www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herri literatura - astolasterrak

 

aurrekoa hurrengoa

PETIT-JEAN ETA SEBADINA

 

(Zalgize, 1769, 4-VIII. Richard de Normandie

pastoral barne. Baionako Herri Liburutegia, MS 52.)

 

 

LEHEN PHEREDIKIA

 

Jinkuak egunhon deiziela

konpaña ühüratia,

eta eman diezagüla

bere benitzione sainktia.

 

(...)

 

Gero ikusiren duzie,

Rikolor Petit-Jean eta Sabadina,

plaza huntara agertzeko,

nola eginen dien bufoneria.

 

Rikolorek nahi luke.

bere alaba begiratü,

Petit-Jeanek, aldiz,

ahalaz tronpatu.

 

Ezarriren du ganbaran

unza zeraturik,

bena Petit-Jeanek bethiere,

edireiten dü libreki.

 

(...)

 

                (Jailki Sebadina lehenik.

                Jailki Petit-Jean eta mintza)

 

Eskutat mamizelle,

que pe souhaiti boun jour

hori eranahi baita,

suhaitazen daitzüdala egun hun.

 

Que pe bat loin,

digame la bertat,

Ni ere nahi bainiz jin,

zu joiten ziren lekurat.

 

        Sebadina m.

 

Que disset mouçu,

est bous biarnes,

ala heskualdun zire?

Eradazü, bai ala ez.

 

        Petit-Jean m.

 

Anderia, Biarnes nuzü,

bainan eskuara ere badakit,

segretuian desir nuke

zuri eran bi hitz.

 

                (Junta elgaren ganat eta paseia)

 

        Petit-Jean m.

 

Uste banü ziniola,

begira segretiak,

eran nitzirozü bertan,

nik ene sentimendiak.

 

        Sebadina m.

 

Onxa ageri düzü, jauna,

ez zirela emasteki antatü,

emastetarik segretia,

seküla ez düzü barreiatü.

 

        Petit-Jean, m.

 

Orai ürren ondorio

deskubritzen nuzu,

zure eskua edera

desir nükezu gozatu.

 

Hortan obeditzen banuzu

jitin join ganberarat,

eta orain huien anderia,

desiratzen nükezu pot bat.

 

                Pot egin eta Sebadina m.

 

Ale, zirin bezelakua,

Biarnes xara, mitiria,

uste duzunez hain merke dela?

Erradazu ene istoria.

 

Uste dit auher den

zure pensamendia oro,

ene refletzioneak nik ere

nahi tit egin orano.

 

        Petit-Jn. m.

 

Egizu reffletzione arren,

bertan anderia,

zeren eta ez baitut nik

egoitza aizina.

 

                Paseia. Rikolor mintza.

 

Sebadina, eta hor zer ariz,

krapot xar horeki,

balinba ezteron butiga

perestatu gizon xar hori?

 

Amoros gastegi hasiz,

gizoneki antaxen,

ehizate jadanik fir,

hori bahiz behatzen.

 

        Petit-Jean mintza.

 

Süsmo ez niza ni ere

zu bezelako gizonbat,

ala uste duzu eztutala,

nik ere ene harmak?

 

                Rikolor alabareki jünta

                eta oro pasea.

 

        Petit-Jean minza

 

Jauna, desir nikezu nik

Andere hau esposatu,

eta zu jin ezpazindu,

hullan nizun gogatu.

 

        Rikolor m.

 

Ah! maneria xara duk

andere horen esposatzeko.

Baduzia alojamendürik?

Eran ezadak, bertan, to.

 

        Petit-Jean m.

 

Olio norzu badit,

kanpo zabala libre,

euri bada ere,

aterberik batere.

 

        Sebadina m.

 

Biarnes dela ziozu berak,

eta badakiela heüskara,

beno entelegatzeko ez duzü

segurki hanbat aisa.

 

                Satanak paseia ihiziko

                aropekila ta Rikolor m.

 

Aiei, andere Sebadina

hola tratin bazinen,

hitz emaiten daitzüt, ez duzula

orano senarik ukanen.

 

Sebadina, eran ezadazu,

egia klarki,

heia nunge den

gizon xar hori.

 

        Sebadina belhauniko m.

 

Ikusten duzu aita,

nola nagon belhauniko,

eta barka izadazu,

ene hütz eginak oro.

 

Biarnes Heüskal gaitz

haur huna jin duzu,

ezpeitut diskusen erdirik,

hunenganik konprenitu.

 

                Jaiki Sebadina eta oro

                paseia, eta Rikolor m.

 

Adesa, nihauri ere

gerthatü zitadazu,

ez dinat unxa konprenditu,

zer eran zaitadan.

 

Mintzadi berton,

balinbaduk ispiriturik,

eman ezaguk bi beso

hihaurek konposaturik.

