraziren dit
Zure ganik begiratzetik,
Milla debriek ezpadü
lotzen banitzaio bilhuetarik.
Behin ikhusi naialakoz
Itza doian gorderik,
Bena eniagozü ez orano
Segürki dolütürik.
Rekokillart
Arieder behar düzü
Orai eni behatü
Eta Larran belstar debrü hoiek
behar tüzü kitatü.
Haboro jakiten badüt
Egon zirela itza doian gorderik,
Ütziren zütüt fera futre
Juan zitian Lanbaresen undotik.
Arieder
Rekokillart, zaude ixillik,
Hola desesperatü gabe,
Nik ene zankharteko xillua
Begiratüren dit oro zure.
Rekokillart
Ale, emazte arraka,
Finezia gaiztoz bethia,
Zien desiraren konplitzeko
Tronpa ziniroie debria.
Déjà, erran nahi düzü
Zihaurtan düzün xilua,
Begiratzen düzüla éné
Oro oso osua.
Badizü 14 urthe
hasirik düzüla,
segür nüzü ingoitik
Erdia higatürik düzüla.
Arieder
Areta, Rekokillart.
Unxa trunpatzen zira,
Segür nüzü ordian beno
Bi aldis handiago düdala.
Rekokillart
Allo, arren, orai
Behar dizügü retiratü
Eta ene lüma
Zure izkiribigüan sarthü.
Arieder
Badizü hogei urthe
Amorostürik nizala,
Eta etzitadazüt ihur ere
Mintzatü zü bezala.
Allo, arren, Rekokillart,
Har nezazü besapetik
Eta juan gitian khanberalat
Libertitzera hebentik.
(Retira. Jalki Arieder eta Rekokillart.)
Rekokillart
Orai jiten gütizu
Gure tresnak mesüratürik,
Elükezü mündian
Hobeki egin liuenik.
Arieder
Rekokilart, zaude ixilik,
Trunpatzen zira ederki,
Nüsten agitü nüzü bestebateki
Juaiten beitziren hanitxez hobeki.
Eta nula beitüt nik
Mündü ororen beharra,
Ogi baten saria ahal badüt
Behatzen nüzü aisa.
Rekokillart
Enzüten badüt haboro
Ihur ere jiten zure onduan,
Segür nüzü anzarakirik estiela
Haiek janen zurekilan.
Arieder
Rekokilart nahi bazira
Enekila eskuntü,
Bizio gaizto horik
Behartüzü kitatü.
(Jalki.)
Rekokillart nahi nükezü
Gaiza bat deklaratü,
Bena solamente
Enaizü behar gaiski hartü.
Rekokillart
Zer elhe othe dün
Orai eni erraiteko,
Haboruenetz ere
Eni zerbait biltzeko?
Arieder
Zihaurk ikhus ezazü
Orai zure estatia,
Haboruenetz ere eztella lüze
Izanen zure bizitzia.
Hainbeste denbora huntan
Zerbütxatzen zütüt,
Eta sekülla bezain
Bethi ingrat zütüt.
Zure semia eta ni
Biak malerus gütüzü,
Arranjamentürik egin gabe
Begiak zerratzen batüzü.
Hartakoz, arren, orai
Othoitzen zütügü,
Gure danjer tristia
Ikhus ezazü.
Ordeñü bat, othoi,
eni egin ezadazü,
eta zure semia ere
orhit ükhen ezazü.
Rekokillart
A, Arieder, Arieder,
Malezia gaiztoz bethia,
Hire gaitzik handiena dün
Ene hatiaren bildü nahia.
Bena ixilik egoiten ahaliz
Berdin din balia,
Nik eztiñat emanen
Ihure ene photeria.
Eni hatia bil eta
Nahi üke egin erria,
Nik hartarik begiratüren ait,
Jüratzen deiñat fedia.
Arieder
Aspaldiko adiskideak girella
Mündü orok badakizü,
Hamasei urthe phürü
Ingoiti badizü.
Zerbütxatü ükhen banü
Den personnarik praubena
Eman zikedazün harek
Zük bezanbat estrena.
Hainbestek entzüten dielakoz
Phena dizüt,
Bena mukanas baten obligazionia
Orano etzitüt.
Eta orai ja,
Hartaratürik nüzü,
Ahal nizan lekhialat
Juan nahi nüzü.
