www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - astolasterrak

 

  hurrengoa

AGARDENTEGILEA ETA BERE EMAZTEA

 

(XVIII. m. Campan-Latsague Bilduma.

Baionako Euskal Erakustegiko Liburutegia)

 

Bürgü hontako persona batez

minzatü nahi nitzaizie,

inkredül bat dela orok

komünitüren beteitazie.

 

Haren mereximentiak

eztira hanbat handi,

hartakoz behar günüke

galeretarat igorri.

 

Aragret gabe banua

nur den deklaratzera.

Ene ustez, jente hunak,

agardent egile bat da.

 

Bera beno pollit ago

ezpalinbalü emaztia,

agardent edale güti

juan likidio etxera.

 

Bena nula grazius

eta agradable beita,

mündü oro hara

atiratürik da.

 

Gizun horen agradamentüz

nahi deritzie deklaratü.

Ezta gauz phenatzia

obrak oro (onhez) dütü.

 

Egia ürjen dela,

bai etare ahalez,

nik bezaiñ ontxa

badakizie mündü orok.

 

Nahi düziegü, jente hunak,

buxer ororekila

urthuki dezagün

phützü barna batetara.

 

Bena infamü hura,

nula artifizius beita,

hanti jalki leiteke

dimisione hanitz egiten.

 

Nabariki hobe günüke

trankillitian ützirik,

bena kondizionereki

Eztiala hukiren neskatilarik.

 

                Retira

 

* Zien zerbütxari Bartzen niz,

popülü admiragarria,

eta orori desiratzen deritziet

osagarri eta bakia.

 

                (*beste letraz idatzia)

 

Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.

 

  hurrengoa