 

        Petit-Jean m.

 

Jauna, behar dut minzatu

orai ispiritureki.

Beha zite hunat,

zure alabareki.

 

Idoki dit breset bat,

lehen kapitülüti.

Desiratzen daitziet kakeria,

eta adar bedera uskiti.

 

        Rikolor mintza.

 

Eguriok hunat, fripua.

Egonadi eneki.

Kapitülü hura nun den,

behar daitak erakuzi.

 

Eta hi, fripua,

horeki akort baihiz,

ehiz haboro seküla,

kanberati jailkiren beriz.

 

        Petit-Jn, m.

 

Jauna, ezitit pretenditen,

Sebadinari kexa zitien.

Bestela, ikusiren duzü egiten

ene egin bidia.

 

        Sebadina m.

 

Aita, eraiten deizut.

Aita, nik orano ere

nik haur bat egina gatik

etzaizula estranje.

 

Horhoit zite zure denboran

zer arzen zinen, aita, zü ere.

Ni ere nahi nuzu profitatu.

Gastetasunaz profitatzeniz ere.

 

Oraiko neskatilak, aldiz, aita,

hanbat gituzu birtute gabe,

deus erailerik balinbada,

espeikira eskusa ere gabe.

 

                Retira oro.

 

                (Jailki Sebadina erditi eta promena)

                (Petit-Jean jailki eta bestereti renkontra.)

 

        Petit-Jean m.

 

Bun jur, mamizelle.

Eta nola zira zü?

Kanberako leihua,

beris nois idekiko ditazü?

 

                (Biak promena elgarekila.)

 

Behar dizü libertitü,

ahalik eta haborona,

Chens dis à boste pay,

ahalik eta sekretana.

 

Ezpaliz nihor ageri,

gü güntükezü unxa,

zure kota peko hori,

bainio nik hasta.

 

        Sebadina m.

 

Khen zite horti,

aita horra zitadazü.

Norapeit bertan,

gorde behar düzü.

 

                (Petit-Jean retira,

                Sebadina promena.)

 

                (Jailki Rikolord erditi eta m.)

 

Eta hihaita, arren,

ahalge gabe pandarta,

ene aitzinala agertzeko,

badüna kurajia?

 

                (Biak promena elgareki eta

                Rikolord m.)

 

Eta nurk behar hai orai,

hi hoboro bizirik,

hainbeste xagrin baihago

hire aitari emanik?

 

Aspaldian ez ninan

esperanxa plazerik.

Xagrin bezik ez diken

hi bezelako alabetarik.

 

        Sebadina m.

 

Aita, eraiten daitzüt

orono beriz ere,

haur bat egin gatik,

ez zitela estona.

 

Profitatü behar dit

parada dütenian.

Orhoit zite noispeit züri

hala egiten zünien.

 

        Rikolord m.

 

Hori düna, hori arapostü,

mütür ahalge gabia,

ene noispeko izatez,

hiri deia mintzatzia?

 

Nahi hait zeratü ganberan,

Nihureki plazer har ez dezanan.

Nik hitz emaiten deinat,

behar dünala zeratü botiga.

 

                Jailki Petit-Jean eta m.

 

Bai, bai, orono, jauna,

jaikiren düzü ganberati,

eta andere Sebadina,

eta minzatüren eneki.

 

Zer zaitzü orai, jauna,

gu akort bagira?

Ikusiren dizü feita,

eta adios Sebadina.

 

                Sebadina retira erditi.

                Bestiak promena eta

                Rikolord m.

 

Botua Kristua!

Eta, zer da hau?

Ez dut haboro

pazienziarik gaur.

 

Zer, fripu xara,

nuntik agertzen his huna?

Nurk erakütxi daik lehen,

Kapituluko verset hura?

 

        Petit-Jean m.

 

Jauna, erakuxi zitazün

zure manera gaistuak.

Ez banaizu usten ixilik,

ukanentüzü olüak.

 

                (Petit-Jean retira, Rikolord

                jar, Sebadina jailki, Rikolord

                mintza.)

 

Zer his hi, anderia,

balima ehiz Sebadina?

Kanbera gilzatütik,

jailki bihar hina?

 

        Sebadina m.

 

Bai aita, ni heben nüzü

ezin ukatzen düdana,

Uste duzui andere gaste bat

kanbera zeratürik laket dela?

 

Guk anderek,

orok baitizügü ituriak.

Eta ez badia xahatzen,

erdoillak beititü hartzen.

 

Aita, nahi baduzü,

arrapausa nadin,

eskont eraz nezazü,

ahal bezen sarri.

 

                (Anglesak pres egon ta

                Rikolord m.)

 

Ehait nahi habo,

utzi begiratürik.