Semiari phürü
Zerbait ordeña ezozü,
Nahi badüzü gero zihaurk
Leher egin ezazü.
(Abia juaitera, Arieder, bestia jarraiki un duan)
Rekokillart
Zer debrü phensatzen dün?
Ützül adi hunat,
Eta bihar notaria
Erakharriren diñat.
Leheneko fama hura
Ehien hula tinkatü,
Bi haur egin eta
Halerez ezpehündien hartü.
Bena ni orai banonan
Amini bat jartera,
Eta hi ere abilua,
Egür haxe baten xerkara.
(Biak retira. Satanak jalki.)
Satan
Jupiter, behadi hunat,
Behar diagü unxa hitzartü,
Rekokillart eta Arieder
Gure ostatialat nahi tiat bildü.
Jupiter
Voila qui fet, Satan,
Hori unxa düzü phenxatü,
Eta egiteko hortan
Nik ere nahi zütüt lagüntü.
Lehenik agertzen denian
Behar dizügü lothü,
Eta hirüren artian
Herresta bolatü.
Hamasei urthe huntan
Amure bateki bizi düzü,
Eta elizalat aldiz
Huillan zen ere eztützü.
(Rekokillart eta Arieder jalki eta paseia.)
Satan
Beha zite, Jaun anderiak,
Behar dügü orai mintzatü.
Gure ostaliallat nahi zütiegü
Herresta bollatü.
(Tira arropetarik Satanek erdian bara.)
Arieder
Khürütxe saintiaren berthütez
Nik ait akazatzen,
Eta ene khorpitza libra deza
Odre emaiten.
(Arieder ützi bestia etxeki.)
Aztaroz
Hik phürü behar dük
Orai jin gureki,
Zeren ezpeitük kreditik batere
Khürüxiareki.
Jupiter
Nik nihauk entzün diat
Erraiten hire ahoti,
Hi hiltzen izanian
Bürdün arrestelü bar sartzez üzküti.
Rixart jalki
Aparta zitaia horti,
Figüra gaistoz bethiak,
Bestella ene Sabriak deitzie
Jauzeraziren büriak.
(Retira Satanak, jauziz bestiak paseia.)
Rixart
Eman ezadak hunat, Rekokillart
Hire amuriareki,
Etziria orano nahi jarri
Beste bizitze manera bati?
Behar dük hasi mementian
Konzentziaren examinatzen,
Huntarzün gaiski akisitiez
Restitütione egiten.
Ber denboran amure hori
Behar dük kitatü,
Eta armaren blesürak
Ahalaz remediatü.
Exenplü orrible hori
Nahi diagü akazatü,
Amorekati izan ezkitian
Hil onduan damnatü.
Eta gizunak adin hortan
Ezpadü nahi ezagütü,
Hil onduan izanen dük
Ifernian enflamatü.
Korronpizione horik oro
Behartük abondenatü,
Eta lege veritablian
Ore fedia fundatü.
Hiri mihi theia
Berdenboran korrejitü,
Bestella mündia oro
Hik behar dük phozonatü.
Mündia tronpatü nahiz
Hainbeste finazia badük,
Bena azken egünian
Oro ihauren gaiñen ükhenentük.
Arren dük errana
Salamunen proberbiuan,
Ihaur hatzamanik izan iz
Besteri hedatü lazuan.
Malzür orrible horren
Süjekioneti jalkitia gatik,
Behar üke konxültatü
Elizako artzanareki.
Hark emanen deik konxolü
Hire arimaren sendotzeko,
Bai eta ere indar
Bidaje handian abiatzeko.
Eta orai presentian
Behar diagü retiratü.
Jaun hoiek plazer badie
Erretreta sonatü.
(Rixart retira, soné. Bestik ere retira.
Sarjent eta notaria jalki eta paseia.)
Notaria
Egün hun, jaunak,
Zer berri zien etxetarik?
Badüzienez berri agorik,
Erran ezadazie bertarik.
Badenez prozesik
Edo egiteko gaistorik,
Ezkuntze egiterik edo
Zunbait ordeiñü egin liruenik.
Ni egün heben niz
Hürrünt danik jinik,
Entzünik herri huntan
Etzüniella notaririk.
Sarjent
Ber gisan ni ere,
Jaunak, nahi niz mintzatü,
Eta ene estatia zer den
Zier deklaratü.
Arren, ene gradia da sargant,
Zien ororen zerbütxüko,
Eta eztienari ezterot
Nik deusere hartüko.