Algareki behar diñagu.

Aigu güreki hagirik.

 

                (Eskuti har eta retira.)

 

(...)

 

                Xarlemañe jailki promena

                eta m.

 

Jalgiten niz ganberati,

Tiatre hunen gainera,

libertitüren niz sari,

bufonbat jiten bada.

 

                Jailki Sebadina, Rikolor m.

 

Disgusta Xarlemañe,

Jar le boho ke estar

Ki eris tornar un ecrido,

Joi se(...).

 

        Xarlemañe m.

 

Zer jente hiz, errak,

edo nunti jiten hiz.

Badakik deus egiten,

edo erak, hi zer hiz.

 

                Errege jar. Rikolor m.

 

A, zer erregiaren

arrazunamendia!

Ez baitu entelegatzen,

español veritablia.

 

Sira, eraiten daitzüt egia.

Hor, zihaur ikusten zütüdala,

eta mithil hunik nahi badüzü,

ni propi naikezüla.

 

        Sebadina m.

 

Eta ni, aldiz, Sira,

haur zainik behar baduzü,

segurki fidelagorik,

harapatüren ez duzü.

 

        Petit-Jean jailki eta m.

 

Sira, ni ere heben niz,

Petit mitilik behar baduzü,

segürki balentagorik

mundian ez dükezü.

 

        Xarlemañe m.

 

Hartzen zitiet oro

ene zerbitzazale.

Zoiste kozinalat,

eta presta baskaria.

 

(...)

 

                (Oro join nor bere lekhitala,

                Sebadinak, Rikolork eta Petit-

                Jeanek ezar mahaia, oro jar ma-

                haian jaten, Sebadina, Rikolord

                eta Petit-Jean xuti gibelian.)

                Rikolor mintza.

 

Sira, egin dit konpaña ederik,

eta ikusi ofizier handirik.

Ni hartzen banaizu koziner,

enzunen duzu gezur ederik.

 

        Petit-Jean m.

 

Eta zer pensatzen duk, Riko /lord?

Hola zirai mintzatzen?

Rege Xarlemaño duzüia,

orai gezurtazen?

 

Gezura aipatzen dianak,

zer uste duzü diala pajia?

Muturaren gainian,

Beharaldekoz joitia.

 

        Rikolord m.

 

Konsideratzen ezpanü,

Erregen presentzia,

erran niok hiri,

kakatibat hizala.

 

                (Petit-Jeanek jo Rikolord,

                eta (...) retira.)

 

        Rikolord berhala m.

 

Ez dit utziko,

ene buruia zaflatzera,

uste dit xaietik jaiki,

berri berria.

 

Ebien, Xarlemaña,

ikusten duzia,

nulaxe eman duan,

orai baskaria?

 

        Xarlemaña m.

 

Bai, Rikolord, segurki,

salsa hoisaz konten nük.

Eta orai, aldiz,

eskolas minzatü behar diaük.

 

        Arxeviskua m.

 

Eta gure aitzinian minzazeko

badakika latina esplikazeko?

 

        Rikolord m.

 

Asimouste formicet.

 

        Arxeviskua m.

 

Hori segürki latina dük,

bainan eran behar duk esplika /mendia.

 

        Rikolord m.

 

Assimouste formicet,

Hori eran nahi duzu,

Monseigneur,

asto handibat zirela.

 

Estercum cannis in ore tuo,

Et lepus in ore teo.

 

        Salomon m.

 

Rikolord, esplika ezak,

bertan hori ere.

Badakianez deus,

nahidiat jakin nik ere.

 

        Rikolord m.

 

Hori eranahi düzü, Sira,

orak ahola kaka egin diezazüla.

 

        Xarlemaña

 

Rikolord, adesa bahekian

españoles ere hik.

Eman ezagük bersebat,

unxa konposatürik.

 

        Rikolord m.

 

Cailla ouste, Xarlemaña,

si nokieres enter berdat,

Ami parce que tous es

una çambomba.

 

        Rikolor m. (sik.)

 

Rikolord, esplikazak bertan

egon gabe pensamendütan.

 

        Rikolord m.

 

Ixil zite, Xarlemaña,

nahi ezpaituzu enzun egia,

ezi zuk iduri duzü

tüpina ütsübat zirela.

 

        Klariza m.

 

Rikolord, zure allabak,

ez dakizü beririk batere.

Zerbait nahi nikezü enzun,

haren ganik nik ere.

 

        Sebadina m.

 

Anderia, ez dakit beri handirik,

konda diotanik orai nik,

eta ahalges niagozu

xipiaren kondatzeko ixilia.

 

Hirur haur egin dit,

hirur gizonetarik.

Bai, sortü ditit,

eta ez ükan probotxürik.