Eta hori zertako?
Gure ofiziua beita halako.
Lekhiarik eztienari
Ezterogü deus idokiko.
Deusere lan okherrik düzienian
Guregana jin zitaie.
Etxeratzuan sakolak
Arhin ekharriren tüzie.
Eta orai presentian,
Baliz ihurere
Zien errezebitzeko,
Huntarzüna bagünüke.
(Rekokillart eta Arieder
jalki arrakontra.)
Arieder
Egün hun, Jaunak,
Plazer badüzie,
Kuriusegi ezpaniz
Ziek nunko zirade?
Notaria
Hitz liabürrez erraitera,
Parisienak gütüzü,
Arauz gure libreiati ere
Ezagün ahal gütüzü.
Arieder
Eta, zer egitekoz
Heben ebilten ziradeia?
Faxus ezpazaizie,
Erran ezadazie.
Notaria
Behar düzü jakin,
Sarjent eta notari girella,
Eta jente bürü gaistuen khostüz
Gure egitekuak egiten tügülla.
(Notaria eta sarjenta jar, bestiak paseia.)
Arieder
Rekokillart, beha zite,
orai düzü thenoria,
Nahi badüzü egin ordeiñürik,
Badüzü okasionia.
Zü zihaur hirietarat eraistü
Etzira estatütan,
Eta profeita gitian, arren,
Okasione hun huntan.
Zure etxenko familiak
Badizie huntarzüna franko.
Dütüzünak oro behar tizügü
Ama sementako.
Rekokillart
Egünon, egürü,
Ahalkegabe handia,
Nihauren phürü behardiñat
Begiratü erdia.
Arieder
Zer phensatzen düzün
Erran ezadazü hunat.
Eztüzia ikusten behar düzüla juan
Berhalla beste mündiallat?
Zihauren begiratzen tüzünak
Zü hil unduan zien etxekuentako,
Bi zehe südür gero
Gure müthürrentako.
Rekokillart
Eztiñat, ez, ahalke handirik
Hire südürrarentako.
Eztün ni bezallako kaponrik
Haboro pelatüko.
Bena, jaun horiek arauz
Gitiñe instruitüko.
Nula egin behar dügün
Beraiek gidatüko.
Satan jalki
Egin itzok, egin,
Ariederri ordeiñiak.
Estitik nahi beno lehen gero,
Entzünen hire hil zeiñiak.
(Aztaroz jalki.)
Jupiter
Hori dük, hori Rekokillart,
Kolpü hardita egiten dük.
Huntarzuna ore haurrer idok eta,
Amurer emaiten dük.
Aztarot
Hire uhuria ere
Horti goratzen dük,
Eta hil undoko ostatia
Gure etxen següratzen dük.
Jupiter
O, Arieder, Arieder,
Badün pasione gaintitü franko.
Azkenekoa Rekokillarti
Eragiten deron figaisto.
Ase dadin ordeiñüz
Behar derok ordeiñatü.
Egünian behin behar derialla
Südürra üzküti sarthü.
(Satank retira.)
Rekokillart
Egün hun, jaun Notaria,
Nahi züntüdan mintzatü.
Huntarzun buxi bat nahi nizün
Andere huni ordeiñatü.
Notaria
Hunki jin zirela,
Zure konpañareki,
Zerbütxatüren zütiet
Milla plazereki.
(Mahaiña ezar eta sar haurak.)
Laur jakile lehenik
Behar düzie huna erakharri,
Lekhü estranjerian beiniz,
Eniz deskartatü nahi.
(Arieder retira, Olliberos eta Rollan jin
berhalla bi lagüneki, Rekokillart juan
Türkiara eta jin bigeki, Arieder mintzo.)
Arieder
Jauna, hoiek dütüzülla
Orai heben jakilliak,
Ez deusetan falta
Formalitatiak.
Notaria
Jauna, plazer badüzü
Behar düzü mintzatü,
Eia zer plazer derozün
Dama huni ordeiñatü.
Rekokillart
Jauna, ordeiñatzen dirot
Beste ororen gaiñeti,
Jar diezazün egünian behin
Südürra üzküti.
Eta jan dezen egün oroz
Hamalaur libera xakürki.
Bai eta gero, edan,
Etxe gibeleko barga xiloti.
Jauna, etzizia üdüri
Aski uneski mintzo nintzalla?
Hola kunten ezpazira, zü ere
Astuak jo aitzella.
Desiratzen dirot orano
Beste orok eni bezalla,
Sei hilabeteren khakeria eta
Gero zazpiren ezin bareria.
Notaria
Jaunak, arauz entzün düzie
Ordeiñü hunen zentzia,
Edo behartzen bada
Jakile hun izanen ziria?
Olliberos
Ordeiñ bat aberatxik dela
Kunprenitü dizügü,
Eta ber huntarzünak
Zuri ere desiratzen deitzügü.
Rollan
Hala huntarzün horik
Hain abondant badira,
Sargantak ere behar dizü
Haietarik bere phartia.
Notaria
Jaunak, huillan zitaie
Kuntratü hunen sinatzera.
Gero juan gitian
Fitez barazkatzera.
(Huillant eta sina.)
Rekokillart
Arieder, abilua
Zerbaiten prestazera.
Deliberatzen diñat jaun hoier
Kolazione baten emaitera.
(Arieder juan eta ekhar mestüra,
onighon gordin jaten ari.
Satanak jalki.)
Satan
Xei handia egiten düzie,
Egün lekhü huntan,
Bena deus hoberik ez ekhartekoz, Arieder,
Sar zan südürra khakan.
Aztarot
Behadi hunat, Arieder,
Huntarzuner khuntü egizü.
Egünko apairiak berak
Ostikobat emaiten dein.
Jupiter
Kita, kita, plaza haur,
Butiga gaistua,
Dantza bat eman dezagün,
Libra palaziua.
(Azotiaz erretira erazi oro, nur bere gainti.)
Sortibran
Oho, Rekokillart, nun iz
Ore amuriarekilan?
Sarri behar diagü dantza bat eman
Orok algarrekillan.
A, Arieder, Arieder,
Pasione gaintitü handia,
Azkenekoz kausitü dün
Hire desein hartia.
Heben erran die elhia,
Behar dialla errejistratü.
Hori hala bada,
Gük ere nahi aigü lagüntü.
Adio erraiten deriat,
Berriz ützül artio.
Lagüneki huna ützültzin
Etzikük berantüren.
(Retira, soné. Satanak dantza.
Rekokillart eta Arieder jalki eta paseia.)
Jupiter
Behadi hunat, Rekokillart.
Oraiko ene galthuari.
Nun egin eron khortia lehenik
Arieder horri?
Ikhusi züntien nurbaitek
Zien randevuko ostatian?
Hebetixe klarki erraitera
Barneiseko urdanthegian.
Aztarot
O, begiraik lekhü ederra
Haitatü züniela,
Bena nunbait apüspres
Ziek merexi bezalla.
Huntarzunak arauz,
Horri deitzok ordeiñatü.
Hire hatiaren kostüz bere jaunareki
Behar dik unxa libertitü.
Satan
Alle, pergüt eskelliak,
Behar düzie jin gure etxerat,
Edo bestella mementian
Hoben eman batailla bat.
Rekokillart
Ingoiti eni mendekatzez
Etziria orano ase?
Phausia emadazie edo
Leher egin ezazie.
Jupiter
Eztük remesionerik,
Behar dük bataillatü,
Bestella ene khakuaz har eta
Herresta nahi ait bolatü.
Rekokillart
Allo, Arieder, preparadi,
Behar diñagü bataillatü.
Fripon hoiek behar tiñagü
Ahal batügü akazatü.
(Batailla. Rekokillart blesa erditan bara.)
Alle, fripon madarikatia,
Hori diat, hori kolpia.
Alleta debriek eramaiten ezpahai
Ükhenen dük ordaria.
Arieder
Rekokillart, hori düzülla
Gure fortüna gaistua,
Bena zihaurk ofenxatzen düzü
Bethi gure jinkua.
Etzira ebilten elizan
Eta bai ostatietan,
Zure gusta düzü kartetan,
Meza eta bezpera artetan.
Igante goizan juan eta
Segür gaiherdi artio,
Bai eta orano hanitxe aldiz
Astelehen goiz artio.
Aztarot
Allo, ezta kestionia,
Gitian berriz batailla,
Bestella eraman nahi zütiegü
Herrresta gure ostatialla.
Arieder
Jauna, zuri adresatzen nüzü,
Zelietako Jinkua,
Favori gitzazü, arren,
Othoi, zük jaun jüstua.