 

Ene gana jiten zütüzün,

akerrak ahuntzialat bezela,

eni paketa enplega eta

trufatzen zaistan hala.

 

Anderia, ahunzak ere,

hirur ahuño sortü zitizün,

eta hirurer titia,

berak emaiten ziegün.

 

        Klariza m.

 

Posible deia, anderia,

ahutz batek hirur ahuño sor /tzia?

Biek egoskiten zienian,

bestiak, zer zien enplegia?

 

        Sebadina m.

 

Anderia, nik zuri bezela

soegiten ziezün.

Deusere haskuririk gabe,

denbora jin eta hilzen züzün.

 

        Klariza, m.

 

Arazun duzü, anderia,

hitz horen eraiteko,

eman ezo¡ie, jende hunak,

hori ere zerbait jateko.

 

                (Eman zerbait jatera eta

                mintza Xarlemaña)

 

Jaunak, plazer baduzie,

gitian join berhala,

baraskal hondo huntan

lo baten egitera.

 

(...)

 

                (Rege paseia, bestiak retira.

                Jailki Sebadina eta egin arrün kontrü.)

 

        Astolfo m.

 

Satifaktione hartzen dit,

Anderia, bihotzeti,

zeren rantru hau (promena)

egin düdan zureki.

 

Zure presenziala,

nizün gero arranküratü.

Nunko ziren, anderia,

behar deitazü deklaratü.

 

        Sebadina m.

 

Sira, Pariseko nüzü,

Rikoloren alaba,

eta izena dizüt (promena)

andere Sebadina.

 

Rikolor deitzen düzü,

ene aita jauna,

xerbitxatzen baitü,

Errege Xarlemaña.

 

        Astolfa m.

 

Badizü denbora anhitz,

Dama Sebadina,

zure repütazione honak,

enzun nitiela.

 

Bazüniela kalitate,

gizoner plazer egiteko.

Nik ere badit, bai anderia,

elleta emastendako.

 

Okasionian baikirade,

orai anderia, zu eta ni,

(promena)

hotx, emazu kanberalat,

eta gitian prebali.

 

        Sebadina m.

 

Arrakuntru irus huntan,

nizan gero gertati.

(promena)

Sira, zure arrafusatziaz

pena handi nikezü.

 

                (Oro promena)

 

        Astolfa m.

 

Sebadina ikusten dün

pazienzia dudala galdurik,

ez dikenat pausurik

ezpahiz erpaiten hi.

 

Rikolord, pazientzia ükek.

Ezduk behar kexatü.

Hire alabas nik orai,

nahi diat kuntü hartü.

 

                (Sebadina artian. oro har.)

 

Andere baten desira,

nik banian aspaldian.

Orai bihotza trankil diat,

hau heldu zaitadanian.

 

        Rikolord m.

 

Sira, ez duzu behar zuk,

eni hola minzatü.

Ni aita nizala,

behar naizü ezagutü.

 

        Sebadina m.

 

Ezagutzen zütüt bai, nik,

beti ere aitatako.

Bena enuzu amodiuan,

orai zuri behatüko.

 

        Rikolord m.

 

Fripunbat izala

orai diñat sinesten,

hi galaras artino,

Pausurik ukanen ez diñat.

 

        Astolfa m.

 

Rikolord, egon hadi ixilik,

koleratü gabe hola,

hire alaba ez baita

hiretako loxa.

 

Retiratzen jiten hebeti,

orai hau eta ni.

Eman ezak pintubat hur

hire pazienzia xarari.

 

                (Erregek har Sebadina eskuti.

                Aitak besteti (biak tia).

                Anglesak retira Sebadinareki.

                Rikolord bera geldi eta promena.)

 

                Peti-Jean jailki. Rikolord m.

 

Ah! Belhagile xarra,

nun egon hiz hain luzaski?

Angleterrako erregiak eraman dik,

Sebadina bereki.

 

                Biak promena. Petit-Jean m.

 

Helas! ala beri tristia,

eta ezin beste handia!

Angleterrako erregek eraman dia

Sebadina, ene maitia?

 

Jauna, minzo zitzatz,

libertinbat bezela,

bena ez duzü behar kondatü

zure loxa nizala.

 

Zeren ez derozu zuk,

Sebadina ideki,

eremaitea utzi gabe,

fripon debrü hari.

 

Izanbaniz zure plazan,

etzitadazün idekiren,

zeren harek beno lehen,

nik gozatü bainien.

 

Banuhazü mementian,

Angleterrara berhala,

Errege malüs hari,

Sebadinaren idokitzera.

 

                (Hel erdiala. Retira oro.)

 

Bertsio honen iturria: Patri Urkizu, Zuberoako irri-teatroa. 1998.

 

aurrekoa hurrengoa