(Batailla. Satanak eskapa.)
Rekokillart
Allo, Arieder, orai
Viktoria badiñagü,
Eta orai amini bat
Retiratü behar diñagü.
(Retira, soné. Gide Burgoiña jalki eta mintzo.)
Jente hunak, etzitaiella
Memento bat deüzia,
zeren gure süjeta
Orai dua finitzera.
Oren kart baten barnen
Dügü sekür finitüko.
Esparantzareki zien attentione hunez
Gütüziella lagüntüko.
(Retira.)
Rekokillart jalki
Arieder, badakin
Estatü tristian nizalla,
Eta orai ene sendotzeko
Erremedirik eztella.
Hik hala nahi badün
Nahi ait errejistratü,
Bestella ene semiak
Bastart behar din baratü.
Bena meragana ni
Ezpeiniz nahi presentatü,
Grefiera behar diñagü
Lehenik elhestatü.
Harek nahi badeizkü
Kridak mintzatü,
Bihar berian gero
Nahi ait errejistratü.
(Grefiera jalki.)
Arieder
Egün hun, Jaun Grefiera,
Zük plazer badüzü,
Rekokillarteki ezkuntzen nizalla
Kridak behar deizkützü mintzatü.
Grefiera
Voila qui fet, madama,
Hori unxa düzü.
Erretira zite eta
Nahi tit püblikatü.
Arieder
Gure izenak ere,
Jauna, plazer badüzü.
Letera huntan barnen
Edirenen dütüzü.
(Grefiera paseia, bestiak retira.Soné.)
Grefiera
Ezkuntzeko promes elibat batüt
Zier püblikatzeko,
Eta bi partidak nur diren
Deitziet deklaratüko.
Rekokillart, Jupiterren lehen semia,
Edireiten da gainti bateti,
Eta Arieder, kunkübina pirotina,
Aldiz, beste gaintiti.
Ihurk ere enpexamentürik
Balin badakie horietan gaiñen,
Revelazione egin beze
Hogei ta laur orenetan barnen.
(Retira.)
(Jalki Türkak oro.)
Larmirant
Gomendü eman neizien
Diella zerbait denbora
Ariederetan gainen
Sonein hartüren züniella.
Ene ustez orai
Thenoria hona da.
Adret izan zitaie
Zien egin biden gitera.
Gero juan gitian
Solojü zerbaiten hartzera,
Eni ja erraiten deiziet,
Flakatü zait estomaka.
Arieta orok batetan
Zeliaz eta lürraz
Jüratzen dügü Egia.
Huna agertzen bada Arieder,
Dolütüren zaiolla.
Larmirant
Gitian arren, Jaunak,
Memento bat retira.
Gure profetaren exekutatzera.
Sarri ützüliren gira.
Mahaiña ezar. Oro retira,
Soné. Satanak jalki eta dantza
Salbü mera, Grefiera, Rekokillart eta
Arieder oro bi gaintietarik jalki Mera,
Grefiera eta Arieder, jalki erditi.
Hirurak jar eta Arieder minzo.
Arieder
Jauna, Rekokillart
Eri handia düzü.
Errejistratzera gure etxera,
Othoi, jin behar düzü.
Grefiera
Arieder, holako lanik
Nik eztiñat eginen.
Phüntü batez ere legeti
Eman deskartatüren.
Haur dün lekhü komüna
Ororen zerbütxüko.
Har beza harek ere phena,
Nahi bada huna jiteko.
Arieder
Jauna, arren banuazü
Orai beria etxera,
Eta zerbait ere maneraz
Ekharriren dit huna.
(Retira, Rollan eta Ojer ere bai,
ekhar arteka eria. Hirurei kaideran ezar.)
Grefiera
Zunbat urthe tüzü,
Orai erran behar düzü.
Gero zure lana
Fitez eginik düzü.
Rekokillart
Jauna, arauz errejistriak
Nunbait hor dütüzü,
Eta haien verifikatzia
Zien egitekua düzü.
Grefiera
Jauna, zure errejistrerik
Ezin edireiten dizügü,
Eta ellizakuetan ere
Segür nüzü batere eztüzü.
Batheiatzeko zirela ere
Oro beldür gütüzü,
Zeren zure maneretarik
Gisa hanitx badüzü.
(Grefierak xerka errejistria.)
Arion (*)
Othoitzen zütüt, jauna,
Fitetz xerka ezazü.
Eri horri mendekatü nahiz,
Huillan niz errabiatü.
Grefiera
Jaunak, azkenekoz
Ediren dügü hunen adina,
Eta errejistrü haur edireiten da,
Diela lauretan hogei urthe egina.
Eta orai, Jaunak,
Trankila zitaie.
Memento baten bürüko
Izkiribatürik düzie.
Mera
Jaunak, Haur düziela
Izkiribatürik ea deia?
Plazer badüzie orok behatü,
Emanen nahi deiziet lektüra.
(1ª Jalki Mera Sikanbrius esküñetik
eta jar. Jalki eskuiñetik Aurelien, Jilla
Xilperik, Marzelin eta Lüpüs, eta Aurelien mintzo)
Aurelien
Jauna, baginikizüe gük
Plainta bat egin nahirik,
Herriaz oroz girelarik
Aldiz behartürik.
Plazer badüzü hartü
Behatzeko attenzionia,
Nahi deizügü, arren,
Deklaratü kausa.
Mera Sikanbrius
Mintza zitzaie, arren
Eia zer den kausa.
Jüstizia eginen düt,
Ene photerian bada.
Jilla
Bai jauna, segürki
Zure photerian düzü,
Eta estüzü behar,
Arren, arrafüsatü.
Xilperik
Nik ere ene aldetik
Nahi zütüt othoitü,
Eta hoien bersendimentian
Edireiten nüzü.
Marzelin
Jauna, ni, arren,
Hasiko nüzü minzatzen,
Rekokillartez eta Ariederrez
Dela kestionne esplikatzen.
Badakizü haien kondüta
Dela laidogarria.
Arren, merexi lükiela
Hürrün akazatzia.
Lüpüs
Jauna, bata bestiareki egoiteko
Hurak nun dütüzü?
Bena jente unesten artetik
Hürrün behar likezie deskanpatü.
Mera
Jaunak, hortan gaiñen
Unxa arrazu düzie,
Bena mement huntan
Deus ezin egiten ahal zaie.
Orai ünitürik beitira
Khanbia ditake
Berantxiago arren
Horrez, kestiune date.
Aurelien
Jauna, haien biziuak
Sobera zahartürik da.
Thüpa gaistotik ardu hunik elkitia
Inposible da.
Jilla
Jauna, bataren biziua
Khanbia daite,
Zahartüz geroz deus erraillerik
Ihur ere espeitüke.
Xilperik
Jilla, hori egia
Handia erran dük.
Bataren biziua bortxaz
Khanbiatüren dük.
Rekokilarten biziua
Estük sekula khanbiatüren.
Thonban berareki huna
Dik ehortziren.
Marzelin
Jauna, nezesarri lükezü
Lehen beno lehen,
Arren, plazer badüzü,
Düzü konsentitüren.
Izan ditian biak
Hürrün akazatürik,
Halaz beitükegü
Herria xahatürik.
Lüpüs
Jauna, ene abisez ere
Determina zinirozü,
Eta, lehen beno lehen,
Nahi züntüket othoitü.
Amurekatik gure herria
Izan dadin unestatian,
Bai eta ere halas
Bethi ereko phausian.
Mera Sikanbrius
Jaunak, arren, orai
Determinatzen düt,
Rekokillart eta Arieder
Izan ditian hürrün akazatü.
Kaballotxez behar die
Berhala hürrünt erazi,
Eta gero herexa
Lastoz erra erazi.
(Retira oro.)
(Scène 2ª Jalki Rekokillart eta Arieder)
Rekokillart
Arieder, entzün dit berri bat,
Berri hanix gaistobat,
Herri huntarik gure akazatzeko
Hartü diela deliberazionne bat.
Zer eginen dügü
Edo nurat juanen gira?
Othoi, zük ere emazü
Zure konseillia.
Emaztek dütüzie, izpiritiak
Hanix penetrant,
Partikularki zuria düzü
Gaistualako konstant.
Arren, zerbait phensa ezazü,
Burra, milla diable,
Hebentik juan
Bejar badügü ere.
Arieder
Rekokillart, lehenago nik
Zerbait niküzüna phensatü,
Bena orai gogua hanix
Zitadazüt hostü.
Hunialako ala gaistualako
Etzükezün ene paria,
Partikularki ikhusten banien bazela
Plazer edo irabas pidia.
Hainitxetan hanix plazer
Hanix gizuni dit kausatü,
Orai kuntre jarri zistadatzü
Zureki nizalakoz eskuntü.
Alle, diren bezalako
Fripon eskeliak,
Hanitxetan bere plazerak
Eneki igaru dütienak.
Areta estitit arruinatü
Eni diharü emaitez
Ezi ni kuntentatzen nündüzün
Pintu ardu zunbaitez.
Rekokillart
Arieder, etzitadazüt zihaur ganik
Konbersa hori hanix propi.
Nahi bada banakian
Zure kondütaren berri.
Arieder
Bazünükia amens eni egiteko
Zerbait arraprotxü?
Nula zihaur beitzira
Unxa gobernatü.
Ene üstez estizügü
Zük ez nik algar tronpatü,
Hartakos arroproxürik algarri
Ezin emaiten dizügü.
Herritik akazatürik izateko konbersa
Beste aldetik miseria,
Horrek behar dizü kausatü
Zure eta ene disgrazia.
Egia düzü algar ere
Estügüla unxa maithatü,
Nik ja orai beno lehen,
Sobera gizun dit ezagütü.
Rekokillart
Arieder, zure kondütaz
Izan nündüzün instruitü,
Bena oihüs zihaurek erraitia
Estranje zitadazü.
Arren, bata bestia
Estezagün desfama,
Eta iseia gitian aldiz
Herrian egoitera.
Retira biak. Scène 3ª. Jalki Aurelien,
Jilla, Xilperik, Marzelin, Lüpüs eta Sikanbrius.
Mera jar eta Aurelien mintzo.
Aurelien
Jauna diela zunbait denbora
Rekokillartez eta Ariederez güntüzün /minzatü
Eta hurak orano herrian
Edireiten dütüzü.
Mündia oro düzü
Haietzaz mintzatzen
Bai eta heben süpportatzez
Oro estonnatzen.
Jilla
Haiek estizie merexi
Heben süpportatzia
Hori düzü segürki
Mündü ororen sendimentia.
Haien üngürünetan ükheitia
Estüzü gure uhuria,
Haien akazatzeko arren
Ikhusten dit nezesitatia.
Mera
Haien heben sofritzera
Estüt ziek beno inbeiago
Bena uste düt bertan berak ere
Diela debeiatüko.
Jente unestei ere badie
Zer egina bizitzeko
Eta haiek arren
Zer gainti die jaukiko.
Estienaz gaiñian
Adiskiderik ez besterik
Hurak juanen dira
Ihesi hebentik.
Xilperik
Nula nahi düzü
Ihesi juan ditian
Ihuren haien mendik
Estienaz gaiñian.
Baster ororat düzü
Hoien fama barreiatürik
Bai eta mündü oro
Haien kondütaz instruitürik.
Heben üzten badira
Gogo hunez dira egonen
Hartakoz akazatzia düzü
Nezesari izanen.
Marzelin
Haien süpportatzia
Estüzü gaiza aisita
Eta haien bistan ükheitia
Nula posible da.
Arren arren erok dügün
Sui eta fundatzia
Rekokillart eta Arieder
Herritik deskanpa.
Haien itxuskerien handiz
Odola zait muntatzen
Ene büria nihaurek ere
Ezin beitüt konprenitzen.
Lüpüs
Ziek jaunak uste düzie
Zerbait süjet badakiziela,
Baina segür izan zitie,
Nik bezain bat estakiziela.
Rekokillartek bere denboran estü
Deusere borda hütxetan hartü.
Ariederek, aldiz, gizuner
Plazer baizik estü errendatü.
Rekokillartek hil onduan
Badüke abantailla bat handia,
Adarrez adar aisa beita
Juanen beste mündiala.
Zeliala unduan gero
Estakit zer berri dükian,
Hanko adardün hurak haren haidürü
Uste düt prestik diratian.
Ariederek badüke han hatik
Bere primantza,
Bere bür hordari heben üzteko,
Egin baitüke egin ahala.
Mera Sikanbrius
Jaunak, dügün egürüki
Zunbait egün orano.
Agian arte huntan
Berak dira deskanpiko.
Eta inkas, berak
Ezpadira herritik phartitzen,
Lastoz herexa erra erazirik
Dütügü bertan akazatüren.
Ezi holako süjetik
Ezin da süpportatzen,
Hartakoz ere ene errana
Bertan dügü exekutatüren.
Retira oro.
(Scène 4ª Jalki Arieder eta Rekokillart
askena mintzo)
Rekokillart
Arieder, phenareki ikhusten dit
Heben estükegüla phausirik,
Eta bortxatü izanen girela
Juaitera determinatürik.
Estit ürhaxik egiten ahal
Nun estüdan mespretxü enzüten
Sarri haiek benaie
Besterik egitera erakharriren.
Oren gaistua züzün arauz
Ni huna jin ninzanian,
Eta orano gaistuago
Zureki ezagütze egin nianian.
Nihauren kuntreko mesperetxiak
Segürki handi ditüzü.
Bena zure kuntrekuak
Hanitxez laxago dütüzü.
Arieder
Rekokillart, ikhusten dit
Xahü poillotü ziradiela.
Beharrik nahi bada mens
Beste arrestakuak badütüzüla.
Zure denboran izan zira
Zer nahi egitera ekharria,
Eta orai elhe zunbaitegatik düzia
Galtzen korajia?
Jentiak gure kuntre mintzago
Emazü korajia handiago,
Halaz lotxa eraziren dütügü
Balira ere debrükiz oro.
Allo, arren, Rekokillart, emazü
Bi üngürü zure bihotzari,
Eta phenxa venjatzia
Herriko jente orori.
Ikhusten badie haiek
Gü lotxatü girela,
Aisa eginen dizie
Guri plazer diena.
Rekokillart
Arieder, zure korajia
Hun dit edireiten
Bena, amens zunbait elhe erraile berri
Zünükia ediren ükhen?
Zerbait mesfidantxa orai
Deitadazüt har erasten,
Nahibada eta zure kondüta
Net arraro esten.
Balinbada halakorik,
Estizü hanix balia,
Eni adar egitera
Zuregana jiten bada.
Arieder
Zük eni eraiteko enegana jiliak
Estiela hanix balio.
Uste dit zük bezainbeste phürü
Mündü orok dian balio.
Bena eskitian aharra,
Eta bai izan adiskide.
Agian gero mündiak ere
Zerbait errespeitü gure badükie.
(Retira biak. Jalki Aurelien, Jilla, Xilperik,
Marzelin, Lüpüs eta Mera Sikanbrius.)
Mera Sikanbrius
Jaunak, uste düt orai
Rekokillart eta Arieder lotxatü diren,
Eta herria bertan
Kitatüren dien.
Aurelien
Jauna, estüzü sobera sarri
Gaiza hori hala den,
Debrietarat juanen badira ere
Hebentik kanpo phürü diren.
Jilla
Aurelien, arrazu dük
Hola mintzatzeko,
Halakuetan debriak badik
Eskunia franko.
Xilperik
Rekokillart eta Ariederrez
Behar badü herriak gabetü,
Behar dügü haiekin
Solaz eta sürlürio.
Marzelin
Jaunak, bozkarioz
Has neinte khantazen,
Eta hurak phartitürik ikhusiz geroz,
Eniz berhala ixiltüren.
Lüpüs
Haien phartitzeko egünian
Banket bat dügü eginen,
Nik ja milla libera
Gogotik düt emanen.
Mera Sikanbrius
Jaunak, gitian, arren, juan
Berhala ostatü batetara,
Eta banket handi bat
Berhala kommanda.
Berhala kommanda (Retira oro.)
(Scène 6.º Jalki Rekokillart eta Arieder)
Rekokillart
Arieder, enzün dit herri huntan
Direla oro allagrantzian,
Bai eta besta handi egitera
Direla abiuan.
Zük eta nik ustez
Herria dügün kitatzen,
Eta harren heben egiteko
Zer debrü dügü phensatüren.
Arieder
Intercus canis ore vert,
Latiz dira hitz hoiek oro,
Üskaraz erran nahi dit,
Horaren kaka dela haien ororentako.
Eta haien konplotaren
Orai destrunpatzeko,
Badizügü moien bat
Hebentik ezkutatzeko.
Eta haier erakasteko,
Haietzaz girela trüfatüko,
Gitian sar barna
Plazer baten hartzeko.
Rekokillart
Alla, izpiritü brillanta,
Ene Arieder maitia,
Orai ikhusten dit
Zure mereximentia.
(Besarkatziareki)
Graziuski besarkabat,
Arieder, deizüt galthatzen,
Eta beste lanen egitera
Orai gütüzü retiratüren.
Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.
|
|